Martindozenea Gaztelekuan podcast bat grabatzen ikasteko tailerra egingo da

GazteARTEan, Gazteria arloko zerbitzuak, podcast bat grabatzen ikasteko tailerra antolatu du.  Gazteria arloko zerbitzuak antolatutako tailerra, otsailaren 13an, asteartean, egingo da, Irratiaren Munduko Egunaren baitan. Bost saio izango ditu ikastaroak eta Martindozenea Gaztelekuan egingo da. Parte hartzeko gutxienez 16 urte izan beharko dira eta doako jarduera izango da.

Podcast-a audio- edo bideo-argitalpen bat da, online entzuteko edo Interneten deskargatzeko. Komunikazio-formatu hori asko hedatu da azken urteotan, eta arrakasta handia izaten ari da gazteenen artean. Sergio Javier Gazteria arloko ordezkariak azaldu duenez, “Gazteria arloa gure tokiko talentuarekin konprometituta gaude”. Hortaz, Gazteria arloak aukerak sortzeko apustua egin nahi dela adierazi du ordezkariak, hezkuntzakoak ez ezik, dibertigarriak eta gazteen interesen antzekoak diren jardueren bidez. “Badakigu beti konektatuta dagoen belaunaldi baten aurrean gaudela, sare sozialen bidez edo baliabide teknologiko berriekin”, azaldu du Sergio Javierrek.

Lehen edizio honetarako, bost saioko prestakuntza planteatzen da: lau teoriko eta praktiko bat, otsailaren 9, 16 eta 23an eta martxoaren 1 eta 15ean, Martindozenean, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra izango da, eta 16 plaza eskainiko dira. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da, eta jarduera dohainik da.

Besteak beste, podcast bat grabatzeko oinarrizko ezagutzak, zer baliabide tekniko behar diren eta sare sozialetara hedatzeko estrategiak irakatsiko dira. Ikasgai teorikoen ondoren, gazteek ikasitakoa praktikan jarri eta podcast bat grabatu ahal izango dute.

Izen ematea

Tailerrean parte hartzeko izen ematea Irungo Udaleko GazteARTEan atalean egin behar da otsailaren 6a baino lehen. Plaza mugatuak izango ditu ikastaroak.

Olga Grande kazetariak emango du ikastaroa. Olga Grande irratiaren munduan bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du. 2019an, ONCE Euskadi Sari Solidarioa jaso zuen, UNICEFekin batera “Generación Z” podcasta komunikatzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude