Gazteria Arloak A1 eta A2 mailetako zeinu hizkuntzetako online ikastaroak antolatu ditu

Gazteria Arloak jakinarazi duenez, astelehen honetan, hilak 10, zeinu hizkuntzako online ikastaro batean izena emateko epea hasi da, partaidetza bidezko aurrekontuak egiteko gazte prozesuaren harira onartutako proposamen baten
esparruan.

Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa, konstruktibismoaren ikuspegi metodologiko orokorrari jarraikiz, zereginetan oinarritutako ikuspegiarekiko harreman estuan –horixe da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuak hizkuntzak ikasteko sustatzen duen ikuspegia–. Ikastaroa gainditzen dutenek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eguneraketa ikastaro gisa homologatzen duen titulu bat eskuratuko dute, eta, gainera, ikastaroa Estatuan ere baliozkoa da.

Hona hemen ikastaroaren helburu orokorrak:

A1 maila
– Berehalako beharrei erantzutea eta oso maiz erabiltzen diren oinarrizko egiturak ulertu eta baliatzea
– Oinarrizko harreman sozialak hastea, solaskidea laguntzeko prest badago betiere
– Zeinu hizkuntza erabiltzen duten gorren komunitatearen berezko kultur ezaugarriez jabetzea

A2 maila
– Elementu linguistikoen errepertorio xume bat (lexikoa eta egitura gramatikalak) erabiltzen jakitea, eguneroko bizitzan aurreikus daitezkeen egoeretan moldatzeko, zeinu hizkuntza argi eta ulertzeko moduan erabiliz

– Zeinu hizkuntza erabiltzen duen komunitatearen berezko gizarte, kultur eta komunikazio arauetan trebatzea eta harreman sozial laburretan berauek betetzea
– Zeinu hizkuntza erabiltzen duten gorren komunitatearen berezko kultur ezaugarriez jabetzea

Iraupena: 140 ordu. Ikastaroa 2022ko otsailaren 14an hasiko da, eta maiatzaren 27an bukatuko.

Egutegia eta ordutegia: batez beste, bederatzi ordu eta erdiko dedikazioa astean.

Tokiak: hogei gehienez eta zortzi gutxienez.
Behin epe barruan aurkezten diren eskabideen datuak zuzenak direla egiaztatuta, zozketa bidez banatuko dira tokiak.

Modalitatea: online. Ikasten laguntzeko, tutore bat izendatuko da: ikasturte osoan egongo da ikasleen esanetara, eta zalantzak argitzeko eta beharrezkoa den galdera oro egiteko idatzi ahalko zaio.

Unitate didaktikoak: sei maila bakoitzeko; guztira, hamabi. Ulermena eta adierazmena neurtzeko lanak egin beharko dira, epe jakin batean.

Hizkuntzak: zeinu hizkuntza eta gaztelania.

Prezioa: 0 €.
Interesdunek baldintza hauek bete beharko dituzte izena emateko:
– 2022ko urtarrilaren 1erako 16 urte bete izana

Bi baldintza hauek batera betetzen dituztenek lehentasuna izango dute:
– 2022ko maiatzaren 28rako 30 urte baino gehiago ez betetzea
– 2021eko urtarrilaren 1erako Irunen erroldatuta egotea –biztanleen udal erroldari begiratuz egiaztatuko da–

Tokirik geratzen bada, honako hauek ere parte hartu ahalko dute ikastaroan:

  • Irunen erroldatu gabekoek eta 2021eko urtarrilaren 1aren ondoren
    erroldatutakoek
  • Heziketa lanez arduratzen diren 30 urtetik gorakoek
    Urtarrilaren 10etik 16ra bitartean eman beharko da izena aurretik, www.irun.org
    helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude