Goranzko joera darama zaintzaren sektoreak

Biztanleriaren zahartzea begien bistako errealitatea da. Mendekotasuna duten pertsonak gero eta gehiago dira. Hori dela eta, etorkizunari begira aurreikuspen onak dituen sektore bilakatu du adinekoen eta ezinduen zaintzarena. Argi ikusi dute Bidasoa Bizirik erakundearen El Espazio bulegoan. Sektorearen inguruko hitzaldia eta laguntzaile pertsonalak trebatzeko ikastaroa antolatu dituzte.

bidasoaBizirikAlfonso

Etorkizuna izan dezaketen lanbideak aztertzeko eta horien inguruan aholkularitza eta formazioa eskaintzeko lan egiten du El Espazio bulegoak. Anaka kalean dago, eta Bidasoa Bizirik erakundeak jarri zuen martxan, 2007an. “Bide berriak esploratzen saiatzen gara”, adierazi du Bidasoa Bizirik-eko Alfonso Gurpegik. Hiru bide azpimarratu ditu: Teknologia berriak programazioaren eta sare sozialen aldetik, ekoizpen ekologikoa eta Maker mugimendua. Hirugarrena argitu du Gurpegik: “Produkzio industrialaren inguruko esperimentazioa da, eskala txikian egindakoa”.
Laugarrena mendekotasuna duten pertsonen zaintza da. Demografiaren joerari begiratuta, langileak beharko dituen arloa dela ukatzerik ez dago. Aurreikuspenen arabera, 2050ean biztanleriaren %33 65 urtetik gorakoa izango da Estatuan. Bizi itxaropena ere gora egiten ari dela gogoratu du Matia Institutuko Miguel Leturiak: “Gaur jaiotzen diren haurren erdiek 100 urteko bizi itxaropena izan dezakete”. Beraz, adineko biztanleriaren kopuruak gora egiten jarraituko du. Eta mendekotasuna duten per-tsonenak ere bai.

204-M
Orain arte, familiek zaindu izan dituzte, neurri handi batean, mendekotasuna zuten pertsonak. Baina aldaketa soziologikoen ondorioz, zerbitzu profesionalen beharra handitu dela gogoratu du Miguel Leturiak: “Familiek gero eta seme-alaba gutxiago izaten dituzte. Gainera, garai batean etxean gelditzen ziren alabak lan-merkatuan sartzen hasi dira”.
Kontuan hartu behar da adinekoek eta ezinduek etxean bizitzen jarraitu nahi izaten dutela. Legeak ere eskubide hori bermatzen du. Hori dela eta, mendekotasuna duten pertsonen zaintzarako behar den profil profesionala aldatu egin da.
Laguntzaile pertsonalaren figura
Eskakizun berriei erantzun nahian, laguntzaile pertsonalak trebatzeko ikastaroa eskainiko da El Espazion, apirilaren 7an. Laguntzaile pertsonalaren ezaugarriak azaldu ditu Bidasoa Bizirik-eko Alfonso Gurpegik. “Zaintzen duen pe-tsonarekin elkarlanean aritzen da eguneroko jardueretan, haren autonomia indartzeko”. Etxetik kanpoko ekintzetan ere lagundu behar duela azpimarratu du Miguel Leturiak: “Etxeak ezin dira kaiola bihurtu”.
Joan den urtean egin zuten ikastaroaren lehen edizioa. Hamabi parte-hartzaile izan ziren guztira, gehienak berrogei-berrogeita hamar urte arteko emakumeak. Gizartean errotutako ohitura okerren ondorioa dela uste du Miguel Leturiak: “Gizonezko batek adinekoak zain ditzake, emakume batek autobusa edo kamioia gida dezakeen bezala”. Generoaren aldetik, ikastaro irekia da Bidasoa Bizirik-ek eskaintzen duena. Zaintzaren sektorearekin harremanen bat eduki izana da eskatuko duten bakarra. Izen ematea www.elespazio.com web gunean egin daiteke, martxoaren 27ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude