Gurasoentzat. Aberatsak gara!!!

Aurreko atalean azaldu bezala, balio positiboetan heztea ez da beti erraza izaten; baina guraso eta irakasleok gogoan eduki behar dugun erreferentzia da, gure ingurukoek edertasunean eta zoriontasunean bizitzea nahi badugu. Aurreko atalean zenbait balio landu genuen: laguntasuna, familiaren baldin-tzarik gabeko maitasuna, ematearen eta jasotzearen indarra. Oraingoan, aldiz, pertsonaren ongizate eta osasun emozionalerako garrantzitsuak diren beste balio edo aberats sentitzeko moduak ikusiko ditugu:

mapi
hABERATSAK GARA IRUDIMENEAN: Gure irudimena zabala da oso, pertsonok sortzaileak baikara, kreatzaileak. Hamaika gauza atsegin egin dezakegu; ipuin bat sortu, istorio barregarriak eraiki, marraztu, material ezberdinekin eskulturak edo eraikinak sortu, collageak egin, mundu magikoekin amets egin, antzerkiaren bidez pertsonaia desberdinak irudikatu, mozorrotu eta leku ezberdinetara bidaiatu, jolastu eta plazerpean sentitzen dugun guztia askatu… Teknologia nagusi den gizarte eredu honetan, zoriontasun iturri honen balioa edo garrantzia azpimarratzea funtsezkoa zaigu. Sortzen ditugun gauza txiki hauek, egiten duguna modu gozagarrian egitearen kontzientzia hartzen badugu, aberats bilakatzen gaituzte, aberats irudimenean.
Gure irudimenak sor dezakeen emaitza ez da bakarrik gozamenera mugatzen; alegia, zerbait sortzen ari garen bitartean sentitzen dugun ongizatea, lasaitasuna edo edertasuna ere zoriontasun eta oreka emozionalaren iturri da.
Bestalde, kreatibitateak gizartea pairatzen ari den krisitik ateratzen laguntzen digu, bai produktu edo lan berriak aurkitzeko, bai ditugun gauza materialei beste baliabide bat emateko. Teknologia berriak edukitzeko dirurik ez dugula?? Goza dezagun gure kreatibitateaz eta sortzeko ahalmenaz!!!
hABERATSAK GARA PRESENTZIAN: Oraina sentitzen dugu, momentuaz gozatzen dugu. Presentzia inguratzen gaituzten fenomenoen berehalako kontzientzia da, kontzientzia fisiko, emozional eta mentala. Gure inguruko gauzen kontzientzia hartzen trebatu behar dugu bertan egoteko ahalmena garatzen. Tarteka gelditu, eta argazki kamara batean argazkia aterako bagenu bezala, gure inguruan eta gure sentimenduetan arreta ipini. Ikuspegia edo ikusbegia zabaldu, dugunaz ohartzen garenean zoriontsu sentitzen garelako. Gaur egun daramagun bizimodua ikusirik, ezinbesteko ariketa zaigu geldi-tzeko tarte bat hartu eta nola gauden ikustea, gure inguruan dugun edertasun horretaz ohartzeko: irribarre bat, maitasun sentimendu bat, elkarrizketa bat, lore baten edertasuna…
hABERATSAK GARA NATURAN: Gure arbasoak naturan bizi izan dira milaka urtetan zehar eta gure izateak (gure senak) naturarekin kontaktuan jarraitzea bilatzen du. Batzuek parkean, besteek hondartzan edo mendian, baina naturarekiko lotura bilatzen dugu. Aberatsak gara naturan eta honek ematen digun ongizate sentsazioan; beraz, aprobetxa dezagun eta bila ditzagun aukerak natura zaindu eta harekin bat egiteko. Naturan gaudenean senti dezakegun presentzia zoriontasun iturri zabala da; une bat hartu, gelditu eta itsasoaren zabaltasunaz, zeruaren marrazki eta koloreez, paisaia edo lore baten edertasunaz gozatzea…
Aberats sentitzeko hamaika aukera dago, gelditu eta haren kontzientzia hartu besterik ez dugu egin behar. Izan zoriontsu maitatuz, maitasuna jasoz, laguntza eman eta laguntza eskatuz. Bai eta naturak, kreatibitateak eta inguruak ematen digun edertasunen kontzientzia hartuz. Sarri arte!!!!

HEZKUNTZA ERREFERENTZIA:
Gure inguruan dauden haur eta gazteekin gaudenean, ederrak direla sentitzen ditugun momentu guzti horietan gelditu eta haiei kontzientzia hartzen lagundu:
GIZAKIOK KREATIBOAK GARA!!! Ongi pasatzeko edo ongi sentitzeko modu asko daudela azaldu; marrazki bat egin, material desberdinekin eskulanetan libreki esperimentatu, istorioak sortu, jolastu eta mundu magikoetara bidaia egin… Gu gara eredu, ikas dezagun guzti horretaz gozatzen eta bila ditzagun tarteak gure haurrekin ariketa hauek egiteko
NATURAN ETA INGURUAN DITUGUN EDERTASUNEN KONTZIENTZIA EMAN; haur eta gazteekin naturaz gozatzeko planak antolatu, momentu batean begiak ixtera animatu eta gero zer sentitu (usaindu, entzun…) duten aipatzea; eta gauero eguneko gauzarik ederrena zein izan den galdetu…

MAPI URRESTI ORTIZ
kuttun@kuttun.net

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude