Gurasoentzat: Urguilua, harrotasuna eta harrokeria

Aurreko ataletan lotsaz eta kulpaz aritu ginen, eta emozio desatseginak izan arren haien balio inteligentea eta egokitzapen-funtzioa ikusi genuen. Bi emozio desatsegin horiek ezin dira ulertu URGUILUarekin bat egin gabe, hirurak emozio soziomolarak direlako eta hiruren funtzioa arau edo lege sozialak betetzea bideratzea delako.

balon-de-futbol--red-166488

URGUILUA: Arauak betetzen dituen zerbait egin duzula eta norbaitek horretan ikusten zaitula sentitzen duzunean sortzen da. Gozamenarekin lotutako sentsazioa da, eta arauak errespetatzen jarraitzera motibatzen zaitu. Barne motibazioa sortzeaz gain, autoestimuan eragin positiboa du.

Haur denek ematen dute motiboa alor batean edo bestean beren lana goraipatzeko, egindakoaz harro sentitzeko. Ideia hau gogoan edukitzea oso garrantzitsua da, batez ere gaur egungo gizartean. Helduok haurrei beti gogoratzen diegu zer egiten duten gaizki; baina ongi egiten dutena adieraztea oso inportantea da, haurrek ongi egindakoa berriro egiteko motibazioa izan dezaten. Arrakasta profesional eta pertsonalerako, harro sentitzea giltzarri da; eskola porrota saihesteko, oinarrizkoa.

Haurren lana goraipatu behar da, bereziki gehien nabarmentzen ez diren haurrengan. Badira zenbait haur, helduen atentzioa erakartzeko, gauzak gaizki egiten dituztenak. Haur horien kasuan, gauzak ongi egiten dituztenean goraipatzea guztiz beharrezkoa da. Desegoki egiten dutenean muga eta erreferentzia argiak ipini, baina adi egon ea zer egiten duten, egoki egindakoa baloratu eta goraipatzeko. Horrela haurrak beren buruarekin harro sentituko dira, jarrera egokiak izateko motibatuko direlarik.

Emozio hau ere inteligenteki erabiltzea badago; ez da gauza bera harrokeria eta harrotasuna. Harrotasuna ona da. Harrotasuna kanporatzen dugunean ingurunera moldatzen gara eta onartuak gara. Baina harrokeriaz ari garenean ez dugu umiltasunez joka-tzen eta inguruneak ez gaitu onartzen. Adibidea:
– Gaur bi gol sartu ditut, niri esker irabazi dugu gaurko partidua – dio Mikelek harrokeriaz jende guztiaren aurrean-.
– Aita, gaur gizarte arloan ongi bat atera dut. – dio Amaiak harrotasunez aurreko nota hobetu duela adieraziz, aitaren harrotasun begirada jasoaz.

Urguilua adieraztea ongi dago, baina garrantzi-tsuena gure buruaz harro sentitzea da, balio dugulako sentimenduarekin heztea. Heldu zein haur, denok helduen edo gurasoen onespena bilatzen dugu. Zein zoriontsu sentitzen garen gure gurasoak gutaz harro daudenean, zein ongi egin dugun edo zein onak garen adierazten digutenean. Autoestimua haurtzaroan izan dugun onarpen- eta balorazio-begiradaren ondorioa da hein handi batean. Lotsa edo kulpa emozioak bideratu ondoren ondoan izan dugun harrotasun begiradak ere eraiki digu gure buruarekin harro egotearen sentsazioa.

-Egindako kaltea erreparatzean heldu batek gure esfortzua baloratzea oinarrizkoa da geure buruarekin ongi sentitzeko, arduratsu izateko.
bLotsa handia bizi eta dugun zailtasuna gainditzeko pausoak eman ditugunean gure ondoan erreferentzia-pertsona bat izateak segurtasun handia ematen digu, geure buruaz harro sentituz.

Beraz, has gaitezen gu ere ematen eta praktikatzen, “zein ongi egin duzun” esaten, ondokoaz zein harro gauden adierazten. Baina kasu!! Kontuz edozein gauza baloratzearekin eta balorazioa errutina bilakatzearekin! Baloratzean sentitu behar dugu balorazioa, eta transmititu begirada goxo, laztan ezti edo besarkada batez. Haurrari lorpenaren erreferentzia ahoz esatea ere egokia da:

-Ederra izan da Mikeli min eman ondoren egin duzun marrazki landu ederra luzatzen ikustea.
bZein harro sentitu naizen lotsa gainditu eta jendearen aurrean abesten ikusi zaitudanean.

Haur edo gazteek ez dute beti lorpenak edo ongi egiten dutena baloratzeko beharrik; bere burua hobetzen dutenean eta esfortzua ikusten dugunean baloratzea da behar beharrezkoa. Bestalde, saia gaitezen haurrak diren bezala onartzen (akatsetan geratu gabe) eta egunerokotasunean harrotasun eta maitasun begiradez hezten. Zoriontsu sentituko gara, eta haurrak beren buruarekin, gustura.

MAPI URRESTI ORTIZ
KUTTUN AHOLKULARITZA
PSIKOPEDAGOGIKOA.
kuttun.kuttun@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude