Haurtzaroan zentratuko da aurtengo “18cm” lehiaketa-erakusketa

“Joan den urtean, 18 cm-ko programa izan zen berreskuratu ahal izan genuen lehen kultur jardueretako bat nekez ahaztuko dugun 2020 horretako udan. Urtebete geroago, berriz gatoz ekimen honekin. Laugarren edizioa du eta oso berezia da, herritarren ekarpenekin elikatzen baita. Oso albiste ona da berriz gure artean egotea, eta, gainera, atze-oihal haurtzaroa duela”, adierazi du Juncal Eizaguirrek.

“18 cm” gunea 2018an sortu zen, Ana Zubikoak eta Ricardo Catalánek ekoiztuta, eta asmoa zen artearen munduan agertoki berriak urratzea eta nolanahiko sortzaileek (artezaleek, hasiberriek, amateurrek zein aritutakoek) egindako obrak erakusteko gune berriak sortzea. Erakusketa honek, ordea, baditu pauta jakin batzuk berdingabea bihurtzen dutenak, eta benetako erronka da artistentzat.

Haurtzaroa

“18 cm” erakusketan parte hartzeko baldintza nagusia da lan guztiek neurri jakin batzuk bete eta gai jakin bati buruzkoak izan behar dutela. Bi zutabe horietan oinarritzen da erakusketaren zertasuna, eta, beraz, obrak 18 cm-koak izan daitezke gehienez ere, eta, edizio honetan, haurtzaroaren inguruko gai artistikoan inspiratu behar dute; CBA liburutegi eta kultur gunearen arrastoari jarraituz hautatu da gaia. Irun lanean ari da UNICEFen “Haurtzaroaren hiri laguna” izateko, eta horregatik aukeratu dute aurten gai hori.

Pinturek, serigrafiek, grabatuek eta argazkiek 18 cm luze edo zabal izan beharko dute gehienez ere, eta, gainera, euskarri zurrun batean egon beharko dute, erakusgai jarri ahal izateko. Eskulturek, berriz, 18 cm luze, zabal edo sakon izan beharko dute gehienez ere. Eta kus-entzunezko sorkariek 18 segundo edo minutu bat eta 18 segundo iraun ahal izango dute. Teknikari dagokionez, librea izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru pieza aurkeztu ahal izango ditu, aurtengo gaia kontuan izanik betiere.

Sortze-lanak Amaia KZn entregatu beharko dira (sarrera López Becerra kaletik) uztailaren 15etik 30era bitartean, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era bitartean. Obrekin batera, izena emateko orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta. Gainera, izena emateko orriarekin batera, nahi izanez gero, aurkezten dituen obrei buruzko azalpen labur bat ere entregatu ahal izango du parte-hartzaile bakoitzak. 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute (2021eko abuztuaren 20an beteta eduki behar dira). Sortze-lana postaz bidaliz gero, 2021eko uztailaren 30eko 13:30 baino lehen egon beharko du Irungo Amaia KZn.

Aurkeztutako obra guztien artean, batzuk hautatuko ditu antolakuntza-batzordeak, betiere zenbat lan jaso diren, kalitatea eta aniztasuna, eta erakusteko zenbat toki dagoen kontuan hartuta. Lan hautatu horiekin egingo da erakusketa, abuztuaren 20tik irailaren 5era, Amaia Kultur Zentroan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo lasai Herritarrentzako Arreta Zerbitzura, edo Kultura eta Kirol Arlora, cultura@irun.org helbide elektronikora idatzita edo 943 505 407 telefono-zenbakira deituta.

Sarien atalean, edizio honetarako, aurreikusita dago Donostiako Tamayo paper dendan (Legazpi kalea 4) erosketa egiteko 180 euroko txartel bat eta bi bidaia-kaxatxo. Obrarik originalenen egileei emango zaizkie sariak, eta Antolakuntza Batzordeak banatuko di

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude