Haurtzaroko ongizateari buruzko laugarren topaketa antolatu du Irungo Udalak

Santi Jiménez Gazteria eta Hezkuntzako ordezkariak haurrentzako ongizateari buruzko topaketa aurkeztu du. Irungo Udalak antolatu du topaketa hori, eta Palmera Montero Gunean egingo da azaroaren 20an, egun horretan bertan ospatzen baita Haurren Nazioarteko Eguna, eta Haurren Eskubideen Adierazpenaren esparruan egingo da topaketa. Ekimenaren laugarren edizioa da, eta Gazteriaren arloaren beste urrats bat, eta, oraingoan, haurren garapenean laguntzeko funtsezko gaiak izango dira ardatz.

Gazteriako ordezkariak esan duenez, “pozik gaude haurtzaroko ongizateari buruzko topaketa hau berriz aurkeztu ahal dugulako; izan ere, Gazteriako ordezkaritzarentzat funtsezkoa da gure adin txikikoei beren garapen sozial eta fisikoan laguntzea, eta are gehiago oraingoan, gure haurrei ere eragin dien pandemia igaro ondoren”.

Duela gutxi haurtzaroaren hiri lagunaren aintzatespena eman du UNICEFek, eta horrekin batera, Irungo Udalak, Udalaren Haurtzaro eta Nerabezaroko I. Planaren bidez, haurrekin eta haien familiekin esku-hartzeak egin nahi ditu, haurren heziketarekin eta ongizate emozionalarekin zerikusia duten funtsezko gaiak lantzeko. Ezarritako helburuen artean, berebiziko garrantzia du haurrei garapen fisikoan, emozionalean, kognitiboan eta sozialean laguntzeko erantzukizunak dituzten pertsonei errespetuz hezteko tresnak ematea.

Bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta arte-adierazpeneko lantegi bat egingo dira, familia osoarentzat. Gurasoentzat eta erantzukizun hezitzailea duten pertsonentzako da.

Haurtzaindegi-zerbitzua izango da 4 urtetik 8ra bitartekoentzat. Doan parte hartu ahal izango da topaketan, baina aurretik izena eman behar da azaroaren 11tik 18ra bitartean www.irun.org bidez. Tokia mugatua da, eta izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira, bai jardunaldira joateko tokiak bai haurtzaindegikoak.

Programa

09:45 Harrera

10:00 Aurkezpena

10:15-11:45 DIANA C JIMÉNEZEN HITZALDIA. Gaia: Haurzaroa positiboan. Psikologo adlerianoa

Hitzaldiaren izenburua: Haurtzaroa positiboan

11:45-12:15 Atsedenaldia

12:15-13:45 HITZALDIA: MONTSE VILA. Coach kudeaketa emozionalean aditua, idazlea eta Haur Hezkuntzako teknikaria.

Hitzaldiaren izenburua: Nola ‘emotresnek’ haurren, norberaren eta familiaren ongizatean laguntzen duten

13:45-15:00 Bazkaltzeko atsedenaldia

15:00-16:30 MAHAI-INGURUA: ‘Haurrak zaintzeko erronkak koronabirusaren ondoren’

Diana C Jiménezek eskuliburu bat idatzi zuen pandemia aldian beste aditu batzuekin batera (Montse Vila eta Leyre Cano), etxeko itxialdia jasan ahal izateko.

Leyre Cano Irakasle Eskolako, Gorputz Hezkuntzako eta Psikopedagogiako lizentziaduna da, eta bere bizitzan haur eta nerabeekin lan egin du. Ikasketak amaitu ondoren, hainbat prestakuntza egiten jarraitu du adimen emozionalari, jolasari, sormenari eta arteari buruz, eta baita indarkeriarik gabeko komunikazioaren alorrean ere.

16:30-18:00 TAILERRA FAMILIAN. MAFALDA SALOIO. Familia arteko tailer bat proposatzen digu. Tailerrean, antzerkiak eta dantzak eskaintzen diguten gorputz-adierazpenaren bidez, gure seme-alabekin elkartzea eta harreman gozoa lortzea proposatzen digu, topaketa modu positiboan eta askatzailean amaitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude