Lehen asteetako ezjakintasuna eta urduritasunak gainditu eta alarma-egoeraren barneko bigarren hamabostaldiari aurre egin diote irundarrek. Hiriko kaleak ohiko itxuratik urruti egon arren, hiritarrek egoera ezezagun berrira egokitu dituzte haien bizimoduak, lehenbailehen egoera kontrolpean izan eta osasun krisialdiaren aurreko bizimodua berreskuratzeko nahiak bultzatuta.
Murriztapen neurri irakunkorrak
Alarma-egoeraren ezarri osteko lehen egun eta asteetan ezarritako neurri eta murriztapen gehienak mantendu dira berrogeialdiaren bigarren hamabostaldian zehar. Horrela, martxoaren 28an Pedro Sanchez estatuko presidenteak oinarrizkoak ez diren enpresen etenaldia agindu ostean, apirilaren 13tik aurrera ohiko jarduerara itzuli ziren bi aste lehenago etendako enpresa asko. COVID-19 gaixotasunaren kutsaketa ekiditen jarraitzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbitzuetako langileek jendea gehien ibiltzen den tokiak desinfektatzeko lanekin jarraituko dute.
Apirilaren 4ean estatuko presidenteak alarma-egoeraren luzapena iragarri zuen apirilaren 26ra arte, soilik bost egun beranduago, apirilaren 9an, berriz, etorkizunean ziur aski egoeraren beste luzapen bat eskatzea beharrezkoa izango dela aurreratzeko. Amaiera data zehatzik gabeko alarma-egoeraren barnean, Eusko Jaurlaritzak nekazaritza-azokak debekua ezarri zuen, produktuen zuzeneko salmenta egiten duten merkatu eta azoken funtzionamendua oztopatuz. Egun batzuk beranduago neurria bertan behera uzteko erabakia hartu zuten agintariek.
Aste Santuko jai egunetan zehar koronabirus berriaren gaiaren inguruan nobedade gutxi izan dira. Apirilaren 14ean, berriz, funtsezkoak ez diren enpresa eta lantokiak lanera itzuli ziren gobernuak agindutako etenaldiaren ostean. Egun horretan bertan Irungo Arasoko Garbigunearen ateak ireki ziren berriro eta hiriko autobus zerbitzuek alarma-egoerak ezarritako ordutegi murriztapenekin jarraitu zuten lanean. Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkateak indarrak batu eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin harremanetan jarri dira Bidasoako Ospitaldean larrialdietako pediatria zerbitzua mantenduko dela ziurtatzeko.
Datu itxaropentsuak
Martxoaren 18tik Euskadi.eus webguneko atal berezitu batean Covid-19ak Euskadin izandako bilakaeraren inguruko datuak biltzen dira. Txosten horietan, beste datu esanguratsu batzuen artean, Euskadiko udalerri bakoitzean erregistratutako kasu positiboen kopurua eguneratzen da egunero. Grafikoan bildutako datuek erakusten dutenez, Irunen Covid-19 gaixotasunak zabalpen azkarra izan zuen alarma-egoera ezarri osteko lehen 15 egunetan, egun batetik bestera kasuak era nabarmeneagoan gora egin zutelarik. Alarma-egoeraren bigarren hamabostaldian kasu berriak detektatu arren, kutsatze erritmoa era nabarmenean murriztu da prebentzio neurrien eraginkortasuna erakutsiz. Modu berean, hurrengo egun eta asteetan zehar kutsatutako pertsona berrien kopuruak behera egiten jarraitzea espero da.
Arau-hauste arduragabeak
Apirilaren 8an Irungo udaltzainek alarma-egoeraren barneko lehen atxiloketa burutu zuten. Udaltzainek banku batean alkoholaren eraginpean lo zegoen gizon bat aurkitu zuten eta, bere burua identifikatzeari uko egin ostean, gizona atxilotu zuten. Alarma-egoera ezarri zenetik udaltzainek 2.598 ibilgailu kontrolatu ditu eta 389 espediente-zigorgaile ireki zaizkiek murriztapenak errespetatu ez dituzte hiritarrei. Apirilaren 10ean, berriz, Behobiako zubiaren itxiera indarrean sartu zen.
Egoera arintzeko laguntzak
Murriztapen eta gaixotasunak eragindako mehatsuaren artean, egoera arin-tzen saiatzeko hainbat neurri hartu dira. MerkaIrunek erosketak telefonoz egin eta eskariak etxeko atean jasotzeko zerbitzua martxan jarri duen bitartean, Irungo Udalak, behin osasun krisialdia amaituta, hiriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko lehiaketa abiatu du sare sozialen bitartez (informazio gehiago aldizkariaren 3. orrialdean).
Bidasoa bizirik elkarteak, aldiz, eskualdeko enpresa, atunomo eta langabetuen informazioa eta arreta zerbitzua ziurta- tzeko lanean jarraitzen du. Era honetan, elkarteak informazio eguneratu eskain- tzeaz gainera, diru-laguntzen berri eman eta laguntzen kudeaketa egokia egiteko laguntza eskaintzen du. Elkarteak komunikabide ezberdinak martxan jarri ditu informazioa eskualdeko bazter guztietara zabaldu ahal izateko.
Irundarrek osasun krisialdi honen aurrean osasun zentroetako langileen lana eta esfortzua egunero txalotzen dute erlojuak arrtsaldeko 20:00ak markatzen dituenean. Profesionalen lana errazteko ahalegina jarraituz, Bidasoa Instituko aparkalekua Irun Erdialdeko anbulategiko langileek erabili ahal izateko prestatu da. Horrela, OTAren ezabapenarekin osasun zentroko langileei autoa aparkatzeko erraztasunak eman nahi zaizkie. Aparkalekua goizeko 7:00etan irekiko da eta udaltzainek gaueko 21:00ak arte kontrolatuko dute aparkalekurako sarrera.
Hortaz gain, hiriko adineko pertsonak egoera honen aurrean babesteko lanari eutsi diote Ongizate arloko udal langileek. Hirian 75 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonekin harremanetan jartzea lortu da. Kasu gehienetan oinarrizko beharrak aseturik zeuzkatela egiaztau da, baina, 113 esku-hartze egin dira ahultasun egoera aurkitzen zirenak laguntzeko. Horren ostean, gizarte-zerbitzuek 65 urtetik gorako pertsonak deitu dituzte oinarrizko beharrak asetzeko baliabideak edo inguruan zereginetan laguntzeko senide sarerik duten ezagu- tzeko. Jarraian, beste adineko pertsona baten konpainian bizi diren adineko hiritarren egoera egiaztatu nahi izan da, guztira, 5.600 hiritarren egoera aztertzeko.
Apirilaren 9tik aurrera, Behobiako Europa kaleko kamioien aparkalekuan kamioilarientzako edaria eta konpainia eskaintzen zaie kamioilariei Zaisa eta Gurutze Gorriaren arteko kolaborazioari esker, egoerak sortutako gabeziak arintzeko saiakera batean. Besteitk, Irunen maskarak ekoizteko lanean dabilen Hazlan enpresak lantegian langile gehiago kontratatzeko beharraren berri eman du. Langileei josketa, josketa makinen edo makina industrialen erabilerarekin lotutako ezagutzak izatea eskatzen zaie. Interesatutako pertsonak Hazlanen webguneko harremanetarako orrian aurkituko dute enpresarekin harremanetan jartzeko bidea.
Etxean aspertzeko astirik ez
Apirileko hilabetearen hasierarekin, etxeko handi zein txikiak entretenitzeko proposamen ezberdinak zabaldu dira. Hilabete berriaren inguruan Irungo marrazki eta pintura akademiak loreak irudikatzen dituzten eskulanak sortzeko proposamena luzatu die irundarrei, behin berrogeialdia gaindituta, kalean ikusgai egongo den obra erraldoi bat sortzeko (informazio gehiago aldizkariaren 15. orrialdean).
Apirilaren 3, adibidez, hiriko musikariek zuzeneko kontzertuak eskaini zituzten haien sare sozialen bitartez. Udaleko kultura arloak antolatutako ekimenean Slimfit, Autumn, Eddy Krontraband, Ras Miguel, Uxue Urdin eta Amaia Adin musika taldeetako artistek eta bakarlariek parte hartu zuten. Oiasso Erromatar Museoak, berriz, “Oiasso Quiz” izeneko jolasa prestatu du, parte-hartzaileei museoaren webgunean ezkutatutako erronkak erantzutea proposatzen diena. Jolasa Oiasso museoaren webgunetik deskargatu ahalko da eta, galderen eran- tzun guztiak asmatzen dituztenek opari bat irabazteko aukera izango dute.
Era berean, udalak adineko pertsonentzako ekintzak proposatzen jarraitzeko apustuari eutsi nahi izan dio, horretarako, udalaren YouTubeko kontuan argiratutako bideoak baliatuz. Proposatutako ekintzen artean adimena lantzeko ariketak, audioliburuak, Taichi eseria edo murlak ( yoga eskuekin egiteko), gorputza eta adimena lantzeko ariektak eta lerroko dantzen zein munduko dantzak erakusten dituzten bideoak partekatuko dira.
CBA udal liburutegiak, berriz, etxetik entzun ahalko diren ipuin kontaketak prestatu ditu euskaraz eta gazteleraz, Oihulari taldearen kolaborazioarekin, datozen asteetan zehar etxeko txikiak entretenitzeko. Hortaz gain, apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, CBA liburutegiak ohiko irakurketa publikoak etxetik egiteko modua topatu du eta irundarrek irakurritako Miguel de Cervantesen El Quijote eta Joseba Peñaren Hariak lanak izan dira aurtengo irakurketarako hautatuko lanak.
Neurri berrien bitartez pandemiaren eragina gutxitzea bilatzen da.