Hiriko errainetan aztarrika

Javier San Martin Shaf artista hiriko errainetan murgildu da, eta bertan ediren du Robert Julius DSC04712Torio, hiriko errainetan objektuen bila aztarrika bizitza eman duena. Arkeologia garaikideak eta arkeologia sozialak topo egin dute eta emaitza gizon horren inguruko erakusketa bat da, Oiasso Museoan ikusgai uztailaren 24ra arte.

Beti militarrez jantzita, kalez kale bere makilarekin, betaurreko borobilak eta txima luzeak. Aski da deskribapen labur hori: irundar orok asmatuko lukete zein den. Alabaina, misterioak eta leiendak bere bizitzaren bilgarri dira.

Ama irundarra zuen; aita, Valladolidekoa. Gurasoek EEBBetan elkar ezagutu eta New Yorken sortu zen Robert. Gaztetan Irunera etorri zen.

Shafek ez du arlote bat aurkitu, gizon kultua eta berezko filosofiakoa baizik.

DSC04704Orain artista New Yorken da, erakusketa hara eramateko xedez.

– Pertsonaia hau aurkikuntza bat izan zen zuretzat. Nolatan ezagutu zenuen?

Nire aitak ezagutzen zuenez, nik ere txikitatik ezagutzen dut. Telebista programa baterako elkarrizketatu nuen eta handik adiskidetasuna sortu zen. Aurrerago, etxean obrak egin nituenean, metalak biltzen zituela gogoratu nintzen eta orduan bere bizitzaren inguruko grabaketa egitea proposatu eta onartu zuen. Dokumentala erakusketan ikus daiteke.

– Zerk erakarri zintuen?

Pertsona oso berezia da. Kultura handiko gizona, bizitzaren inguruko beste filosofia bat dauka: DSC04701baliabide minimoekin bizi da. Aldi berean, berarekin egotea gogorra da, geldiezina delako: ez du etenik.

– Hiri arkeologia egin duzu. Zer aurkitu duzu?

Nolabaiteko hiri arkeologo bat. Robert, esaterako, Aiako Harriko erromatarren garaiko meategietan ibilia da arkeologoek indusketak egiten hasi baino lehen, eta bertan hainbat objektu aurkitu zituen. Materiala datatzen badaki. Txosten txiki bat egin eta gero topatutakoa saltzen edo oparitzen du.

– Erakusketan nola azaldu duzu pertsonaia?

Lantzen ditudan arte adierazpide guztien bidez. Pop art delakoa erakusketaren ardatza da, Robert New Yorken bizi zen garaian puri-purian zegoen arte mota zelako. Shafografia baliatu dut, -serigrafiaren antzeko nire teknika bat- pop art mugimenduak serigrafia barra-barra erabili zuelako.

DSC04710Pinturan garbia eta soila izaten saiatu naiz; hots, kolorea ez erabiltzen, pertsonaiaren izaera minimalista islatzeko asmoz.

Bestalde, haren irudiaren eskultura bat egin dut, baita amerikar kulturan oso errotuta dauden bi elementurena ere: alde batetik, Coca Cola botila bat pizza kaxez burutua, eta, bestetik, Mc Donaldseko hanburgesa-kaxez osatutako dorre bat.

Bere etxeko argazkiak, Robertenak eta haren familiarenak ere ikusgai dira

Azkenik, objektu ikustezinen kutxa aipatzekoa da, aurkitu dituen gauzekin lotuta, oso poetikoa dena.

– Zer iruditzen zaio erakusketa protagonistari?

Ez dakit, ez baitu ikusi. Dokumentala asko gustatu zaio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude