Ekainaren 2tik 4rako asteburuan, Bioterra Euskadiko azoka ekologikoak 20. edizioa ospatuko du Ficoban. Hori dela eta, hitzaldi egitarau oso bat antolatu da azoka dela eta. Hauek izango dira Bioterraren barnean egingo diren hitzaldiak eta hizlari nagusien izenak:
- Carlos Taibo: “Desazkundea eta kolapsoa”, ekainaren 3an, larunbatarekin, 11:00etan, 1. aretoan
Klima aldaketa eta lehengai energetikoen agortzea direla-eta, oso une berezian gaude: begien bistakoa da kolapso orokor bat jazotzeko arriskua. Alde horretatik, desazkundearen aldeko ikuspuntuak iradokitzen du Iparraldeak (aberatsok) ekoizpen eta kontsumo mailak jaitsi behar dituela eta aberastasuna errotik birbanatzea onartu behar duela.
Carlos Taibo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako irakaslea izan da 30 urtez, eta krisi ekologikoari, desazkundeari eta kolapsoari buruzko liburuak idatzi ditu.
- Fernando Valladares: “Ingurumena eta osasuna: zerk gaixotzen gaituen eta zerk akabatzen gaituen egiaz”, ekainaren 3an, larunbatarekin, 12:30ean, 1. aretoan
Fernando Valladares Biologian doktorea, Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluko ikertzailea eta Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle elkartua da. Oso zientzialari aipatua da, eta biodibertsitatearen eginkizunari eta klima aldaketak eta giza jardunak ekosistemetan dituzten ondorioei buruzko hainbat ikerketa egin ditu.
- Marta Marcé: “Menopausia osasuntsua”, ekainaren 3an, larunbatarekin, 17:00etan, auditoriumean
Marta Marcè nutrizionista, naturopata eta komunikatzailea da. Minbiziak osasunaren garrantziaren kontzientzia harrarazi zion, eta bere bizitza errotik aldatu eta bizimodu osasungarriei buruz ikertzea erabaki zuen. Gaur egun, kontsulta lana egiten eta, aldi berean, elikaduraren eta osasun naturalaren bidez osasuntsu bizitzearen aldeko mezua zabaltzen dihardu.
- Climabar: “Historiako marketin kanpainarik okerrena”, ekainaren 3an, larunbatarekin, 18:30ean, auditoriumean
Klima aldaketak historiako marketin kanpainarik okerrena du, eta Climabarrek egoera aldatu nahi du: “Komunikazio berdearen munduan, aurrez konbentzituta daudenak bakarrik konbentzitzen ditugu azkenean. Harago iritsi nahi dugu, mezu hau jaso behar dutenenganaino”.
Climabar Belén Hinojar eta Carmen Huidobro dira, txikitatiko baina oso mundu desberdinetako bi lagun: Belén publizitate mundutik dator, eta sortzailea da lanbidez, eta Carmen, berriz, ingurumen zientzien mundutik dator, eta klima aldaketari buruzko proiektuak eta komunikazioa kudeatzen ditu. Belenek ez zuen ulertzen publizitate kanpaina nagusiak krisialdia larriagotzen duten enpresentzat izatea, eta Carmen, berriz, frustratuta zegoen mezua herritarrengana iristen ez zela ikusita.
- Patricia Restrepo: “Originalak izatea”, ekainaren 4an, igandearekin, 11:00etan, auditoriumean
Originalak izatea jatorrira itzultzearekin lotuta dago. Hainbeste fusioren erdian, nahasmen handia dago. Esnaera handi baten aroa da hau, baina baita oportunismo mediatiko handi batena: hamarkadetan, kausa batzuen alde borrokatu gara, baina, gaur egun, urardotzen ari dira, eta beren benetako hazitik deskonektatuta ugaltzen, are elikaduraren esparruan ere.
Patricia Restrepo Espainiako Makrobiotika Institutuko zuzendaria, nutrizionista, idazlea, Integral eta Vegetariana aldizkarien kolaboratzailea eta sukaldaritza irakaslea da.
- Mayi Lekuona: “Permakultura, trantsizio ekologikoa gureganatzeko tresna, baita hirian ere”, ekainaren 4an, igandearekin, 12:30ean, 1. aretoan, euskaraz
Permakultura bizitza ekologiko eta jasangarrirako diseinu sistema bat da: beronen etika eta printzipioak barneratuz, gure bizimodua erabat eralda dezakegu, are hirian ere.
Mayi Lekuona biologoa, ozeanografoa eta permakulturgilea da, ekologiaren, ingurumena zaintzearen, heziketaren eta “zero zabor” mugimenduaren zale amorratua. Hemezortzi urte Eskozian, Kanadan eta Japonian eman ditu, eta Maïa Permaculture proiektua sortu du, Euskal Herrian gizarte erresiliente eta birsortzaile bat garatzen laguntzeko.
- Anna Esteve: “Osasun integratzailea eta mikrobiota: ongizate fisiko eta mentalerako gakoak”, ekainaren 4an, igandearekin, 16:00etan, 1. aretoan
Badira ongizate fisiko eta mentalean zuzeneko eragina duten gako batzuk, eta mikrobiota kontuan hartu beharreko oinarrietako bat da. Gainera, gure burua zaintzen aktiboak izan gaitezke, bizi kalitate ona izateko eta gaixotasunei aurrea hartzeko.
Anna Esteve dietista da –Dietetikako goi mailako teknikari titulua atera zuen, Roger de Llúrian–, eta erizaina, Vall d’Hebrón ospitalean, mikrobiotan eta hormonetan espezializatua. Gainera, Nutrizio eta Osasun Masterra egin zuen, EHUn, eta nutrizio eta psikologia gaietarako diziplinarteko lantalde bat zuzentzen du.
- Karmelo Bizkarra: “Baraua eta osasuna, terapia nagusia”, ekainaren 4an, igandearekin, 17:00etan, auditoriumean
Osasuntsu elikatzea Bizkarra doktoreak osasunerako bidean proposatzen duen bost faktoreetako bat da. Ahoratzen duguna zaintzea gure buruarekiko konpromiso baten parte da: errespetua eta erantzukizuna erabakigarriak dira gure gorputzari osasun egoera onean eusteko.
Karmelo Bizkarrak Medikuntzako lizentzia atera zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta medikuntza integratzaile eta humanistikoaren alde dago. Medikuntza higienistaren aitzindaria izan zen Espainian, eta barau terapeutikoaren erreferentea eta Zuhaizpe bizitzarako osasun zentroko zuzendaria ere bada.