Horrela igaroko da Frantziako Tourra Irundik

Uztailaren 1ean, Frantziako Tourra, munduko txirrindularitza-proba garrantzitsuena, Euskal Herritik aterako da, eta Irunen bi egunetan ikusi ahal izango da pelotoia pasatzen.  Horregatik, Kiroleko eta Mugikortasuneko jarduneko ordezkari Borja Olazabal prentsaurrekoan agertu da, nazioarteko ekitaldi hori bisitan hartzeko hiria nola prestatzen ari den azaltzeko.

“Irun beste kirol-ekitaldi garrantzitsu baten lekuko izango da, Frantziako Tourra pasako baita bertatik. Oso albiste handia da hiriaren izena mundu osoan ikusten den proba bati lotuta ikustea. Ikaragarrizko oihartzuna du probak, eta, beraz, hiriak prestatu egin beharko du halako azpiegitura erraldoi bat igarotzeak eskatzen duenerako, Tourra erraldoia baita. Eragin handiak aurreikusten dira, eta aspalditik ari gara horietan lanean, ahalik eta eragozpen gutxien sor dadin eta horrelako gertaera batez goza dezagun”, adierazi du Borja Olazabalek.

Garrantzitsua da azpimarratzea Tourreko pelotoia igaro baino ordu batzuk lehenago bostehun bat sustapen-auto igarotzen direla, eta, beraz, inguruetan trafikoa moztu behar dela, eta ibilbide osoa hesitu. Horrek esan nahi du lasterketa pasako diren kaleak ezin direla gurutzatu ezta oinez ere. Esan behar da, gainera, ekainaren 30eko arratsaldetik uztailaren 3ra arte ezin izango dela aparkatu lasterketaren ibilbidean.

Uztailaren 2a, igandea

Uztailaren 2an pasako da lehen aldiz pelotoia, Bilbao-Donostiako bigarren etapan. 16:23an sartuko da tourra Irunen. (antolatzaileen ordutegiaren arabera), Gurutzetik, eta Tesako biribilgunetik Letxunborro hiribide osoa igaro eta Zubimuxun biratuko dira, Hondarribirantz. Horregatik, 13:30etatik 17:40 ingurura arte, ibilbide hori guztia moztu egingo da, pelotoia hortik igaro delako, eta ezingo dira pasa ez pertsonak ez ibilgailuak; sarrerak eta irteerak ere itxita egongo dira, eta ezingo da inola ere gurutzatu.

Halaber, honako kale hauek ere ukituta gertatuko dira: Letxunborro hiribide osoa bi noranzkoetan – elizatxo hiribidea, (Portzelanasetik Café Iruneraino) -Aldabe mendia (ospitaleko biribilgunetik burniolaraino) – Ospitale kalea (Puiana kaleko bidegurutzetik Letxunborroraino) – ANAKA kalea (Aiako Harria kaletik Letxunborroraino) – Jaizkibel (agerre kaletik aiako Harria kaleraino) – Hondarribia kalea; Zubimuxurako sarbidea Gi-636 errepidetik moztuta.

Mozketak irauten duen bitartean, hirian sartzeko edo hiritik irteteko Oñaurretik Hego ingurabidea erabiltzea gomendatzen da.

Uztailaren  3a, astelehena

Tourreko hirugarren etapa (Amorebieta-Baiona) 16:03an sartuko da Irunen, (antolatzaileen ordutegiaren arabera) Urdanibia hoteleko biribilgunetik. Letxunborro hiribidean barrena joango da, Anaka kalera biratu eta Geltokiko kaletik sartuko da Irungo erdialdera. Colón ibilbide osoa pasa, eta Iparralde hiribidetik irtengo dira Irundik, eta Bidasoa gurutzatu eta Baionako bidea hartuko dute, Ficobaren aurretik igaroz. Irungo erdialdeko ibilbide osoa , Geltokiko kaletik Iparralde hiribideraino, Colón ibilbide osoa barne, hesituta egongo da, eta bi ordu lehenagotik, ibilgailuentzako moztuta egongo da eta jendeak ere ezingo du gurutzatu. Horrenbestez, 13:05etik 17:20ra bitartean, ezingo dira zeharkatu pelotoiak pasa behar dituen kaleak.

Egun horretan, honako kale hauek ukituko ditu Tourrak: Letxunborro hiribide osoa bi noranzkoetan; Elizatxo hiribidea, Portzelanasko biribilgunetik Café Iruneraino; Aldabe mendia kalea, Burniola kaletik Ospitaleraino; Ospitale kalea, Puianako bidegurutzetik Letxunborroraino; Anaka kale osoa bi noranzkoetan; Jaizkibel kalea, Anaka kalearekiko elkargunean; Geltokiko kale osoa; Colón ibilbide osoa bi noranzkoetan; Iparralde hiribide osoa bi noranzkoetan.

Frantziako Tourrak eragindako mozketa horien ondorioz, hiriko hainbat toki itxi egingo dira zirkulaziorako; zehazki, Letxunborro hiribidea, 77tik 91ra bitartean; Anaka kalea; Pagoa, Haltza, Gorosti, Haritza eta Gaztainondo kaleak; Mendibil auzo osoa; Iparralde etorbidea, Gal ingurua (Patricio Arabolaza, Kostorbe Alde, Tren Txikito eta Real Unión kaleak); eta Santiagoko merkataritza gunea.

Mozketak irauten duen bitartean, hirian sartzeko edo hiritik irteteko, gomendatzen da Hego ingurabidea erabiltzea Oñaurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude