Irungo Udalak, Osakidetzarekin Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuarekin batera eta beste hainbat gizarte eragilerekin, Ikas Sasoi programa abian jarri du. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen artean jarduera fisikoa sustatzea eta ohitura sedentarioak saihestea ditu jomuga nagusi.
2013-2014 ikasturte hasiera honetan martxan jarriko dira proposamenak.
Hamabi urtetik aurrera jarduera fisikoa egiteko ohiturak behera egiten du. Errealitate horretatik abiatuta, gaztetxoei zuzendutako programa bat diseinatu aldera, Udalak inkesta bat gauzatu du Irungo 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean. Ondorio nagusienetakoa da Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako gutxienekora ere ez direla iristen gehienak; alegia, egunero ordubetez jarduera fisikoa egitera. Gaztetxoen per-tzepzioa, aitzitik, bestelakoa da, aktibotzat baitute beren burua.
Jarduera sendentarioei dagokienez, astelehenetik ostiralera mutilen %50ek eta nesken %58k egunero bi ordu luze pantaila aurreko zereginetan igarotzen dituzte, eta asteburuan portzentajeak %77 eta 78raino iristen dira.
Pedro Alegre Kirol ordezkariak programaren zeharkako izaera nabarmendu zuen, Udaleko hainbat arlok zein Osakidetzak eta Osasun Ministerioak ere lan prozesuan parte hartu dute eta. “Osasun zentroekin, ikaste-txeekin eta gure hiriko beste eragile zenbaitekin gure esku dagoen guztia eman nahi dugu gazteriak kirola egiteko erraztasun guztiak izan ditzan”, adierazi zuen zinegotziak.
Ikas Sasoi programa lantzeko, ikastetxeetara jo dute arduradunek, eta bertan, inkesta zein lan-taldeen bidez, ikasleen iritziak eta ekarpenak jaso dituzte.
Fernando San Martin Hezkuntza ordezkariak gaztetatik ohitura osasuntsuak barneratzearen garrantzia azpimarratu zuen, “garapen pertsonalerako beste balio bat bezala”.
Maribel Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren saileko zuzendariordearen iritziz, programak garrantzia handia dauka “gaztetan garatzen diren ohiturak heldutasunean jarraipena izan dezaketelako eta, jakina, helduen osasunean eragina dute”.
Proposamen zehatzak
Guztira 23 proposamen jaso
tzenditu. Hona zenbait:
– Irunen kirola egiteko dauden aukeren inguruko informazioa bidaliko da ikastetxeetara: kiroldegiak, klubak, gimnasioak…
– Deskontuak kirol materialean
– Ekimen zehatzak antolatuko dituzte, esaterako, Ikas Sasoi hilabetea.
– Kirola egiteko hirian gune bereziak apailatzea.
Gainera bestelako ekintza osagarriak aztertuko dituzte:
– Ikastetxeek antolatutako txangoak/irteerak
Laster batean Irun Kirolen web orrian egitarau osoa jasota geratuko da: www.irun.org/irunkirol/