Iñigo Zumeaga, Irungo kiroldegietako gerentea

“Oso pozgarria da ikastaroetan 3.000
ikasleen muga gainditu izana”

Gabonetako oporrak igaro ondoren, asko dira kontzientziari kasu egin eta kiroldegian izena ematen dutenak. Soberan ditugun kiloak ken-tzeko ikastaro eta ekintza eskaintza zabala dugu Irunen. Iñigo Zumeaga Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako gerentearekin mintzatu gara ikastaro hauei eta kiroldegien gaurkotasunari buruz.

Iñigo zumeaga039

– Gabonetan kilo bat edo beste harrapatu eta kendu nahi duen jende asko hurbildu al zaizue polikiroldegira?
Bai. Urtean badaude bi une garrantzitsu, bata irailean eta bestea urtarrilan, non jendea psikologikoki sasoi betean egoteko motibatzen den.
– Krisi ekonomikoaren eragina nabaria izan al da abonatu kopuruari dagokionez?
Egoera ekonomikoak txarrera egin zuenetik, beherakada txikiak nabaritu ditugu. Hala ere, aurtengo urrian beheranzko joera hori aldatu egin da, abonatu kopuruak gora egin baitu. Egoera erabat hobetzen denean, abonatu kopuruak gora egingo duela ziur gaude.
– Zein dira polikiroldegiak aurten eskaintzen dituen ikastaro nagusiak?
Alde batetik igeriketako eskaintza dugu, eta bestetik, salakoa. Igeriketa, ciclyng eta pilateseko ikastaroak eskain-tzen ditugu, besteak beste. Aurten ere zumba eskaintzen hasi gara eta oso pozik gaude emaitzarekin. Urtarrileko taldea bete da eta otsailera begira beste talde bat osatu dugu. Horretaz gain, oso pozgarria da 3.000 ikasleen muga gainditu izana.
– Irundarrak kirolariak garela esan al daiteke? Eta hala bada, zeintzuk dira gustuko ditugun kirol ekintzak?
Gaur egun 9.000 abonatu daude kiroldegietan; beraz, irundarrak kirola atsegin dugula esan daiteke. Kirol ekintzei dagokienez, igeriketako ikastaroak eta funkya dira izarrak haur eta gazteen artean. Helduen artean, berriz, pilates eta ciclyinga dira jaun eta jabe. Horretaz gain, wellness (mantentze-gimnasia), aerobic eta master gym ikastaroetan ere jende ugari elkartzen da. Gainera, orain, power pump eta zumba bezalako diziplinak modan jarri dira eta jende ugari izena ematen ari da antolatu ditugun ikastaroetan. Orokorrean, jendea nahiko klasikoa da; baina eskaintza berritzaileak ere ondo hartzen ditu.

iñigo zumeaga_3030
– Zein dira abonatuek dituzten abantailak?
Abonatuek Irunen dauden bi kiroldegietara joateko aukera dute, bai Azken Portura baita Artalekura ere. Gainera, abonua ordainduz gero, zerbitzu gehienak dohainik dituzte, izena emandako ikastaroetan lekua lortzeko lehentasuna dute eta ordaindu beharreko zerbitzuetan (fisioterapeuta, dietista, etab…) prezioak merkeagoak dira.
– Orain arte esandakoaz gain, aurten berri on bat eman diezue erabiltzaileei, ezta?
Bai, hala da. Bizi dugun egoera ekonomiko zaila ikusita, tarifak bere horretan mantentzea erabaki dugu. Bestalde, ikastaroetan hiruhilero izena ematearen kontua berritzea ere kendu dugu.

– torkizunera begira, zeintzuk dira zuen erronka nagusiak?
Lehendabizi, instalazioak berritzeko asmoa dugu. Artalekuko eta Azken Portuko zoruak berritu nahi ditugu udalak emandako 110.000 euroko aurrekontuarekin. Guk geuk ere, gestore bezala, bizikleta batzuk berritzeko asmoa dugu. Azken finean, gure helburu nagusiak dira erabiltzaileei gauza berriak eskaintzea eta ekipamenduak eta instalazioak berritzea. Horretaz gain, kiroldegian 10.000 abonatutik gora edukitzea da gure beste erronka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude