Irunek betiko Gabonak inoiz ez bezala gozatzea proposatzen du

José Antonio Santano Irungo alkateak, Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páez, Kulturako ordezkari Borja Olazabal eta Gazteriako ordezkari Santi Jiménez ondoan zituela, Irungo Gabonetako kanpaina aurkeztu du ostiral honetan. «Betiko Gabonak, inoiz ez bezala» lelopean egingo da kanpaina. Udaleko ordezkariekin batera, aurkezpenean izan dira Oiasso Erromatar Museoko kide batzuk eta erakunde kolaboratzaileetako ordezkariak, hala nola merkatarien eta ostalarien elkarteetakoak. Aurtengo kartela berriki aurkeztu zen, eta Mai Egurza marrazkilari irundarraren lana izan da.

«Kaleko argiak piztuta, Gabonak Irunera iritsi dira. Aurrean dugun garai magiko honetan beharrezko ahalegin guztiak egingo ditugu Irun gozatzeko hiri bat izan dadin, hala irundarrentzat nola kanpotik bisitan etortzen zaizkigunentzat. Izotz-pistak, txirrista bat, Zabaltza plazako azoka, argiak, jarduerak hiriko txoko guztietan… azken batean, auzoak, ostalaritza eta merkataritza izango dira kanpaina ilusionagarri honen onuradunak. Aurkezpenerako, Udaleko arlo parte-hartzaile guztiak gaude hemen», adierazi du hiriko alkateak.

Hiru izotz-pista
Kanpainaren baitan, izotz sintetikoko hiru pista instalatuko dira Irungo beste horrenbeste kokalekutan. Pista nagusia Luis Marianoko lorategietan jarriko da, eta abenduaren 16tik urtarrilaren 15era egongo da irekita. Lehen aldiz jarriko da izotz-pista Irungo erdialdean dagoen espazio horretan. Izotz-pista Irungo Gabonetako sinbolo bihurtu da. 800 m2 inguruko azalera izango du, eta herrialdeko pistarik handiena izango da aurten ere. Gainera, hirian bertan egongo da, eta zirkuitu eran antolatuta egongo da. Beraz, ezin bereziagoa izango da, eta xarma berezia izango du. Gainera, Gabonetako azokatik oso gertu egongo da, hori Zabaltza plazan egongo baita aurtengoan ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 5era.

Egun horietan bertan, abenduaren 16tik urtarrilaren 15era, Pio XII.ean izotz-pista txikiago bat jarriko da, estalita (320 m2 inguru). Egun horietan bertan, hirugarren pista (150 m2 ingurukoa) Sarjiako parkean egongo da, eta haurrentzako pentsatuta dago. Kontuan izan behar da, bigarren urtez jarraian, Gabonetako herrixka jarriko dela, figurak eta bestelako atrakzioak izango dituena, eta haurrentzako ludoteka-zerbitzua ere bai, abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra.

Guztira, 1.300 m2-ko azalera hartuko duten hiru izotz-pista dira patinatzeko, eta iaz Irunek Ficoban lortu zuen zifra errekorra gaindituko dute.

Laugarren atrakzioa Antzarango plazan jarriko den txirrista erraldoia izango da. Pista guztiak eta txirrista erraldoia egun eta ordu beretan irekiko dira:

ORDUTEGIA
Abenduak 16 17:00-20:00
Abenduak 17-18 12:00-14:00 | 17:00-20:00
Abenduaren 19tik 22ra 10:00-12:00 * | 17:00-20:00
(*) Podrán ser utilizadas por los centros escolares con reserva previa
Abenduaren 23tik 31era 11:00-14:00 | 17:00-21:00
Abenduak 25 Itxita
2023ko urtarrilak 1 17:00-20:00
Urtarrilaren 2tik 8ra 11:00-14:00 | 17:00-20:00
Urtarrilaren 9tik 13ra 17:00-20:00
Urtarrilak 14-15 11:00-14:00 | 17:00-20:00
Aurten, aurrekoetan bezala, Gabonetako azoka egongo da Zabaltza plazan, tokiko merkatariekin. Egun hauetan egongo da irekita: abenduaren 16tik urtarrilaren 5era. Itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Atrakzio horiek indartzeko eta jende gehiago ibiliko den hiriko eremu komertzialak dinamizatzeko, kaleko animazioak egingo dira, txarangekin eta zuzeneko musikarekin. Beste berritasun bat Gabonetako filmen ziklo txiki bat da, Mendibil Merkataritza Guneko zinemetan. Gogoan izan aurten ere Gabonetako apaingarriz hornitutako bola erraldoi bat auzorik auzo ibiliko dela. Aukera dago barrura sartu eta argazkiak egiteko.

Bestalde, Kultura arloak programazio berezia abian jarriko du: ikuskizunak Amaia KZn, kontzertuak, zinema-emanaldiak (Harry Potter, Bizinemarekin) eta betiko hitzorduak, hala nola San Tomaseko feria, jaiotzen eta olentzeroen erakusketa eta kaleko beste ekitaldi batzuk, esate baterako Gabon gaueko kantu-jaialdi tradizionala. Horrez gainera, azken prestaketak egiten ari gara Errege Magoei eta Olentzerori hirian harrera egiteko.

Oiasso Erromatar Museoak familientzako tailerren eskaintza bat antolatu du, Gabonetan arkeologiarekin eta historiarekin gozatzeko, abenduaren 22an hasita.

Gazteria arloari dagokionez, hainbat ekimen iragarri dituzte: DJen emanaldiak patinatzeko pistetan, kontzertu-ikuskizun bat eta zenbait tailer eta txango. Horien artean, aipagarriak dira laser tag batez gozatzeko irteerak eta escape room bat, besteak beste.

Argiteriaren arloan, ostegunean piztu ziren Gabonetako argiak, merkataritza-eremuak eta atrakzioen kokalekuak. Gabonetako kanpainak, gainera, Irungo auzo guztietara iristeko asmoa du. Aurten Gabonetako 308 apaindura jarri dira guztira: 86 arku, 191 farol eta 24 multzo apaingarri, biribilguneen eta espazio berezien artean. Gainera, ohikoa den bezala, erabili diren materialek efizientzia energetikoa sustatzen dute, eta elektrizitate-kontsumoa murrizten lagunduko dute. Izan ere, gutxiago kutsatzen duen sistema bat hautatu da, nagusiki LED teknologia erabilita (mikrobonbilla, argi-haria, lanpara, etab.).

Gabonetako argiek hiria apainduko dute egunero urtarrilaren 6ra arte, egun hori barne, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Azken hori berritasuna da: argiak aurreko urteetan baino beranduago piztuko dira, energiaren kontsumoa apaltzen saiatzeko. Zehazki, ohi baino ordu erdi beranduago piztuko dira, eta ordu eta erdi lehenago itzali, gauerdiko 00:00etan, eta ez 01:30etan, hiriaren erdialdean eta merkataritza-guneetan. Aurreko urteetan bezala, auzoetan 22:00etan itzaliko dira, eta gabon gauean, urte zahar gauean eta errege egunean izan ezik, gauean ere piztuta egongo baitira, egun bereziak dira eta. Laburbilduz, egunero bi ordu gutxiago egongo dira piztuta argiak, eta % 25eko aurrezpena lortuko da energiaren kontsumoan, aurreko urtearekin alderatuta.

Datozen asteotan ekimen hauetako batzuk xeheago aurkeztuko dira. Hasteko, kanpainaren programazio guztia Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, baita hirian barrena banatuko diren eskuorrietan ere. QR kode bat sortuko da mugikorren bidez programa kontsultatu ahal izateko. Sare sozialetan ere kanpaina jarraitu ahalko da, eta aldaketa edo berritasunen berri emango da Twitter eta Instagrameko @irun_informa kontuetan, #GabonetanIrunDa eta #EsIrunEnNavidad traol-hitzekin.

Jarraian, xehe-xehe, jardueren eta ordutegien zerrenda:

GABONETAKO PROGRAMA 2022/23

Izotz-pistak eta izotzezko txirrista. Abenduaren 16tik urtarrilaren 15era.

Pista estalia Pio XII.ean
Izotz-pista Luis Marianon
Haurrentzako izotz-pista tirolinaduna Sarjia parkean
Izotzezko txirrista Antzaranen
Gabonetako azoka. Zabaltza plaza. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era. Itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Gabonetako herrixka. Sarjia parkea. Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra. Haurrentzako ludoteka. Itxita: abenduaren 21ean eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Gabonen bila. Trikuharria. Familientzako jokoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra.

Jaiotza eta Olentzero erakusketa. Amaia KZko erakusketa-aretoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra.

Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:00-21:00; igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara (itxita egongo da astelehenetan, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an).

Tren-maketen erakusketa. Palmera Montero gunea. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra.

Ordutegia: 17:30etatik 20:00etara. Itxita egongo da abenduaren 24an, 25eean eta 31n eta urtarrilaren 1ean.

EGUTEGIA:
Abenduak 16 (ostirala).
Izotz-pisten eta izotzezko txirristaren irekiera. Pio XII.a, Luis Mariano, Sarjia parkea eta Antzaran. 17:00-20:00
Gabonetako azokaren irekiera. Zabaltza plaza.
«Gabonen bila»: irekiera. Trikuharria. Sarjia parkea.
Gabonetako herrixkaren irekiera. Sarjia parkea.
Ametsa Txiki. 18:00 Sarjia parkea.
Gookapi. 19:00 Haurrentzako ikuskizuna. Sarjia parkea.

Abenduak 17 (larunbata)
Gabonetako krossa 13:00-18:00. Luis Mariano. Colon ibilbidea
Álex Muguiro DJa Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00

Inaugurazioa: Betiko Gabonak, inoiz ez bezala
Colon ibilbidea
18:00 -22:00

Abenduak 18 (igandea)
Gabonetako ongintzazko kontzertua. Ametsa Abesbatza & Ma Non Troppo orkestra.
Amaia KZ 19:00. 15 €

Abenduak 19 (astelehena)
Kamisetak serigrafiatzeko tailerra. 17:30-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Abenduak 20 (asteazkena)
Egurrezko jolasak muntatzeko tailerra. 17:30-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Abenduak 21 (asteazkena)
San Tomas eguneko feria. Urdanibia plaza: 10:00-22:00

Abenduak 22 (osteguna)
Gabonetako bola erraldoia. Santiago kalea. 11:00-13:00 eta 16:30-19:30
Tote bag-etan serigrafiatzeko tailerra. 17:00-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.
Bakarrizketa. Jolastu Nahi! (euskaraz) Oiasso Museoa. 18:30 Sarrera: 1 €

Abenduak 23 (ostirala)
Olentzeroren etorrera. 17:00-21:00. Alberto Anguera plazatik San Juan plazara
Kontzertua: Náyade Abesbatza eta Irun Hiria Musika Banda. Amaia KZ 20:00. Sartzeko gonbidapena behar da.
DJ Oihan Vega + bertako DJ Aitana Grandes Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00
Peña Poteo. 19:00-22:00. Ibilbidea hiriko zenbait kaletan barrena.

Abenduak 24 (larunbata)
Olentzeroko gabon-kanten jaialdia 19:00 San Juan plaza

Abenduak 26 (astelehena)
Tiritirantes. Zirku-antzerkia San Juan plaza. Zabaltza plaza. 18:00-19:30.

Abenduak 27, 28, 29 eta 30
Arte Tailerrak. Menchu Gal aretoa. 16:00-18:00. Izena eman behar da aldez aurretik. 5 urtetik gorako haurrak eta haien familiak.

Abenduaren 26tik abenduaren 30era:
Gabonetako Tech tailerrak. 8 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua. Irun Factory.
9:30-13:30
HAURRENTZAKO ANTZERKI TAILERRAK. (euskaraz) Oiasso Museoa. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra haurrentzako tailerrak Nerea Arriola aktore eta clown-aren eskutik.
16:30-17:45. Tarifa: 32 €
HELDUENTZAKO IRAKURRALDI DRAMATIZATUAK. Oiasso Museoa. Abenduaren 26tik 30era. Irakurraldi dramatizatuen tailerra, Ana Pérezen eskutik.
18:00-19:30. Tarifa: 20 €

Abenduak 27
ERROMATAR MOSAIKOEN TAILERRAK. 11:00-12:30 elebiduna, tarifa: 4,00 €
Jardun artistikoko tailerra (6-12 urte) Oiasso Museoa.
Kimikarin. 16:30-19:30. Haurrentzako kimika-tailerra. Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Abenduak 28
Soinu-instalazioa eta kontzertua material birziklatuekin egindako musika-tresnekin 11:00-13:30 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.
ERROMA ETA ZINEMA TAILERRA 11:00-12:30 (gaztelaniaz) Tarifa: 4,00 €
Gorputz-adierazpenezko tailerra (8-12 urte) Oiasso Museoa. Gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena.

Deabru beltzak. 18:30 Perkusio eta piroteknia-ikuskizuna. Irun erdialdea.
«Harry Potter eta sorgin-harria». Zinema-Amaia KZ. 17:00. 5 €

Abenduak 29
ARKEOLAB: ARKEOLOGIA TAILERRA 11:00-12:30 Elebiduna, Tarifa: 4,00 €
Indusketa eta laborategi tailerra (8-12 urte)

Gabonetako pertsonaiak. Ondare. 17:00-18:00 Gabonetako herrixka.
San Vicente de Pauleko majoretteak. 18:30-20:00

Abenduak 30
OIASSORTU Pintura lehiaketa. (Familiak, gazteak eta helduak) 10:00-14:00 Tarifa: 2,00 €
Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil PIXI POST Y LOS GENIOS DE LA NAVIDAD (euskaraz)
Asier Hernández DJa Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00
Burrunba elektrotxaranga. 19:00-21:30. Ibilbidea hiriko zenbait kaletan barrena.

Abenduak 31
Bidasoako Erraldoiak. 11:30-13:00. Santiago kalea eta Sarjia parkea

Urtarrilaren 2tik 5era:
Gabonetako Tech tailerrak. 11 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua. Irun Factory.
9:30-13:30

Urtarrilak 2
Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil. LARA Y LA NAVIDAD EN LA GRANJA (gaztelaniaz)
Gabonetako bola erraldoia. Alberto Anguera. 11:00-13:00 eta 16:30-19:30
Urte berriko kontzertua. Luis Mariano orkestra eta Ballet Compagnie Lychore. Amaia KZ 19:30. Kontsultatu prezioak.

Urtarrilak 3

ERROMATAR MOSAIKOEN TAILERRAK. 11:00-12:30 elebiduna, tarifa: 4,00 €
Jardun artistikoko tailerra (6-12 urte) Oiasso Museoa.
Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil CUIDADO CON LO QUE DESEAS (gaztelaniaz)
Gabonetako pertsonaiak. 17:30-19:00. Zabaltza plaza

Urtarrilak 4
Kimikarin. 10:30-13:30. Haurrentzako kimika-tailerra. Gabonetako herrixka.
ERROMA ETA ZINEMA TAILERRA 11:00-12:30 (euskaraz) Tarifa: 4,00 €
Gorputz-adierazpenezko tailerra (8-12 urte) Oiasso Museoa. Gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena.
Errege magoen pajeak. 16:00 Irungo udaletxea.
Uikan dantza. 17:30-19:00. Dantza-emanaldia hiriko zenbait kaletan barrena.
Bakarrizketa. Jolastu Nahi! (euskaraz) Oiasso Museoa. 18:30 Sarrera: 1 €

Urtarrilak 5
ARKEOLAB: ARKEOLOGIA TAILERRA 11:00-12:30 Elebiduna, Tarifa: 4,00 €
Indusketa eta laborategi tailerra (8-12 urte)
Errege magoen kabalgata. 18:30. Letxunborro hiribidetik San Juan plazara.

Urtarrilak 7
OIASSORTU Pintura lehiaketa. (Familiak, gazteak eta helduak) 10:00-14:00 Tarifa: 2,00 €

Urtarrilak 8
Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua. Amaia KZ 19:00

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude