Irungo Udalak L-2 linearako aurreikusitako lau autobus elektriko berriak jaso ditu. Katea auzoa eta Irungo erdialdea lotzen dituen autobus zerbitzua dagoeneko %100 elektrikoa da.
Milioi bat bidaiari baino gehiago mugitzen dituen L-1 linea izan zen 100% elektrikoa izaten lehen 2019. Urtean. L-2 linea hiriko bigarren autobus linea garrantzitsuena da erabiltzaile kopuruari dagokionez, 400.000 bidaiarik erabiltzen baitute. Horrela, bada, Irungo bidaiarien % 90 mugitzen dute Irunbusen bi linea horiek.
Hiri barruko lau autobus elektrikoetatik, 12 metro luze direnak, hiruk aukera-kargakoak dira, hau da, karga azkarrekoak, eta bat, gauez kargatzekoa. Autobusekin batera, udalak karga azkarreko sistema bat erosi du L-2ren lineabururako, suhiltzaileen geralekua, eta karga moteleko sistema bat kotxetegirako. Ibilgailuek (Irizar ie tram modeloa) 22 eserleku, gidariaren beste 1, eta gurpil-aulkientzako eta orgatxoentzako 2 toki dituzte, eta 75 bidaiari sar daitezke. Bidaiarien irisgarritasuna eta erosotasuna errazteko, ibilgailuek 3 ate, 2 arrapala, gurpil-aulki eta orgatxoentzako tokiak eta gelditzeko braille-sakagailuak dauzkate.
Halaber, karga azkarreko sistema guztien mantentze-lanetarako kontratua ere sartzen da, Irunbusen zerbitzu osorako, Zaisa eta Ospitaleko geralekuetakoak barne. Aurrekontua 3.176.129 eurokoa da. Jarduketa horrek 1.250.000 euroko laguntzak izan ditu Europatik: 800.000 euro, autobusak erosteko, eta 450.000 euro, karga-sistemarako.
Elektrifikazio osoaren bila
2024ak berrikuntza gehiago ekarriko ditu mugikortasun jasangarriaren alorrean. 2024rako aurrekontu-proiektuan, 2,2 milioi euroko beste inbertsio bat ezarri da, 3 autobus elektriko eta karga-sistema bat fabrikatu eta hornitzeko. Horrela, bada, inbertsio hori eginda, hiriko autobus-flota guztiz eraldatuko da, elektrikoa izango baita.