Igande honetan, martxoaren 10ean, Florencio Iracheta omenduko dute bere izena daraman plazan. Eguerdiko 12:00etan hasiko den ekitaldian gerra zibilean fusilatutako Florencio Iracheta gogoratuko da. Herritarrei irekitako ekitaldia izango da. Omenaldiaren ostean, Pedro Barruso historialariak Anakako kasinoan hitzaldia emango du Florencio Irachetaren bizitza errepasatzeko.
Iracheta Anakako etxeen sustatzailea izan zen. Omenaldian parte hartuko dute Cristina Laborda alkateak, Nuria Alzaga Memoria Demokratikoko ordezkariak eta Udalbatzako beste kide batzuk. Omenduaren senide batzuk ere bertan izango dira, bai eta memoria historikoa lantzen duten zenbait kolektibo eta Anaka auzoko elkarte batzuk.
Fusilamenduaren 86. urteurrenean, ekitaldian Florencio Iracheta figura gogoratuko da. «Villa Libertad» bere etxea zenaren parean eta bere izena daraman plazan, dantzari talde batek aurresku bat dantzatuko du, txistulari bandak eta Irun Hiria Musika Bandaren musikariek jotako musikarekin. Balio demokratikoen alde erakutsitako konpromisoarengatik omenduko da eta auzoarentzat izan zuen garrantzia goraipatuko da, Anakako etxeen eraikuntzaren aldeko egindako lanagatik.
Omenaldiaren osteko hitzaldia
Ekitaldiaren ondoren, Pedro Barruso historialariak hitzaldi labur bat emango du Anakako kasinoan, omenduaren bizitza errepasatzeko. Hitzaldi horretara joateko izena eman behar da aldez aurretik, 943505324 zenbakira deituta edo maite.aguado@irun.org helbidera idatzita.



