Rebeca González Balioetako ordezkariak astelehen honetan jakinarazi ditu Udalak abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen programako jarduera guztiak.
Zehazki, «Giza Eskubideen Aste» bat sortu da, abenduaren 2tik 16ra luzatuko den programa batekin. «Giza Eskubideez ari garenean, gure auzo, komunitate eta familietan egunero izaten diren egoera eta desadostasunez ere ari gara. Beraz, helburu nagusia da, gure jarrera eta ekimenen bidez, gizarte justuago, jasangarriago, berdinago eta solidarioago bat sortzea, une oro pertsona guziek Giza Eskubideak errespetatuta», azaldu du Rebeca Gonzálezek.
Arlotik, gainera, honela justifikatu dute ekimena: «gogoan izan behar dugu etengabe aldatzen ari den gizarte batean bizi garela, gero eta erritmo bizkorragoan aldatzen ari den gizarte batean, hain zuzen. Dibertsitatearekin, berdintasunarekin edo ingurumenarekin lotutako alderdiek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute mundu globalizatu eta digitalizatu honetan, eta alderdi horiek guztien bete-betean eragiten diete gizarteari eta eguneroko bizitzari».
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean ospatzen da urtero, egun hartan onartu eta aldarrikatu baitzuen Nazio Batuen asanbladak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. 2022ko Giza Eskubideen Astearen programan zenbait jarduera antolatuko dira, ardatz hauen inguruan antolatuta: desgaitasuna, haurtzaroa, ekitatea, dibertsitatea, adinekoak, migrazioa, berdintasuna, kulturen arteko bizikidetza eta ingurumena.
PROGRAMAZIOA:
2022/12/2, OSTIRALA
19:00 – 20:00. Hasierako ekitaldia. Giza Eskubideen Astearen aurkezpen publikoa, hiriko herritarren eta erakunde sozialen aurrean.
Lekua: Amaia Kultur Zentroa (hitzaldi-aretoa).
2022/12/3, LARUNBATA
10:00 – 14:00. Topaketa: desgaitasuna eta inklusioa giza eskubideen esparruan.
Lekua: Palmera Montero gunea (2. aretoa).
Matiz Elkartea arduratuko da ekitaldia aurkezteaz eta irekitzeaz.
Topaketa testuinguruan jartzea.
Mahai-ingurua: Aurreiritziak, inklusiorako oztopo.
– María Llucia, Aurreratu Elkartea, Hezkuntza Behar Bereziak dituzten Haur eta Gazteen Senideen Elkarte Bidasotarra.
– Susana López, Gautena, Autismoaren Gipuzkoako Elkartea.
– Ainhoa Fiz, Atzegi, Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea.
12:15 – 12:30. Kafe-atsedenaldia.
12:30 – 14:00. Mahai-ingurua: Desgaitasuna giza eskubideen alorreko kontu gisa ulertzearen ondorioak: aukerak eta erronkak.
– Juncal Cepeda, Elkartu elkartea, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Koordinadora.
– Euskal Gorrak, Gorren Elkarteen Euskal Federazioa (hizlaria zehazteke).
– Aitor Garciarena eta José Luis Madrazo, Aspace, Garun Paralisiaren Elkartea.
14:00. Itxiera eta ondorioak.
2022/12/5etik 2022/12/17ra
Erakusketa: «Saharar emakumeak beren eskubideen alde borrokan», Munduz Mundu GGKEa.
Lekua: Palmera Montero guneko erakusketen eremua.
2022/12/7 ASTEAZKENA
18:00. Zineforuma: «Protagonista handienak».
Lekua: Amaia Kultur Zentroa (hitzaldi-aretoa).
• Aurkezpena:
• «Wilson» film laburra, zuz.: Pau Rodilla eta David Gaspar.
• «Matrioskas. Las niñas de la guerra» flm luzea, zuz.: Helena Bengoetxea.
•Ondoren, solasaldia Helena Bengoetxearekin eta Pau Rodillarekin.
2022/12/9, OSTIRALA
17:30 – 20:30. Tailerrak: «Antirumours Hall Escape» eta «Diversity Hall Escape».
Lekua: Martindozenea gaztelekua Elizatxo hiribidea 18, behea.
Adina: 12-17 urtekoentzat.
2022/12/10, LARUNBATA
Giza Eskubideei buruzko Foroa: «Tokiko eragileen rola giza eskubideak defendatzen eta sustatzen».
Lekua: FICOBA (1 + 2 aretoak). (Dinamizazioa: Ylenia Benito).
12:30 – 14:00
• José Antonio Santano Irungo alkatea arduratuko da aurkezpenaz eta ekitaldia irekitzeaz.
• Behar Bidasoa GGKEko Agustín Ugarteren aurkezpena eta ibilbidea.
• Esparru-ponentzia: Javier Urra, psikologiako doktorea eta Recurra-Ginsoko zuzendari klinikoa. «Eskubideen urraketak haurtzaroan».
14:00 – 15:00. Luncha, Iñigo Lavadoren eskutik.
15:00 – 18:00
• Elsa Fuentes, Unicefen zuzendaria Euskadin. «Irun, haurrekin adiskidetsua den hiria».
• Cristina Ubani, berdintasuneko, garapenerako laguntzako eta kiroleko proiektuen kudeaketako aditua. «Emakumeen eskubideak ere giza eskubideak dira».
• Xabier Aierdi, Zas! Zurrumurruen Aurkako Sarearen idazkaria. «Zurrumurruen aurkako estrategia giza eskubideak sustatzeko tresna gisa».
• Helena Ruiz de Azua Oyaregui, ZAPOREAK elkarteko komunikazio- eta sentsibilizazio-arduraduna.
• Nahia Díaz de Corcuera, Gurutze Gorriko asiloko, arreta humanitarioko eta etorkinen aferetako arduraduna Euskadin. «Migrazioa giza eskubideen ikuspegitik».
• Ion Aranguren, Irungo Harrera Sarearen ordezkaria. «Irun, harrera hiria».
Clown erako ondorioak, Virginia Imazen eskutik.
2022/12/14 ASTEAZKENA
18:00 – 20:00. Solasaldia: «Maskulinitate alternatiboei buruz hizketan».
Lekua: Oiasso Museoa.
Parte-hartzaileak:
– Txema Olleta, AHIGE, Genero Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkartea.
– Gorka Vega, Tolosako Berdintasunaren aldeko Gizonak.
Moderatzailea:
– Oskar Aranda, Lasarteko emakumearen zentroko teknikaria.
2022/12/15, OSTEGUNA
17:00 – 19:00 Haurrentzako tailerrak: Haurren eskubideak.
– Txikilab haurtxokoa, Palmera Montero. Jose Antonio Loidi Bizcarrondo kalea, 12
– Lapitzeko haurtxokoa. Deskarga kalea, 17.
2022/12/16, OSTIRALA
19:00 Amaiera-gala.
Lekua: Amaia Kultur Zentroa (auditoriuma).
Aurkezlea: Xabi Pérez.
Giza Eskubideen aldeko musika- eta dantza-ikuskizunak:
– Irungo Gazte Abesbatza, IGA.
– MY DANCE STUDIO.
– «Aurrerabidea» bideoa, Roberto Carlos.
– Sonatas Band, Afrikarren Batasuna Elkartea.
– Skola Music.
– GIZA ESKUBIDEEN ASTEKO jardueren making off-a