Irungo adineko pertsonak ez daude bakarrik

Osasun krisi honen hasieratik, Irungo Udalak ezarri zuen lehentasunetako bat adineko pertsonen arreta izan zen. Lehen lana bakarrik bizi diren adin gehien duten hirugarren adineko pertsonei deitzea izan da, beraiek direlako behar gehien izan ditzazketenak. Harremanetan gaude adineko pertsonekin eta helburua da 65 urte baino gehiagoko 5.600 pertsonarekin harremanetan jartzea. Bai bakarrik bizi direlako edo beraiek bezala beste adineko pertsonekin bizi direlako eta zaurgarritasun-egoeran egoteko aukera handiagoa dutelako.

Kasu guztietarako prozesua berbera da: pertsona horiekin guztiekin harremanetan jarri, haien egoeraz interesatu, haien osasun egoeraren berri izan eta gertuko familia sarerik duten ala ez jakin. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei egindako deien lehen txandan gertatu zen bezala, ekimen horrek aukera ematen du prebentzio- eta detekziosistemak indartzeko, eta, aldi berean, lehen eskuko informazioa izateko, kolektibo horrek Irunen duen egoeraren “argazkia” osatzeko, osasun-krisi honetan ahulenetako bat baita.

Dei horietan, beharrezkoa izanez gero, Irungo Udalak elikadura- eta farmazia-arloko oinarrizko beharrei erantzuteko indartutako – Eta kasu batzuetan aktibatutako – zerbitzuak eskainiko dira, bai eta, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuek erabiltzen dituzten baliabideak eta laguntzak ere, hala nola Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ).

100 jarduera baino gehiago

Halaber, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin egindako jardueren balantzearen berri eman da. Gizarte Zerbitzuek egoera horretan dauden hiriko bizilagunen ia 2.000 etxeetara deitu zuten, haien egoera ezagutzeko eta laguntza motaren bat behar zuten ikusteko.

Gehienetan, egoera egonkorra zen, eta ez zuten laguntzarik behar. Hala ere, kontaktu horri esker, beharra zuten pertsona batzuek laguntza jaso ahal izan zuten. Orain arte, 113 jarduera egin dira ahultasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko programa honen barruan. Funtsean, oinarrizko produktuak, botikak edo zaborra botatzen laguntzeko laguntza da. Gurutze Gorriko eta Babes Zibileko boluntarioen lanari esker egin dituzte ekintza horiek. Gainera, martxan jarri diren baliabideen artean, etxez etxeko otordu-zerbitzua 23 erabiltzaile gehiagotara zabaldu da.

Hiriaren gaurkotasun osoa COVID-19 krisiaren garaian, udal webgunean kontsulta daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude