Gaztedia Elkartea nerabeei laguntza integrala eskaintzeko sortu zen orain 10 urte. Aisialdiaren alorreko lan ildoa hainbat herritan taldeak eratzean datza. Irungoa iaz abiarazi zen. Nahi duen gazte ororentzat ateak irekiak daude.
Dunboa ikastetxean dute hitzordua igandero 16:30etik 18:30era. Bertan biltzen dira Gaztedia taldeko 12tik 16ra urte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egiteko. Hezitzaile gazte talde gogotsu baten zuzendaritzapean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola, dantza… Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da; esaterako, kart delakoetan ibiltzea, paintball saio bat, txango bat, eskiatzea… Udarako, Santiago Bidearen zenbait etapa egiteko plana dute.
Hezitzaileak boluntarioak dira, aisialdiaren alorrean eskarmentudunak. “Iaz Gaztediak Irunen talde egonkor bat sortzea proposatu zigun, nerabeek asteburuetako denbora librean alternatiba bat izan dezaten”, azaldu du koordinatzaileak.
Arduradunak esperientziarekin kontent daude “gazte-txoak gustura ikusten ditugulako. Jardueretan parte har-tzeaz gain, taldeak lagun berriak izateko aukera ematen die; harremanak aberasten dituzte”.
Lan metodoari dagokionez, ez da norabide bakarrekoa; hezitzaileek ekintza sorta prestatzen du, “baina neska-mutikoek ere proposamenak egin ahal dituzte, eta hartara, gutunontzi bat daukagu”.
Taldearen jarraitutasuna bermatzeko, Gaztediak 17 urte dituzten gazte taldea eratu du. Beharrezko adina dutenean formazioa jaso eta hezitzaile izan litezke, horrela taldea elikatuz.
Kalearen alternatiba
Neska-mutiko gehienentzat igandeetan kalea pixka bat aspergarria zen. Mariak lagun baten bitartez taldearen berri izan zuen. “Halaxe joaten hasi nintzen. Ongi pasa-tzen dut eta gainera lagun berriak ditut”.
Jagobak 13 urte ditu. Iaz hasi zen parte hartzen, eta aurten “jarraitzea erabaki dut”. Sarak igande batez baizik ez du parte hartu: “behin baino ez, baina gustura!”.
Nerabeei laguntza zerbitzua
Gaztedi Elkartea 1994an sortu zen zailtasunak dituzten 12tik 18ra urte bitarteko nerabeei eta euren familiei laguntza eskaintzeko xedez. 2012az geroztik Irunen ere zerbitzua eskaintzen du. Jarduera alor honek ez du aisialdi taldearekin zerikusirik.
Arreta zerbitzuaren esku-hartzea gazte, familia edo tutore Bakoitzari Zuzendutako Egitasmoaren bitartez garatzen da. Arazoak dituzten gazteei heldutasun egokia lor dezaten ahalbidetzea du helburu, familiei eredu hezitzaile sano eta baikorrak lortzen lagunduz.
Gaztedik urtebetean Irunen 72 familia artatu ditu, horietako 31, irundarrak, eta gainontzekoak Hendaiatik Donostiara bitarteko herrietakoak. Hauexek kopuru nagusiak eta arrazoiak:
Droga kontsumoa, 24; familia barruko gatazka, 18; antsietatea edo depresioa, 7; isolatze soziala, 4; bullying-a, 4; arazoak ikastetxean, 3; agresibitatea, 3.
www.gazteditik.net
Tel: 682 067 078.