Irungo Gaztelekuek ia 9.000 erabiltzaile izan dituzte 2023an zehar

Gaur goizean bilera Sergio Javier Irungo Udaleko GazteARTEan Gazteria arloko ordezkariak eta Aratz Irigaray Udaleko gaztelekuen dinamizazioaz arduratzen den Loiri enpresako arduradunak gaztelekuen urteko balantzea egin dute. Bi gaztelekuen artean, 9.000 parte-hartzaile inguru izan dituzte urte osoan zehar. Kopuru historikoa da, eta aise gainditzen ditu 2022ko datuak.

GazteARTEaneko ordezkari Sergio Javierrek berri bikainak direla uste du, balantze orokorra «oso ona» izan delako, eta gaztelekuak goraipatu ditu, Irungo nerabe eta gazteentzako erreferentziazko espazioa baitira: «Gaztelekuak dibertitzeko leku bat baino gehiago dira; bertan, gazteak hazi egiten dira, elkarrekin harremanetan egoten dira eta funtsezko zenbait balio barneratzen dituzte, hala bola elkartasuna, taldelana, dibertsitatea edo berdintasuna. Haiek dira protagonistak, eta datu historiko hauek berresten dute bide zuzenetik goazela».

Urtarriletik abendura bitarteko bilakaeran, nabarmentzekoa da gaztelekuetara joaten diren gazteen kopurua, batik bat urteko azken hiruhilekoan, hots, urritik abendura. GazteARTEan arlotik diotenez, bertaratzen direnen kopuruaren igoera hori askotariko arrazoiei zor zaie: sormenarekin lotura estuagoa duten jarduerak antolatzea, hala nola escape room-ak, sukaldaritzako tailerrak… bai eta lehiaketekin lotutako proposamenak ere (got talent, just dance…). Sozializazio-espazioen ekipamendua eta materialak egokitu eta eguneratzeko apustua da arrakasta hori azaltzen duen beste faktore esanguratsu bat.

Emaitzak bikainak izan dira, GazteARTEaneko ordezkari Sergio Javierren hitzetan, eta 2024an ere horiei eustea espero dute, «gazteek egindako eta gazteei zuzendutako» programa baten bidez. Dagoeneko errotuta dauden proposamenak eta berritasunak uztartuko dira, gazteekin konektatzeko eta atxikimendua mantentzeko.

Martindozenea gaztelekua

Martindozenea gaztelekuari dagokionez, nabarmentzekoa da gaztelekuen ohiko zerbitzuaz gain 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako espazio propio bat gaitu zela. Proposamen horrek aise gainditu du 2022ko parte-hartzea, orduko 665 nerabeetatik iazko 1030era pasatu baita. Espazio horrekin batera, berariazko programa bat diseinatzen da, nerabeen behar, proposamen eta kezkak jasota, zuzenean parte hartzen baitute programa hori diseinatzen eta garatzen.

Jarraian, Martindozenea gaztelekura joandako gazteen kopuruak banaka:

 

 UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaIrailaUrria AzaroaAbenduaGuztira 
2021147125123184190122 1162654083982078
20222944004563883043701593453863683293799
20233043634525225153824132035815615234819

 

Artiako gaztelekua

Artiako gaztelekua 2022ko abenduaren 30ean ireki zen eta, lehen urte honetan, Artiako eta inguruko auzoetako erreferentzia bihurtu da, jarduera eta txangoz osatutako programa bati esker. Udal-ekipamendu honetara 4000 gazte inguru bertaratu dira, 25-30 egunean batez beste, eta 75 pertsona ere bildu dira zenbait jarduera puntualetan, zerbitzuak izan duen harrera onaren erakusgarri.

Artiako Gazteleku berria irekita arloaren helburu nagusietako bati erantzuten zitzaion: Irungo nerabeei zuzendutako aisiarako eta astialdiko udal-ekipamenduen estaldura zabaltzea eta kualifikatzea, Haur eta Nerabeen I. Planean hartu zen konpromisoa betetzeko.

Jarraian, Artiako gaztelekura joandako gazteen kopuruak banaka:

 

 UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaIrailaUrriaAzaroaAbenduaGuztira
20233144014933603451961642305144894703976

Gaztelekuak

Martindozenea eta Artiako gaztelekuak 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta erreferentziazko sozializazio-gune izateko helburua dute. Zerbitzu horiei esker, gazteek egin ohi dituzten jarduerak antolatzen dira, aisialdi aktiboko gune batean sartzeko aukera emanda, eta beren ekimenak gara ditzakete, eta zerbitzuak berak diseinatzen duen programazioan parte hartu. Era berean, gaztelekuen helburua da parte hartzeko kultura aktibo eta arduratsu bat sortu eta zabaltzea, gazteak komunitateko subjektu aktiboak izan daitezen.

Bi ekipamenduak irekita daude asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara. 15 eta 18 urte arteko nerabeentzako berariazko espazioa, aldiz, 17:00etatik 21:00etara irekitzen da ostiral eta larunbatetan, eta ordutegi berezia du Aste santuan eta udan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude