Irunek kultur agenda indartuko du Eguberrietan. Plan gustagarriak datoz Irunera, eta Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak gaur goizean aurkeztu ditu Amaia KZn emandako prentsaurrekoan. Bertan egingo dira, hain zuzen, kultur ekimen gehienak.
Kultura arloak antolatu duen programa bikain honi San Tomas eguneko feriarekin emango zaio hasiera, eta ekitaldi ugariz osatutako agenda bat jarriko da martxan, tartean askotariko ikuskizunak egongo dira, bai eta Olentzerok eta Errege Magoek gure hirira egingo dute bisitaren antolakuntza ere.
Nuria Alzagak gogora ekarri duenez, «Olentzerok eta Errege Magoek ez dute huts egingo urtero Irungo txikiekin duten hitzordura. Dena prest dugu, Irungo elkarteekin egiten dugun lanaren emaitza. Elkarte horiek gurekin bat prestatzen dituzte jarduera guztiak. Irungo herritarrek erabateko lehentasuna dute gure kultur programazioan, eta, horren ondorioz, Irungo Gabonak bereziki parte-hartzaileak eta familiarrak dira. San Tomas izango da hasiera, festa handi bat, urte berriari begira ere ekitaldi eztanda baten atarikoa izango dena”.
San Tomas eguneko feria
Ohi bezala, jarduera-programa erakargarri bat antolatu da abenduaren 21erako, San Tomas eguna, Urdanibia plazan. Proposamena aurreko urteotan eginikoen antzekoa da, izaera herrikoiari eutsita, eta hiriko dantza-taldeen parte-hartzearekin. 9:30ean irekiko dira postuak eta hortik aurrera jarduerak hainbat ataletan garatuko dira: alde batetik, nekazaritzako eta artisautzako produktuen erakusketa antolatuko da. Bestetik, hiru ataletan antolatzen diren lehiaketak egingo dira: fruta eta barazkiena, baserriko abereena eta eztiarena. Arratsaldean, euskal dantza eta musika tradizionalez gozatzeko aukera izango da.
Olentzeroren etorrera
Olentzero hiriko kaleetan barrena ibiliko da txikienen gutunak biltzen. Abenduaren 23an izango da: 17:00etan abiatuko da Leka-Enea ikastetxetik eta San Juan plazan amaituko da bidea.
Gabon kantak eta olentzeroak
Abenduaren 24an, 19:00etan, Gabon kanten jaialdia egingo da San Juan plazan. Jaiotzen eta olentzeroen erakusketari dagokionez, Amaia KZn egongo da abenduaren 15etik urtarrilaren 4a arte. Aurkeztutako jaiotzekin batera Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak egindako zenbait jaiotza ere daude ikusgai.
Familiei zuzendutako gabonetako programa berezia
Horrez gain, Kultura arloak Amaia Kultur Zentroan egingo diren lau jarduera oso berezi aurkeztu ditu. Lau jarduera horietarako sarrerak salgai daude dagoeneko ohiko lekuetan: interneten, Amaia KZko sarrerak saltzeko webgunearen bidez; Irungo turismo-bulegoan; eta Amaia KZko txarteldegian.
-Abenduaren 27an, Amaia KZn, 17:00etan, zinema egokituko saioa, askotariko arrazoiak direla-eta zinemako ohiko emanaldi batez gozatu ezin dezaketen kolektiboei zuzendua. Saio egokitu honen bidez, ingurunea egokituko da ahalik eta jende gehienarentzako atsegina izan dadin eta, horrela, aukera emango dugu aisialdi esperientzia inklusibo batez gozatzeko. Saioa ez dago kolektibo jakin bati zuzendua, baizik eta komunitate guztiak berdin gozatzeko pentsatua. Egokitzea da kontua. Emaitza? Guztiek gozatzeko moduko aisialdirako plan bat. Sarrera librea gonbidapenarekin.
-Abenduaren 28an, Amaia KZn, 17:00etan, Harry Potterren inguruko Irungo bigarren zinema- eta animazio-saio eskainiko da. Irungo Udaleko Kultura arloak, Bizinema eta Txikis del Bidasoa elkarteekin batera, Harry Potterri buruzko arratsalde tematiko bat prestatu dute Amaia KZn. Animazioak, lehiaketa, merendola bat eta sagako bigarren filmaren proiekzioa: «Harry Potter y la Cámara Secreta».
16:00etatik hasita, parte-hartzaileak kultur zentrora sartuko dira, eta denbora izango dute Harry Potterri buruzko erakusketa ikusteko, photocall-ean argazkiak egiteko eta Albus Dumbledoreren bisitaz gozatzeko.
-Abenduaren 29an, 19:00etan, Amaia KZn, Broda Bros taldearen «Around the World» dantza-jaialdia. Broda Brosek ikuskizun futurista eta robotikoa aurkeztu dute, tartean mapping saio bat, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led arropak… dantza, argia, teknologia eta musika konbinazio harrigarri bat. Brodas Bros taldeak orain arte egindako emanaldirik teknologikoena.
-Urtarrilaren 2an, 19;30etan Amaia KZn, Urte Berriko kontzertua Luis Mariano Elkarte Lirikoaren eskutik. Oraingoan, programaren lehen zatian operen pasarteak eta suite eta ballet ezagunak eskainiko dira, eta bigarrenean Johann Straussen polkak eta balsak. Hori guztia osatzeko, formatu handiko proiekzioak emango dira tema bakoitzarekin batera. Balletaz «Compagnie Lychore» dantza-taldea arduratuko da, ohi bezala, koreografia estilizatuekin eta jantzi argitsuekin… Vienako giro bete-betea.
Errege Magoak
Urtarrilaren 4an, Errege Magoen pajeak Udaletxeko Areto Nagusian egongo dira, Irungo neska-mutilen gutunak jasotzen. Hurrengo egunean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar trenez iritsiko dira Irungo geltokira 18:00etan, eta ordu erdi beranduago ekingo diote urteroko kabalgatari, Letxunborro hiribidetik abiatuta eta San Juan plazan amaitu arte.
Oiasso Erromatar Museoko tailerrak
Eguberri hauetan, Oiasso Erromatar Museoak tailer batzuk eskainiko ditu. Aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra bitarte egingo dira. Leku mugatuak. Informazio gehiago eta erreserbak, Oiasso Museoan. Hona hemen egitaraua:
– ERROMATAR MOSAIKOAK
Jardun artistikoko tailerrak, 11:00-12:30, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.
11:00-12:30. Ele bietan. Sarrera: 5,00.-€
– HELDUENTZAKO ROMANESCLOWN. Klown artearen hasi-masiak. 18:00-20:00. Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2an eta 4an. 40 €.
– HAURRENTZAKO ANTZERKI-TAILERRA. (6-10 urtekoentzat) 17:00-18:00 EUSKARAZ. Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 4ra. 20 €. Erreserbak Oiasso Museoan.
-ARKEOLAB indusketa- eta laborategi-tailerra; ordua: 11:00-12:30, abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, ele bietan. (8-12 urtekoentzat) sarrera: 5,00.-€
-OIASSORTU. PINTURA-LEHIAKETA. Abenduaren 29an, (familia, gazte eta helduentzat), 10:00-14:00.
Sarrera: 2 €.
-ERROMATAR KASKOAK: Jardun artistikoko tailerra, 11:00-12:30, urtarrilaren 3an.
17:00-18:00 (8-12 urtekoentzat) Ele bietan. Sarrera: 5,00.-€
– IRUN ERROMATARRA TOURRA Bisita gidatu interaktiboa Irungo kaleetan barrena. Urtarrilak 7. Ordua: 11:00-12:00 gaztelaniaz eta 12:00-13:00 euskaraz. 5,50 € helduek eta 3,85 € gazteek.