José Antonio Santano Irungo alkateak asteazken honetan baieztatu duenez, Irungo Udalak Aduana zaharraren eraikina hartzen duen partzela erosi du. Lursaila eta eraikina, trenbidearen Hiri Barruti Berritzailearen garapenean giltzarri da. Horrela, Estatuaren eskuetatik Irungo Udalaren eskuetara pasako da. Modu honetan, gertakari hori, Via Irun -en historiaren mugarri bihurtuko da.
“Albiste bikaina da”, nabarmendu du alkateak. “Irungo trenbidearen alde honetan dagoen bigarren mugarria da, ADIFek iragarri baitu nazioarteko geltoki berriaren FVIAproiektua esleitu duela, eta lanak laster hasiko direla. Birgaitu beharreko aduana zaharreko eraikin hau, zeinarentzat 5 milioiko laguntza ekonomikoa dugun, lehen mailako ekipamendu publiko bihurtuko da, prestakuntzari, ekintzailetzari eta, azken batean, hiriko berrikuntza-polo bati eskainia. Vía Irun geldiezina da eta hiriarentzat positiboak diren albiste hauek horren erakusle dira “.
Xehetasunez, Udalak Estatuari erosiko dio eraikin horren partzela (9.000m2 baino gehiagokoa), 1,6 milioi euroren truke izango da. Hurrengo urratsa zaharberritze-proiektua enkargatzea izango da. Horretarako 5 milioi euro daude, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak emandako diru-laguntza bati esker.
Proiektuaren helburua Irungo Aduana zaharra Irungo Hiri Barruti Berritzailea (“Hub”) sortzeko estrategiaren erdigune bihurtzea da, berrikuntza, kohesio ekonomiko eta soziala, eraldaketa digitala eta ekologikoa premisen arabera diseinatua. Ekipamendu publikoa izango da, fisikoki, herritarren, erakunde publikoen, jakintza-eragileen, eragile teknologikoen eta mentoretza prozesuak dituzten enpresa pribatuen arteko elkarguneak batzen dituena, Pio XII.a eta Belaskoenea auzoekin muga egiten duen eremu hori osorik birsortzeko, eta balio erantsi handiko startupak sortzen, diseinatzen eta inplementatzen laguntzeko, potentzial handiagoko aukerak ustiatzeko, finean.
Zaharberritu beharreko ondareak 2.100 m2 inguru ditu eraikin nagusian eta 5.000 m2 nabe zaharretan. Ekipamendu hori Hiri Barruti Berritzaile baten motor publikoa izango da, arearen hiri-berroneratze integrala bideragarri izatea aurreikusten dena, 34.850 m2-rekin jarduera ekonomikorako, 25.400m2-rekin etxebizitza libre eta sozialetarako, eta 25.000m2 baino gehiagorekin parkeetarako.
Diru-laguntza honetan Aduanako Eraikinean zentratu nahi da jarduketa, faseka birgaitzeko eta eraisteak, fatxada eta estalkiak urbanizatu eta birgaitzeko proiektuarekin.
Eraikinaren historia
Eraikina 1882. urtean eraiki zen. Eraikineko beheko solairua, lehenengo solairuan eta teilatupea aduanako biltegi gisa eta bulego gisa erabili zen. XIX. mendearen amaieran, tren-geltokiaren bi tipologia zeuden modan: jauregi-fatxada batek estalita, administrazio bulegoetara zuzenduta (ingeles jatorrikoa), eta ageriko geltokia (frantziar jatorrikoa), eraikuntzaren forma eta helmuga erakusten duena. Tren-geltoki baten ikuspegi ingelesaren egokitzapen baten aurrean gaude, trenbideari lotutako aduana-eraikin batera.