Irungo Udalak datorren asteartean Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako jardueren programa argitaratu du. Jardunaldi horren inguruan, hilabete osoan, hainbat eta hainbat proposamen antolatu dira udaleko Berdintasunerako zerbitzutik, beste departamentu batzuen eta hiriko emakume elkarteak eta/edo elkarte feministen laguntzarekin.
José Antonio Santano Irungo alkateak nabarmendu nahi izan duenez, “guztiok batu gara, hirian martxoaren 8ko programa antolatzeko. Beste behin ere, udalak eta elkarteek bat egin dute berdintasunaren aldeko konpromisoa elkarrekin nabarmentzeko. Egunero egin behar dugun lan bat da, baina, egun hau iristean, bereziki eta indar handiagoz aldarrikatu behar da, are gehiago berriz ere gizartetik erabat desagerrarazi behar ditugun gertaerei buruzko beste albiste bat dugunean gure hiritik hurbil”.
Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek oso pozik aurkeztu du aurtengo martxoaren 8ko egitaraua. “Pandemiak geldialdia ekarri duenez, ez nengoen ziur nola erantzungo zuten elkarteek edo are jarduerarik proposatuko zuten, baina lasaitu egin nau ikusteak Irungo emakumeek eta emakume elkarteek jardunari berrekin diotela eta martxoaren 8a ospatzeko jarduerak antolatu dituztela. Luxu handia iruditzen zait programa hau aurkeztea, oso zeharkakoa baita eta Kulturako, Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko arloen proposamenez gain hiriko elkarte feministen proposamenak biltzen baititu. Gainera, aurten, Martxoaren 8ko Asanbladak antolatutako jarduerak sartu ditugu egitarauan”.
Aurtengo programak hogei bat hitzordu ditu. Programa ostegun honetan, hilaren 3an, hasiko da eta hilabete bukaera arte luzatuko da. Ekimen askotarikoak dira, eta jende ororentzako: besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, antzerkia, proiekzioak eta erakusketa bat. Hilaren 8an, 12:00etan, San Juan plazan egingo den elkarretaratzea nabarmendu behar da. “Egunero izan beharko luke M8” goiburupean egingo da.
Aipatzekoa da berdintasun printzipioa zeharkakoa dela programan. Izan ere, udal arlo batek baino gehiagok parte hartu dute hura osatzen, hala nola Gazteria eta Kultura arloek, eta, lehenengo aldiz, Oiasso Museoak ere parte hartu du ekimenean, hilaren 4ko bakarrizketen antolaketan parte hartuta eta Itziar Aretxaga Mexikon bizi den euskaldun astrofisikoari egindako elkarrizketa programaren barruan sartuta.
MARTXOAK 2
19:00 MINDFULNESSA: “Nork bere burua zaintzeko ”. Amaia Urietarekin. (10 saio). Kale Nagusia 11-1.a. Gaurko andreak berdintasunaren alde. Informazioa eta izen-emateak: 665 73 53 33 edo gaurkoandreak.irun@gmail.com
MARTXOAK 3
18:00 HAUSNARKETA IRONIKOA: “¡AY MAMA! Mamama”. Urkiri Salaberriarekin. Palmera Montero Gunea, 4. aretoa. Gaurko andreak berdintasunaren alde. Informazioa eta izen-emateak: 665 73 53 33 edo gaurkoandreak.irun@gmail.com
MARTXOAK 4
19:00 BAKARRIZKETAK : “Oiassoko emakumeak (duela 2000 urte Oiasson)”. Olatz Beobide, Aia Kruse eta Naiara Arnedorekin. Oiasso museoa. (Irungo Udala).
MARTXOAK 5
19:00 KONTZERTUA: “Incorrectas”. Amaia KZ. (Irungo Udala). Sarrera: 8€. www.irun.org/entradas
Kontzertu eszeniko honetan ahotsa, piano eta txeloaren soinuak musikaren historiako hainbat emakumezko abeslari eta musika egileren bertsio originalekin nahasten dira. XX eta XXI hamarkadan “zuzendu gabeak” izan diren emakumezko artista ezagun eta aparta batzuen homenaldia da. Janis Joplin, Chavela Vargas, Maria Callas, Dolly Parton eta Nina Simone besteak beste. Ikuskizunak lotzen dituen testuek artista hoien bizitza pertsonala edota profesionalaren alde ezezagun eta urratzaileei buruzko begirada desberdina osatzen dute.
Zuzendaritza PATXI BARCO
Zuzendari musikala JOLI PASCUALENA
Musika konponketak GORKA PASTOR
Ahotsa eta gitarra JOLI PASCUALENA
Pianoa LEIRE CELESTINO
Txeloa PAULA AZCONA
Euskararen bertsioa MIREN AZKARATE
Diseinua HORIXE
Argiztapena LUZ eta FER
Soinua JOSEAN OLABERRI
MARTXOAK 8
11:00 ZATOZ ETA UTZI ZURE MEZUA. Zabaltza plaza. (M8 asamblada).
12:00 ELKARRETARATZEA: “Egunero izan beharko litzateke M8”. San Juan plaza.
Berdintasun batzordea.
17:00 MANIFESTAZIOA:
Ibilbidea: Zubimuxuko biribilgunea, Txanaleta plaza, Zabaltza plaza eta Santiago zubian amaitu; bertan, Iparraldeko zutabea batuko da (18:30-19:00). (M8 plaza Hondarribia. M8 asamblada).
19:00 CLOWN- ANTZERKI IKUSKIZUNA: “SEX O NO SEX”. Virginia Imaz Quijera_OIHULARI KLOWN. CBA. (Irungo Udala).
MARTXOAK 10
18:00 HITZALDIA/TAILERRA: “Autocuidado y Autozaintza eta ahalduntzea osok arretaren bidez”. Flor Savantirekin. Palmera Montero Gunea, 4. aretoa. (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
19:00 SARI-BANAKETA: Asun Casasola ipuin-lehiaketaren VII. edizioa. The Museum food&drinks. Parean Elkartea.
MARTXOAK 11
10:00-20:00 Ateak zabaltzeko jardunaldia: VIII. urteurrenaren ospakizuna. Foruen kalea 2, 1. esk. (egoitza). (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
17:00 Emakumeen arteko ahizpatasun bidaia: Denboran nabigatzea artean jardun duten emakumeekin batera, Maria Jose Noainekin: 17:00: Bisita gidatua Gordailura; 18:30: Hitzaldia-mahai ingurua. Gordailua: Auzolan Kalea, 4. (Gaurko andreak berdintasunaren alde). Informazioa eta izen-emateak: 665 73 53 33 edo gaurkoandreak.irun@gmail.com
MARTXOAK 12
17:30 HITZALDIA Helena Gilekin: Pornografi a kontsumoak sortzen dituen harreman matxistak eta “Calladita no eres más bonita” liburuaren banaketa. Martindozenea gaztelekua. (Irungo Udala).
MARTXOAK 19
19:00 ANTZERKIA: “Man up”. (Irungo Udala). Sarrera: 10€-15€. www.irun.org/entradas
MARTXOAK 23
19:00 MAHAI INGURUA:
“LISIPEren inguruan. Gure Mahaia”. Yurre Ugarte, Oihana Etxebarrieta, Leire Ibarguren, Iratxe Retolaza y Danele Sarriugarterekin. CBA. (Irungo Udala).
MARTXOAK 25
19:00 ELKARRIZKETA: Anna Freixas_”Yo vieja”_elkarrizketak. CBA. (Irungo Udala).
MARTXOAK 4TIK 18RA
16:00 Film baten proiekzioa eta mintzaldia.
ADINEKOEN ESPAZIOETAN: “Elsa & Fred”; 2022/03/04 Anaka-Puiana – 2022/03/05 San Miguel; 2022/03/12 Behobia – 2022/03/18 Belaskoenea. (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
MARTXOAK 4 TIK APIRILAK 23RA
GAZTEARTEAN EXPO: “Zabal zabalik”. Ainara Azpiazurekin. Martindozenea gaztelekua. (Irungo Udala).
Erakusketa honetan, AXPIren lan batzuk aurkeztuko dizkizuegu, eta ikusiko dugu irudia komunikazioan garrantzi handia duen informazio- eta eduki-iturria dela.
Artista honek marra garbi, arin eta kodifikazio konplexurik gabe egiten duen lanak mezu bat bidali nahi du bere ilustrazio bakoitzean aurkezten diren egoeren gertutasunetik eta antzekotasunetik.
Gaur egun, AXPIk asko egiten du ilustrazio-lana formatu digitalean, horrek lana errazten baitio hainbat komunikabidetarako (kartelak, aldizkariak, egunkariak, atari digitalak…) eta egiten dituen argitalpenetarako.
MARTXOAK 7TIK 11RA
PARTAIDETZAZKO MURALA, M8KO GAIAREKIN. Udal haurtxokoak. (Irungo Udala).
MARTXOAK 11TIK 31RA
ERAKUSKETA: “Emaduman”. CBA. (Irungo Udala).