Miren Echeveste Berdintasun ordezkariak eta Miguel Angel Páez Ogasun eta Ondareko ordezkariek jakinarazi dutenez, Istillaga plazako 8. zenbakia izango da Emakumeen Etxearen proiektuaren behin betiko kokalekua. 280 m2-ko azalera duten udal-jabetzako lokalak dira eta, mahai gainean zeuden aukera ezberdinak aztertu ostean, Istillaga plaza Emakumeen Etxearen kokalekua izateko aukeratua da.
Proiektuaren premiak aztertu ostean, Emakumeen Etxerako kokaleku egokiena Istillaga plazako lokalak direla ondorioztatu da. Zentzu horretan, Miguel Angel Páez Ogasun eta Ondare ordezkariak nabarmendu duenez, “lokala %100ean irisgarria da, erdialdean dago eta udal-jabetzakoa da”. Páezek azaldu duenez, ezaugarri horiei esker Emakumeen Etxearen eraikuntza prozesua era nabarmenean azkartuko da. Hortaz, proiektua garapena 2021eko aurrekontuan sartuko da. Orain parte hartze irekiko prozesuaren bitartez instalakuntzaren beharrak zehaztu bezain laster, eraikuntza lanen prozesua azkartzea posible izango da.
“Arreta handiz aztertu ditugu genituen aukera guztiak”
Miren Echeveste, Berdintasun ordezkaria
Guztira, milioi eta erdiko aurrekontua bideratuko da Emakumeen Etxearen proiektuaren garapenera. 2021eko Aurrekontuaren Zirriborroa 170.000 eurotakoa da, proiektua idatzi zein obra zuzentzeko, besteak beste. Proiektuaren ekoizpena aurten hasi eta egokitzapen lanak datorren urtean amaitzea aurreikusita dago. Horretarako, 2022an 330.000 euroko ekarpena jasoko du Irungo Emakumeen Etxearen proiektuak. Miren Echevestek azpimarratu duenez, “Arreta handiz aztertu ditugu genituen aukera guztiak”. Hortaz gain, erabakia hartu aurretik beste talde politiko batzuen proposamenak entzun ondoren, irtenbiderik azkar eta eraginkorrena hartu dela baieztatu du Berdintasun ordezkariak. Behin lokalaren ezaugarriak ezagututa, partaidetza taldearen bitartez Irungo Emakumeen Etxearen beharrak zehaztu eta adosteko unea izango da.
“Lokala %100ean irisgarria da, erdialdean dago eta udal-jabetzakoa da”
Miguel Angel Páez, Ogasun eta Ondareko ordezkaria
Echevestek azaldutakoaren arabera, lokal horietan emakumearen etxea behin betiko kokatzeko epeak laburtzeak Ikust Alaiaren lokalak erdialdeko auzo elkarteak oso azkar erabili ahal izatea ahalbidetzen du. “Emakumeentzako topagune, lan egin eta ahalduntze gune hau behin betiko hemen instalatzeak azkarrago ibiltzeko aukera ematen digu, eta horrek erraztuko du erdialdeko elkarteak Ikust Alaiaren lokalak lehenbailehen eskura izatea”.
Partaidetza irekiko prozesua
Irungo Emakumeen Etxea eraikitzeko proiektua 2020ko partaidetza prozesuarekin abiatu zen. Hasiera batean, Emakumeen Etxerako guna gaur egun Palmera Monteron dagoen antzeko bigarren ekipamendu batean jartzea aurreikusten zen. Proiektuaren epeak luza zitezkeela kontuan hartuta, Ikust Alaia eraikinaren lokalean kokatzea erabaki zen, hau da, erdialdeko auzo elkartea kokatuko den lokalean. Emakumeen etxea Istillagan kokatzeko azken erabakiari esker, proiektua azkarrago bideratuko da eta eraginkorragoa izango da.
Osasun krisialdiaren ondorioz Emakumeen Etxearen edukiak diseinatzeko prozesua atzeratzea beharrezkoa izan bada ere, Miren Echevestek gogorarazi du parte hartze irekiko prozesuak martxan jarraitzen duela. “Prozesuan izena eman duten emakumeek, ehun inguruk, prozesuan berme guztiekin parte hartu ahal izateko formulak aztertzen ari gara”, adierazi du udaleko Berdintasun ordezkariak. COVID-19aren zabalpena ekiditeko agintariek ezarritako segurtasun-neurriak betez, proiektuaren ekarpenen bat egin nahi duten ahotsak entzun eta kontutan hartzeko formulak bilatuko dira. Emakumeen Etxea joan den abenduan Irungo Sozialistak taldeak eta Elkarrekin Podemos/Ezker Anitza-IU taldeak sinatutako Gobernu Akordioaren dokumentuan agertzen den proiektuetako bat da, alegia “Garapen jasangarriko helburuak dituen tokiko programa”.
Emakumeen Etxeak emakumeen ikusgarritasun soziala zabaldu nahi duten guneak dira, eta horrela, haien aitorpenean aurrera egin gizartean. Emakumeen prestakuntza, topaketa, eztabaida eta jardunaldi koordinatuak egiteko politika batean sartzeko tokiak dira, emakume feministen taldeak sortu edo sendotze aldera. Sozializatzeko berdintasunezko guneak dira, eta, haietan, gazteak nahiz helduak errespetuz biltzen dira, segurtasun-klima batean, eta gune publikoa berdintasunean gozatzeko duten eskubidea ere bermatzen zaie.