Itziar Perez Bidasoa Eskualdeko Ospitalearen zuzendaria. “Gero eta jende helduagoa dago eta horrek eragina dauka osasun arloan”

Hogeita bost urte bete ditu 2014an Bidasoko Ospitaleak. Eskualdeko ospitaleei dagokienez, EAEko bigarrena izan zen. Azken bost urteotan izan da Itziar Perez zuzendaritza lanetan: hiru pasa ditu medikuntzako zuzendaritzan, eta ia beste bi, gerentzian. Lehenago, medikuntza irakasle ere izana da.

Iciar

– Nolakoa da bidasoarron osasuna?
Nik esango nuke ona dela, beste eskualdeekin konparatua, ez dago ezberdintasun handirik. Gero eta jende helduagoa dago eta horrek eragina dauka osasun arloan. Kroniko asko daude, bihotzeko edo biriketako gaixotasunak dituztenak.
– Zertan aldatu da osasuna hogeita bost urte honetan?
Teknologia aldetik aldateka haundiak egon dira, bai diagnostikoa egiteko bai gaixotasunak tratatzeko. Minbizia bezalako gaixotasunak, adibidez, lehen, sententzia ziren. Orain asko sendatzen dira. Bizitza-itxaropena askoz luzeagoa da, eta uste dut bizi-kalitate handiarekin iristen dela jendea adin horietara.
– Ospitalean zein izan dira aldaketa nagusiak?
Espezialista gehiago dago, eta teknika aldetik aurrerapen handiak egon dira. Gaixotasun berezien edo trebezia handia behar dutenen kasuetan, Donostiara bideratzen dira gaixoak. Baina, gainerakoan, baliabide onak ditugu, bai diagnosirako, baita tratamendurako ere.
– Bidasoko ospitalea Irundik eta Hondarribitik oso gertu dago. Gehiegi erabil-tzeko joera dugu?
Eskualdeko ospitaleen artean, urgentzia gehien jasotzen duena da Bidasokoa.
Horretan, kokapenak eragin handia du. Bide batez, azpimarratu nahi nuke Irungo
anbulatorioan hogeita lau orduko arreta-zerbitzua dagoela. Nik uste dut ospitalea gauza larriagoetarako utzi beharko litzatekeela.
– Zer da erabiltzaileek gehien baloratzen dutena?
Jende gazteak zerbitzu azkarra bilatzen du, itxaron behar ez izatea. Batzuek uste dute ospitalean teknologia aurreratuagoa daukagula anbulatorioan baino. Hala ere, kasu gehienetan ez da horrela, eta arazo arruntak han ere trata daitezke. Bestalde, ospitalean ingresatuta egon den jendea bertara itzultzen da zuzenean.

comarcal.
– Krisiak eraginik izan al du Ospitalean?
Gaixoak dira gure lehentasuna, eta hauek jasotzen duten zerbitzuan krisiak ez du eraginik izan. Ez dugu zerbitzurik itxi behar izan, eta langile kopuru bera mantentzen dugu, gutxi gora-behera. Bidasoan izan den aldaketarik handiena ez
da krisiaren ondorioz gertatu. 2011tik aurrera, ospitaleak eta Irungo eta Hondarribiko osasun zentroek erakunde bakarra osatzen dugu. Gure helburua da familia-medikuak eta erizainak ospitalekoekin koordinatzea. Gaixoa izan behar da gure lehentasuna.
– Zuzendari bezala zein proiektu daukazu?
Azken aldian zaharren egoitzako asisten-tzia antolatzen ari gara. Aldatu egin dugu, eta bide hori lantzen ari gara. Ospitalearekin harreman handiagoa izan dezan nahi dugu. Bestalde, Irungo eta Hondarribiko Udalekin prebentzio plan bat egiten ari gara. Ospitalearen eraikuntzari dagokionez, larrialdien atala berritzeko lanak egingo ditugu irailetik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude