Irungo alkate José Antonio Santano buru zuela eta Mugikortasuneko ordezkari Borja Olazabal eta Hirigintzako ordezkari Miguel Ángel Páez bertan zirela, Jasangarritasun Energetikorako Batzordeak lehen pausoak eman zituen. Herritarren partaidetzako organo berri hori XXI mendeko Irun jasangarria diseinatzeko topagunea izango da.
Gai horiei guztiei heltzeko, lehen bilera egingo du Jasangarritasun Energetikoaren Batzordeak. Hitzordua erdipresentziala izan da, pandemiaren ondorioz, hau da, kide batzuek presentzialki hartuko dute parte, eta beste batzuek telematikoki. Gai-zerrendan, Batzordearen eraketaz gain, beste gaien gainetik nabarmendu behar da HMJPari erreferentzia egiten dion puntua.
2021-2025aldirako HMJP planak hainbat zeregin eta lan garatu beharko ditu, hainbat fase eta etapatan, hirian mugikortasun-politika bat definitzea ahalbidetuko dutenak oro har, aztertutako agertoki bakoitzean hautemandako hutsuneetarako neurri zuzentzaileak proposatuz, bai eta hiri atseginagoa lortzeko proposamen batzuk ere.
Plana idazteko aurrekontua 120.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 6 hilabetekoa, gutxi gorabehera.
Herritarren parte hartzea
Bost fasetan banatuta dago Plana, eta guztietan emango zaie parte hartzeko aukera herritarrei: a) datuak bildu eta egungo egoeraren azterketa egiten denean; b) mugikortasunaren diagnostikoa egiten denean; c) helburu espezifikoak eta agertokiak zehazten direnean; d) jarduketa plana gauzatzen denean; eta e) jarraipena eta ebaluazioa egiten denean. Atzo hasi zen lehenengo fasea, eta Batzordeko kide diren elkarteek beren proposamenak helaraz ditzakete jadanik.
Batzordeak Mugikortasun Mahaiaren lekukoa hartu, eta jarraipena emango die Irungo Udalak urte hauetan Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren eta abarren bidez jasangarritasuna sustatzeko martxan jarri dituen ekimenei. Balorazioaren barruan, hainbat emaitza nabarmendu ziren, hala nola 2007tik 2019ra bitartean hirian guztizko energia kontsumoa % 4 jaitsi izana eta berotegi efektuko gasen isuriak % 20 inguru murriztu izana. Alde horretatik, Udalaren kontsumoa udalerriko guztizko kontsumoaren % 1,5 baino gutxiago da.
Jasangarritasun energetikoko politikekin lotura duten gai guztiak landu ahalko ditu Batzordeak. Gainera, ingumen kontzeptuaren eta garapen jasangarriaren kontzeptuaren barruko beste gai batzuk landu ahalko ditu. Alde horretatik, egun, kontzeptu horiek lotura handiagoa dute, besteak beste, eredu ekonomikoa aldatzearekin, berotegi efektuko gasen emisioak murriztearekin, mugikortasun modalitate jasangarriak sustatzearekin, hiri inguruneak egokitzearekin, hiri erresilienteagoak diseinatzearekin eta biodibertsitatea ez galtzearren edo galera arintzearren habitatak kontserbatzearekin.