Jose Luis Azkue: “Azkenean irundarrek ezagutu dute Luis Marianoren handitasuna”

Luis Marianoren irribarreak agurtzen du bisitaria Jose Luis Azkuek Meaka auzoan duen e-txean. Artista irundarraren kartelak eta pianoa dira nagusi egongela txikian. Presente dauka Azkuek bere iragana. Oiartzunen jaio zen, duela laurogeita lau urte, eta hamazazpirekin iritsi zen Irunera. Aitak epaitegian lan egiten zuenez, semeak ere bertan jaso zituen lehen soldatak. Luis Mariano ezagutu zuen arte. Hamarnaka bidaiatan lagundu zuen Azkuek tenorea, piano-jole moduan.

Jose Luis eta Luis Mariano 2

– Noiz eta nola hasi zinen pianoa jotzen?
Oiartzunen izebaren pianoa geneukan etxean. Zortzi anai-arreba ginen, eta denon jostailua izan zen. Horrela ikasi genuen musika jotzen. Irunen, elkartasun jaialdi batean pianoarekin ari nintzela, Maria Pilar Etxebeste musika irakasleak entzun zidan. Berak kontserbatorioan sartzeko animatu eta prestatu ninduen. Baina gurasoek ez zioten musikari etorkizunik ikusten. Hori dela eta, epaitegian lan egiten segitu nuen, tarteka ezkontzetan jotzen nuen arren. Marianori esker lortu nuen musika lanbide bihurtzea.
– Nola ezagutu zenuen Luis Mariano?
Libre zegoen bakoitzean Irunera etortzen zen. Haietako batean, Aldabe elkartera eraman zuten afaltzera. Ni eskusoinua jotzeko gonbidatu ninduten, eta bertan ezagutu nuen. Geroago, 1955ean, Avenida zineman kontzertua eskaini zuen. Egunean ez zen sarrerarik gera-tzen, baina nik ordaindu gabe sartzea lortu nuen. Izkin batean kontzertua npois hasiko zain nengoela, taulara igotzeko eskatu zidaten. Orkestrako pianista gaixo zegoenez, hura ordezteko eskatu zidaten. Entseatu gabe eta urduritasunak jota egin nuen.

SONY DSC
Handik aurrera tenorearekin jotzen hasi al zinen?
Hilabete geroago Marianoren eskutitza jaso nuen, Parisera joateko eskatuz. Kontuan hartu behar da berak ez zuela arazorik Parisen ni baino piano-jole hobeak aurkitzeko. Baina behin mesedea egin nion, eta Mariano esker onekoa zen, oso jatorra. Aurrerantzean, Marianorekin operetak prestatzen eta birak egiten hasi nintzen, Frantzian, Euskal Herrian, Espainian eta bai Errumanian ere. Baina ez zen eguneroko lana, tarteka egoten nintzen berarekin. Bitartean hainbat orkestrarekin aritu nintzen Frantzian zehar, diskotekak hasi ziren arte. Orduan gure lana pikutara joan zen. Negarrez utzi behar izan nuen musika.
– Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena dela eta, omenaldi eta ekitaldi ugari egin dituzte aurten Irunen. Nola bizi izan dituzu?
Orain arte Irungo Udalak urtemugetan loreak eraman baino gauza handiagorik ez zuen egiten. Baina duela hamar urte inguru Luis Mariano Elkarte Lirikoa sortu zen. Operetak, operak, kontzertuak eta errezitaldiak antolatu dituzte. Aurten, Udalarekin elkarlanean ikuskizun ederrak eskaini dituzte Artalekun eta Ficoban. Azkenean irundarrek ezagutu dute Luis Marianoren handitasuna. Bere garaian, jende askok ez zuen ezagutzen, telebistarik ez zegoen. Baina inbidiarik ere bazioten. Frantzian, berriz, ikaragarria da jendeak nola maite zuen, eta maite duen oraindik ere. Badira artistak talentuarengatik miresten ditugunak. Badaude beste batzuk, maite ditugunak. Marianok bi ezaugarriak zituen.

Jose Luis eta Luis Mariano (Errumanian- 1966an)
– Musika utzi ondoren, Alambicq taberna ireki zenuen Irunen, Hondarribia kalean. Nolako esperientzia izan zen?
Musika utzi ondoren, Irunera bueltatu behar izan nuen. Dirua aurreztuta genuenez, lokala erosi eta taberna jarri genuen. Betiko taskak ziren nagusi orduan Irunen, baina gureak beste kategoria bat zeukan. Piano Bar modukoa zen, paristar estilokoa. Ardoa har zenezakeen pianoa entzuten zenuen bitartean. Luis Marianoren argazkiak zituen, eta haren piano-jolea izan nintzenez, Marianoren jarraitzaile asko etortzen ziren Frantziatik. Ondoko tabernekin batera, giro polita sortu genuen. Orain asko aldatu da Hondarribia kalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude