Jose Monje, Irungo artxibozaina: “Artxibozain lanak munduko gizonik zoriontsuena sentiarazi nau”

Duela 40 urte emakume batenganako maitasunak Irunera ekarri zuen eta gurean ar-txibozain lanak bihotza harrapatuta geratu zen. Jose Monjeri erretiroa hartzeko ordua heldu bazaio ere, irrikitan dago artxibora bueltatzeko; baina, hemendik aitzina, historia-ikertzaile gisa.

jose monjeSC05137

– Nolatan ekarri zintuen bizitzak Irunera?
Zamoran sortu eta Valladoliden eman nuen gaztaroa. 1973an neska batek sanmartzialetara gonbidatu ninduen. Hemen geratu nintzen; ikasketak eta soldaduska amaitu baino lehen! Maitasunak harrapatu ninduen.
Lana topatzea ez zen erraza garai hartan. Orduko udal liburutegia, San Martzial kalean zegoena, ez zegoen jendeari irekia. Celestino Ojeda apezak eta biok lan boluntarioa egin genuen hura txukun-tzeko. 1977an ireki zen.
Udal gestoraren presidente zegoen Julen Elgorriagak Udalean kontraturik gabeko jendea lanean ari zela ikusi zuen. Ondorioa izan zen Kultura arloan jarduteko kontratua egin zidatela. Aurrerago, 1983an artxibozain plaza eskuratu nuen.
– Irungo lehenengo artxiboa 1560koa da. Ardura handia sentituko zenuen.
Munduko gizonik zoriontsuena sentitu nintzen! Zorte handia izan dut nire zaletasuna nire lana delako eta gainera ordaintzen didatelako!
– Zein izan zen erronkarik behinena?
Administrazioaren artxiboa udaletxeko hainbat lekutan sakabanaturik zegoen, eta leku desegokietan, gainera: ganbaran, non ura sartzen baitzen; eskailera azpiko hutsunean…
Pentsa, 1900. urtetik aurrerako  zer dokumentu zegoen ere ez genekien.
Lehendabiziko lana materiala ebaluatzea eta sailkatzea izan zen. Jarduera hori aurrera eramaten izugarri lagundu zidan Cesareo Murugarrenek, komunista izateagatik gerra garaian sekulakoak pairatu zituen gizon batek.
80ko hamarkadaren erdi aldera Udalak eta Kutxak Ikust-Alaia etxea erosi eta bertan artxiboa kokatzea erabaki zen.
– Zein da Irungo artxiboaren
garrantzia?
Alderdi sentimentaletik, garran-tzi ikaragarria du. Ikuspuntu matarialetik, ezin da kuantifikatu, eta balio kultural berebizikoa du.  Halaber, artxibo oso inportantea da eskaintzen dituen zerbitzuengatik: langileak, azpiegiturak…
Noizbait galdetu didate: zertarako gorde horrenbeste paper? Bada, adibide erreala ipiniko dut:  Abenida zubiko ordain-saria kentzearen truke Madrilgo gobernuak Iruni obra zibil bat ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. 80ko hamarkadan San Antongo urtegia Madrilen diruz eraiki zen, agindutakoa froga-tzeko gutuna artxiboan gordeta zegoelako.
– Zein dira artxiboan gordetzen diren dokumenturik
aipagarrienak?
Hemen ditugu lehen udal akta-liburua, 1645. urtekoa, eta  1766ko jurisdikzio-exentzioaren zedula; alegia, Irunek Hondarribiarekiko independentzia lortu izanaren agiria.
Bitxikeria gisa, kaparetasun-espedienteak. Antzina kapareek boto eskubidea zuten, besteak beste; hortaz, kaparetasuna lor-tzea guztiz inportantea zen. Hartara, eskatzaileak jabetzak zituela, kristau zaharra zein jatorri noblekoa zela… frogatu behar zuen.
Gerlei buruzko dokumjose monjeSC05137entuak interesgarriak dira, baita Europako erregetzekin harremana zuten pertsonaiak Irundik igaro izanarekin lotutakoak ere.
– Papera gero eta gutxiago erabiltzen da.
Artxiboko espazioa ia-ia beteta dago. Ezin da martxa honetan papera metatzen jarraitu. Joera dena digitalizatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude