Julian Iantzi: “Antzerkiak harrapatuta geratu naiz”

Muturreko sentsazioak dastatzeko grinak estratosferan osteratxoa egitera ere jaurti du.
Azken erronkak, berriz, oinak oholtza gainean edukitzeko eskatzen dio. “Ez daukak potrorik”, esan zioten antzerkia egitea
proposatzean.
Eta desfaioari heldu zion.

julianC05412

– Nolakoa da Julian Iantzi?
Jende askok, ezagutzen nauenean, zera esaten dit: Bai normala zarela! Horrek pozten nau.
Lasaia naiz, nire burua kontrola-tzen badakit, baina aldi berean erronkazalea naiz, alegia, mugimendua behar dut.
– Zure familiaren historiak ere erronka du ezaugarri nagusi, aita Kalifornian 23 urtez ar-tzain ibilitakoa zenuen eta. Zer erakutsi zizun?
Bai, gurasoak eta osabak erronkazaleak eta kirolariak ziren, baita artista senekoak ere. Ni horren guztiaren produktua naiz.
Telebistan hasi nintzenean aitak esan zidan: erakutsi ezazu zuk egin ahal duzula besteek egiten ez dutena. Ausartu nendila aholka-tzen zidan, hori bai, beti errespetuz.
– ETBko pieza nagusietakoa zara. Ardura handia sentitzen duzu?
Ez. Kamera aurrean jartzen naizenean lana ahalik eta hoberen egiten saiatzen naiz. Gogoan dut nire hasiera haietan SER irratiko Begoña Marañonek emandako aholkua: Julian Mari, zu saia zaitez ongi pasatzen, hala etxekoek ere ongi pasako dute ziurrenik.
Zorionez, nire programak ikusienak dira. Halere, entzule-kopurua urria denean ez naiz erotzen.
– Erronka bilduma egiten duzula dirudi. Zein duzu orain buruan?
Sentsazioak probatzea dut gustuko, bizitzan txinparta behar dudalako. Orain 1 Formula probatu nahi dut; azelerazio ikaragarria plano horizontalean. Bestalde, Iron Man gogor bat egin nahi nuke, hau da, hiru kirol uztartzen dituen proba: igeriketa, txirrindularitza eta korrika.
– El Conquis, 101 Gaztelu… halako programetan parte har-tzeko sasoian egon behar duzue, baina ez da nekagarriagoa alderdi psikologikoa?
Edozein etxetan bezala liskarrak daude, baina elkarrekin jarraitu behar! Nahiz eta jakin baten bat faltsukeriatan dabilela, eutsi behar! Bai, hala da, psikologikoki indartsuago egon behar duzu fisikoki baino, joko estrategikoa oso inportantea delako kanporatua ez izateko.
Askotan gauzak ez dira kanpotik ikusten. Nire papera kartak mahai gainean jartzean datza.
Lehiakideak nor bere buruaren mugak non dauden jakitera joaten dira, bada, nik egurra ematen diet. Onartu ezin dena da 3. egunean etxera joan nahi izatea.
– Berriki antzezle lanetan hasi zara, alor guztiz berria, eta gainera protagonistaren paperean.
La última oportunidad izenburuko komedia bat da. Gurutze Beitia eta biok besterik ez gara taula gainean agertzen. Hasieran testu pila hura buruan sartu ezingo nuela uste nuen. Bi hilabete egunero 8 orduz entsea-tzen igaro ditut: mugimenduak, testua… oso landua izan da eta esperientzia polita. Entseguak gogorrak izan ohi direla esan zidaten, baina, behin oholtza probatuz gero, harrapatuta geratuko nintzela. Hala izan da.
Bitxia gertatzen zait gag batek herri batean duen arrakasta eta beste batean, batere.
– Kalifornian euskal artzainei buruzko erreportajeak grabatu dituzu.
Han duela 40 urte artzain ibilitako lagun talde bat hartu eta bertan garai hartako bizimodua kontatu dute. Pertsona hauei aitortu behar zaie, alde batetik, gure enbaxadoreak izan direla munduan eta haiei zor diegula euskaldunok dugun ospe ona, eta bestetik, ekarri zuten diruari esker hemengo bizimodua hobetu zutela.
Oso hunkigarria izan da.

Hamaika bazter korritu dituzu. Egin ezazu Iruni buruzko publizitate pixka bat.
Ni oso ondo bizi naiz Irunen: hiri lasaia da, mendia bertan dugu, itsasoa, giroa, beste herri ba-tzuetatik hurbil dago…Txingudi hainbat turistak aukeratzen badute, ez da leku txarra izango! Bidaiatzeak zera erakusten dizu: badaude oso toki eta bizimodu politak, baina ezaugarri guztiak koktel-ontzi batean sartuz gero Irun bezalakorik ez dut ezagutu.
Argentinan, esaterako, haurrek ezin dute kalean jolastu delinkuentzia arazoengatik, EEBBetan psikosis handia dago, Alemanian hotz egiten du… Gurea bizitokien Top Five-an dago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude