Kabigorrik Dark Red Teamek Meazuriko meategiaren barruan egindako lana erakutsiko du

Kabigorrik “Meazuri.Argiak eta koloreak, iraganera bidaia” erakusketa hartuko du martxoaren 7tik apirilaren 27ra. Argazki erakusketak Dark Red Teamek Meazuriko meatzean egindako lana biltzen du, garai bateko meatzari lana islatu eta egun meatzearen egoera zein den erakusteko helburua duena. Erakusketa ostegunetik larunbatera bisitatu daiteke arratsaldeko 19:00etatik itxiera ordura arte.

Meazuri meatze-barrutia Meakako Irungo auzoan dago. Erromatarren garaitik, meatzaritza ustiatzeko lekua izan da, hortik datorkio izena, Meaçar, (Meazar), meategi zaharra.

Duela urte batzuk, Raul Martinezek ingurumena berreskuratzeko proiektu fotografiko bat proposatu zion Dark Red Teami. Meategi hauek bisitatu ahal izateko helburua zuen proiektua. Lana meategiaren barruko argazki sorta bat egitean izan zen, eta joan den mendean toki honetan nola egiten zen lanaren irudikapena egitea.

Horretarako, Dark Red Team Argazki Elkarteko kideak, hilabete batzuez meategiaren barruan lan egin zuten. Argazkiak atera ahal izateko argazki material ugari sartu behar izan zituzten barrura, baita eskalada eta segurtasun ekipoak, kanporatzeko urpekaritza ekipoak, etab. Eskaladan eta espeleologian espezializatutako langileen laguntza ere izan zuten, Elkarteko kideak gai honetan esperientziarik gabekoak baitziren.

Kabigorriko erakusketako argazkiak Meazuriko meategiko lanaren laburpena dira. Elkarteko kideek barrunbe honetara 300m inguru jaitsita egindako argazkiak ikusi daitezke. Argazkiek garia batean meategian nola lan egiten zen eta gaur egun nola dagoen ikus daiteke, izan ere, gaur egun oraindik bertan egiten zen lanaren arrastoak dauden.

Ipuin lehiaketako sari banaketa

Era berean, martxoaren 7an, ostegunean, Kabigorrin Asun Casasola IX. Ipuin Labur Lehiaketaren sari banaketa egingo da. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta amaieran bertaratzen direnentzako lunch bat izango da.

2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra ezetz esateagatik erail egin zuten. Ordutik hona,Nagoreren ama den Asun Casasolak aurrera eramandako borroka emakume guztien askatasunaren sinbolo bihurtu da. Ama honek erakutsitako kemena eta borrokarako grina izugarria izan da eta eredu honi aitortza egiteko asmoz sortu zen “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa” 2013an. Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen lehiaketa, eta literatura lagun, horretan dihardugu urtez urte. Hitzak josiz, berdintasuna osatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude