Letxunborro hiribideko 58. zenbakian kokatutako Mendibil Prestakuntza Zentroak kalitatezko formakuntza eskaintzen du arrakastaz betetako etorkizun batentzat. Mendibil Prestakuntza Zentroak 25 urte baino gehiago daramatza 500 ikasle baino gehiago prestatzen zentroan eskaintzen diren modalitate ezberdinen artean. Bere sorreratik kalitatezko heziketaren proiektu baten aldeko apustua egin du Mendibil Prestakuntza Zentroak balio sozialak oinarri hartuta. Eskaintza zabal baten barnean goi eta erdi mailako graduak eskeintzen dituzte, bestelako ikastaro eta laguntzen artean.
Kalitatezko formakuntzaren eskaintzaren barruan, Mendibil Prestakuntza Zentroak Eusko Jaurlaritzak homologatutako heziketa zentroa da. Lanbide Heziketako oinarrizko formakuntzaren barnean, ile-apaindegia, informatika eta komunikazioak eta sukaldaritza eta zaharberritze ikastaroak eskaintzen dituzte.
Goi eta erdi mailako zikloak
Erdi-mailako zikloen artean, batetik, ile-apainketa eta kosmetika eta, bestetik, estetika eta edergintza (eskaintza partziala) zikloak eskeintzen ditu Mendibil Prestakuntza Zentroak. DBHko tilutua eskuratu duten 17 urtetik gorako ikasleei zuzendutako zikloak dira, bi urteko iraupenarekin.
Goi-mailako lanbide heziketa zikloaren eskaintzaren barnean estilismo eta ile-apaindegi zikloa eta irudi aholkularitza pertsonala eta korporatibo zikloa eskaintzen dira formakuntza zentro honetan. Goi-mailako ziklo hauetako batean sartu ahal izateko Batxilergoko titulua edo Gradu Ertaineko Teknikari titulua izatea beharrezkoa izango da. Goi-mailako ziklo hauek 2.000 orduko iraupena izango dute.
Oinarrizko lanbide heziketa ikastaro edo erdi- eta goi-mailako zikloak amaitzerakoan izaera ofiziala duen ziurtagiria eskuratuko dute ikasleek. Ziurtagiri horiek balio berbera izango dute eremu nazional guztian, nahiz eta ikasketak autonomia erkidego batean zein bestean ikasketak gauzatu.
Langile eta langabetuentzako formakuntza
Aurretik aipatutako eskaintzaz gain, langileentzako formakuntzaren lanketari garrantzia ematen zaio Mendibil Prestakuntza Zentroan Lanbide, Hobetuz eta SEPE/FUNDAE-ren bitartez profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko aukerarekin. SEPE bitartez eskainitako ikastaroak online edo aurrez-aurre egiteko aukera dagoela gogorarazte du zentroak.
Lanbideren kasuan honako ikastaroak eskaintzen dira: higieneko depilaziozko eta makillajeko estetika-zerbitzuak, ile-apainketa, nekazaritzako jarduera osagarriak, loradendako jarduerak eta esku-oinen estetika-zainketa. Hortaz gain, ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak eta mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera osagarrien ikastaroak eskaintzen dira ere Mendibilen zentroan. Profesionaltasun ziurtagiriak, batez ere, langabeei zuzenduta daude. Sarbide eskakizun desberdinekin 3 ziurtagiri profesionalen mailak dauzkate.
Hobetuz fundazioa, berriz, ziurtagiri profesionalen katalogoarekin lotutako prestakuntzari dagokio. Hobetuz fundazioak, Lanbide eta SEPE-k eskainitako ikastaroak bezala, %100ean finantziatutako formazioa eskaintzen du, honela eta ikastaroak birziklatze profesionalerako prestakuntzara bideraturik daude.
Prestakuntza eskaintzeko bi modu daude: eskaintza aktiboa (katalogatu gabeko ikastaro laburrak) eta katalogo modularra (onartutako ziurtagiri profesionalak). Hobetuz fundazioak eskeinitako ikastaroak pertsona aktiboei esklusiboki zuzendurik dauden ikastaroak dira.
Azkenik, SEPE/FUNDAE bitartez eskaintzen den formakuntza hobaridun gabea da, diruz lagundua dago eta doakoa da.