“Katu hegoduna” komikia sarean da

Gasteizko Sauré argitaletxeak plazaratu berri du bi irundarrek elkarlanean
egindako komikia. Katu hegoduna izenburuko istorio misteriotsuaren gidoia Yurre Ugartek idatzia da, eta Joseba Larratxeren marrazkiz hornitua.Sarean eskuragarri dago, bai gaztelaniaz bai euskaraz, koomic.com gunean.

josebaC05269

Argitaletxeak gidoilariari katu bat protagonista zuen istorioa idazteko enkargua egin zion, artelanen museo bat agertzea ezinbestekoa zela.
Emaitza euskal izeneko katu hegodunaren kontakizuna da. Sutsuk Pariseko kafetegi-liburutegi batean ematen du eguna. Alabaina, Karen jabeak albatariarengana antzutzera eraman behar duenean katua de-sagertzen da. Susmagarri nagusia Gregory da, ohiko bezeroetako bat, Louvre museoko langilea. Hortik aurrera, ezustekoa gertatzen da.
Joseba Larratxeri erakargarrien gertatu zitzaizkion elementuak misterioa eta obsesioak izan ziren. “Kontakizunak harrapatzen zaitu antagonista ematen duen pertsonaia protagonista bilakatzen delako”.
Behin gidoia irakurrita, marrazkigileak bere bertuterik behinena baliatuz, lanari ekin zion. “Istoriari ederki egokitzeko gaitasuna dudala uste dut. Kasu honetan tonoa misteriozkoa zenez, bada, kolore itzalien bidez atmosfera hori islatzen saiatu naiz”.
Marrazkien estiloaren inspirazioa biziki miresten duen Ayao Miyazakirengan bilatu du. Haren ildoa jarraituz, “kolore lauak erabili ditut, marrazki bizidunen kutsua lortzeko. Trazoaren aldetik garbia da, itxura jubenilekoa”, azaldu du Josebak.
Lan txukun eta borobila apailatu du, kokalekuen xehetasun guztiak zainduz zein pertsonaien psikologia gardenki islatuz. Hori lortzea ez da, ordea, lan samurra, Josebak, batez beste, bi egun ematen baititu orrialde bat marrazteko.
Lana ez zaio falta, “baina motzak dira”. “Orain arte, batik bat, aldizkarietarako umore zintak prestatu ditut. Hegodun katua da gauzatu dudan komikirik luzeena”.

Katu Hegoduna 1
Etorkizunari begira Yurre Ugartek eta Josebak fikzio zientziazko komiki mardul bat burutzeko proiektua dute. Momentuz, katu hegodunaren zantzuari jarrai-tzeko gomita luzatu diote hanka biko orori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude