Saul Cintero eta Angel Ramosek bultzatutako Kinendu proiektua GKE edo fundazioentzat dirua biltzeko kirol ekitaldi birtualen antolaketaz arduratzen da. Kinendu zerbitzuak pandemiari esker mundu mailan zabaldu direla azaldu du Angel Ramosek
Nola sortu zen Kinendu proiektua?
Egia esan, proiektua Saul Cinteroren eskutik sortu zen, solas gisa, korrika egiteko aplikazio erraz bat sortzeko nahiak bultzaturik. Aplikazioa merkatura atera eta proiektua pixkanaka hazi zen. 2016. urtean Euskadiko Buber saria irabazi genuen, Software librea ondoen sustatzen duen weba eFkindo aplikazioa kategorian. Saria eskuratu ostean, proiektua garatzeko finantziazio bila hasi ginen, baina, ezer gutxi lortu genuen. Azken finean, gure aplikazioaren helburua GKEei kirol ekitaldien antolaketaren bitartez finantziazioa lortzen laguntzea da. Esan beharra dugu Irunera iritsi eta Bidasoa Bizirik elkarteak eta Bic Berrilanek asko lagundu ziguten.
2020. urteak aukera ederra oparitu dizue zuen proiektua garatzeko?
Bai, orain dela hiru arte hasi ginen zorakeria honi itsura ematen eta orduan oso zaila zen guretzat enpresengana iritsi eta GKEentzako dirua biltzeko kirol ekitaldi birtualak aurrera ateratzea. COVID-19aren agerpenak eragindako pandemiaren eraginez lasterketa birtualak antolaketa asko handitu da. Pandemia agertu berritan Kinendu zen lasterketa birtualen antolaketarako webgunea eta aplikazioa guztiz garatuak zeuzkan enpresa bakarretako bat. Gauzak horrela, 2020. urtean zehar 29 lasterketa birtual antolatu ditugu. Panama, Mexiko edo Kolonbia bezalako herrialdeetan egindako kirol ekitaldien antolaketaz arduratu gara, Unicef, “Fundación Real Madrid fundazioa eta Real Sociedad fundazioa bezalako goi-mailako GKEekin lan egiteko aukera izan dugularik. Beti ere, kirol ekitaldien antolaketaren bitartez ekimen solidarioen antolaketa laguntzea izan da gure helburua.
Gizartean kirol ekitaldi birtualetan parte hartzeko ohitura zabaltzen ari da?
Bai, horregatik, azkenaldian Kinendutik eskaintzen dugun zerbitzua kopiatu eta lan berdina egin nahi duten enpresa asko sortu dira. Zentzu horretan, guk abantailarekin jokatzen dugula esan dezakegu, izan ere Strava, Garmin, Polar, Fitbit, Apple Earth edo Google Fit teknologia erabiltzen duten gailuekin zuzenean konektatzeko ahalmena dugulako. Bestelako enpresek, aldiz, oso oinarrizkoa den zerbitzua eskaintzen dute.
Proiektua ekimen solidarioak laguntzeko asmoan oinarriturik dago?
Kinendutik antolatutako kirol ekimen guztiek helburu solidarioa dute, hau da, GKE edo fundazio batentzat dirua biltzeko helburua. Horrela, erakunde hauen jarduera ezagutarazi eta haien ekimenetarako ahalik eta diru gehien biltzen saiatzen gara.
Izaera birtualak zerbitzua mundu osoan zehar eskaintzeko aukera ematen dizue?
Une honetan gure jardueraren zati gehiena lurraldearen mugetatik kanpo dugula esan dezakegu. Orain arte aurrera eramandako proiektu indartsuena Panaman antolatutako lasterketa solidarioa izan daiteke, FANLYC fundazioari leuzemia eta minbizia duten gazteen bizitza hobetzen laguntzeko dirua biltzeko proiektua kudeatu genuen eta. Kirol ekitaldi hartan 24.000 dortsal saldu genituen eta 71 enpresa multinazionaletako langileek parte hartu zuten bertan. Kinenduk eskainitako zerbitzuari esker fundazio honen itxialdia ekidin eta aurrera jarraitzeko baliabideak eman dizkiogula jakitea oso pozgarria da.
Lehiakideengandik bereizten zaituen zerbitzuk eskaintzen duzue?
Bai, adibidez, antolatutako kirol ekitaldietan tanta solidarioz osaturiko mapak eskaintzen ditugu. Era honetan, erronka bakoitzean munduko toki desberdinetatik parte hartu duten pertsonen kopurua zenbatu eta mapa batean irudikatzen dugu, parte-hartzaile bakoitzaren kokapen zehatza eskainiz. Gure asmoa ez da aurrez aurreko lasterketak eremu birtualera eramatea edo lasterketa herrikoiak ordezkatzea. Orain, Ekiphosekin lankidetzan antolatutako ekimenen argazki galeriak eskaintzen ditugu, besteak beste.
Kirol ekitaldia hasieratik bukaerara kudeatzen duzuela esan daiteke?
Hori da. Joan den urtean izen-emateak burutzeko plataforma guztiz garatu genuen. Hortaz gain, marketina, irudi-galeriak, webgunearen sorrera, ekitaldiaren zabalpena eta aplikazioaren kudeaketaz arduratzen gara.
Zenbat denbora behar duzu horrelako ekitaldi bat antolatzeko?
Azkar edo poliki egin daiteke. GKEek bidalitako formularioa itzultzen digutenetik, pare bat astetan ekitaldia guztiz antolatu izan dezakegu. Dena dela, proiektuaren garapenean gauzak baliozkotzea beharrezkoa izango denez, normalean, 3 aste edo hilabete bat behar izaten dugu.
Kirol ekitaldi birtualetan parte hartzea abantailaz beretik dago?
Gure zerbitzuak horrela funtzionatzen du: Erronka solidario bat antolatu eta zabalpena ematen diogu bi aste edo hilabeteetan zehar. Ekimenean parte hartzeko izena ematen dutenek erronka nahi duten unean egiteko aukera dute, bakarrik edo konpainian, bakoitzak nahi duen erara, baina, arauak errespetatuz.
2020. urtearen balorazio positiboa egin ostean, nola ikusten duzue 2021. urtea?
Ilusioz betetik eta gure zerbitzua hobetzeko asmoz hasi dugu urtea. Plataformaren bitartez eskainitako zerbi- tzuak hobetu nahi ditugu. Adibidez, kostuak murriztu eta GKEei zuzenean haien erronkak antolatzeko tresnak eskainiz, horrela, pertsona gehiagorengana iristeko aukera izango dugulakoan.
Elkarrizketaren bideo osoa Txingudi Onlinen webgunean ikusgai dago.