Krisian lagun

Gaur egun krisi ekonomikoa etxe zein kalean suma daiteke. Egoeraren gordinaz jabetuta, irudimen, ausardia eta eskuzabaltasunez baliatuta, langile batzuk, ahal duten neurrian behintzat, beraien eta kideen egoera hobetzen saiatzen dira.

Badira urte batzuk krisi ekonomiko sakonean murgilduta bizi garela. Politikariak dira nire ustez egun bizi dugun egoeraren errudun nagusiak. Besteak beste, diru publikoaren erabilpen egokirik egiten eta diru gehien zutenek eman beharrekoa eskatzen jakin ez dutelako. Guk, langileok, erantzukizun txikia izanik ere, ondorio latzak jasaten ari gara: lanetiko kaleratzeak eta etxe desjabetzeak, kasu. Eta ezer egin ezean, datozen hilabeteetan egoerak nabarmen egin lezake okerrera.

Ezin esan, ordea, egoera honi aurre egiteko ekimen falta dagoenik. Bilboko Ulibarri euskaltegian egin dutena, esate baterako, beste lantoki askotan ematen diren egoera zailei konponbidea emateko adibidetzat har genezake.

Orain gutxi, egoera ekonomiko eskasa zela eta, euskaltegi bilbotarrean bost langile kaleratu beharrean egon ziren. Erabakiaren aurrean lanari eutsi behar zioten gainerako langileak protestak egiten hasi ziren. Beraiek bestelako proposamena egin zieten euskaltegiko arduradunei: zegoen lana bertako langile guztien artean banatzea, inor kaleratu gabe. Beraien esanetan “lana banatzea da modu bakarra langabezia-tasari buelta emateko, euskaltegi honetan eta leku guztietan”.

Itsaso Navas
Txingudi BHI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude