Duela bi urte eta erdi Irungo Stop Kalera-tzeak Plataforma eratu zen. Harrez geroztik, hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonei informazioa eta laguntza eskaintzen dizkiete.
Independenteak dira, erakundeekin inolako loturarik gabekoak. Astearteroko batzarrean ekintzak adosten dituzte.
– Zein da plataformaren jardueraren balantzea?
Hasieran kaleratzeak geldiaraztea zen gure zereginik behinena, baina kaleratze prozesuan atzera egitea oso zaila zen unean etor-tzen zitzaizkigun laguntza bila. Orain, kuota bat ordaindu gabe dutenei lehenbailehen informatzera etor daitezela gomenda-tzen diegu.
Estatistikeei dagokienez, inportanteena ez da zenbat pertsonari eman diogun laguntza, kaltetuen kasuen bitartez egoera soziala aldatzea baizik.
Bestalde, aurrera begira, gure helburu nagusietako bat da bankuekin hipotekak sinatu aurretik jendeak zuhurtasunez jokatzea.
– Hiri txikietan jendeak elkar ezagutzen du eta lotsa izan daiteke zuengana ez jotzeko arrazoi bat. Hala al da Irunen?
Irunen kasu gutxi ezagutzen dira, eta horretan eragina izan lezake hiri handietan jendea “ikustezinagoa” sentitzeak.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren estatitisken arabera, iaz 99 betearazpen hipotekario izan ziren Irunen. Datu horretan jabetza mota guztiak daude barne: ohiko etxebizitzak, garajeak, bigarren etxebizitzak, lokalak…
– Zenbat kasu artatu du Plataformak?
Lehenengo urtean arazoak zituzten 50 pertsona baino gehiago artatu genituen. Ondoren, beste 20 bat lagun etorri zaizkigu laguntza eske. Kasu batzuk oraindik ez dira itxi.
– Zein da zuengana jotzen duten kaltetuen profila?
Argi utzi nahi dugu zorra ordaindu nahi duten pertsonak direla; ez dute utzikeriaz jokatu. Oro har, banku edo aurrezki ku-txarekin birfinantzazioa negoziatzeagatik egoera okerragoan dauden pertsonak dira.
– Lege hipotekario berriak arindu du zerbait egoera?
Gure helburua legeak etxebizitza zorraren truke ematea ahalbideratzea zen, eta kaltetuek alokairu soziala ordaintzeko aukera izan zezatela. Bada, ez bata, ez bestea. Kaleratze moratoria aplikatzen ari da; baina hori ez da konponbidea, baizik eta arazoa atzeratzea eta gero eta latzago bilakatzea. Zer gertatuko da 2015ean moratoria bukatzen denean? Bada, zorra gehi interesak ordaindu beharko dituztela. Arazoa lehertzen denean egora izugarria izango da.
Abusuzku klausulen inguruko Europar Batasunaren epaiak, berriz, eragin onuragarriak ekarri ditu; baina epaileen erabakien esku daudenez, bada, eragin hori mugatua izan da.
– IRPH kutxak deituriko interes manipulagarria azaroaren 1etik kendu du Gobernuak. Zer eragin du hipoteka dutenengan Irunen?
2011tik erabaki honen zain ginen, maileguarengatik hilero ordaintzen den zenbatekoa erdira murriztuko lukeelako; beraz, zordunen egoera asko arinduko litzateke. Irunen ia mailegu guztiak Kutxabankekin sinatutakoak dira. Horiek badute indize alternatibo bat, baina urtebeteko epea dago aplikatzeko. Guk eskatzen duguna da indizea berehala ezartzea.
Entitate askorekin lortu dugu, baina Kutxabank bereziki intransigentea da.