Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerentea

2014ko irailaren lehenean hartu zuen Leire Zubiturrek Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoko gerente kargua. Miguel Ángel Muñagorri ordezkatu zuen, 26 urteren ondoren erretiroa hartu baitzuen. Hernanin jaiotako ingeniaria da Zubitur. Lehenago, azpiegitura handien eraikuntzan lan egin izan du, Urumeako Autobidean, edo Euskal Y-an, besteak beste. Egokitzapen prozesua gaindituta, eroso ari da jada lanpostu berrian. Prest dago enpresaren ardura diren gai nagusien inguruan hitz egiteko. Uraren ziklo integrala, hondakinen gestioa eta bide garbiketa kudeatzen ditu Txinzerrek, Irunen eta Hondarribin.

SONY DSC

Urte bete daramazu karguan. Zein balorazio egingo zenuke?
Niretzat erronka handia zen Txinzerreko gerente izatea. Miguel Ángel Muñagorrik lan ona egin zuen aurreko hogeita sei urteetan. Inbertsio handiak egin zituen eskualdearentzat beharrezkoak ziren azpiegituretan. Lan horri jarraipena ematea zen nire asmoa. Urtearen lehen erdian erakundeekin harremanetan hasi nintzen. Gainerakoan, eguneroko kudeaketan eta egin beharreko hobekuntzetan lan egiten aritu naiz. Urtearen balorazio orokorra oso positiboa da.
Urari dagokionez, teleirakurketaren instalazioa da egiten ari zareten inbertsiorik handiena. Zer da eta zein aukera eskain-tzen du?
Lehen, kontadoreak irakurtzeko, sistema analogikoa erabiltzen zen. Sistema horrekin, langile batek etxez-etxe joan behar izaten zuen, datuak biltzera. Etxe guztietatik pasatzea ezinezkoa zenez, gutxi gorabeherako irakurketak egiten ziren. Teleirakurketak horrekin amaitu du. Momentuko irakurketa zehatzak egin di-tzakegu orain. Gainera, ihesak edo aberiak antzemateko aukera ematen digu. Erabil-tzaileak ere baditu abantailak: kontsumoa interneten kontsulta daiteke, eta kopuru bat gaindituz gero abisatzeko alarmak jar daitezke. Irunen 2013an amaitu genuen teleirakurketa martxan jartzen. Hondarribin aurten bukatuko dugu.

Zaborrari dagokionez, Txingudin bosgarren edukiontziaren alde egin duzue. Zein emaitza eman du orain arte?
15.400 familia daude edukiontzi marroia erabiltzeko izena emanda. Hau da, eskualdeko biztanleriaren erdia, gutxi gorabehera. 2014 urteko datuen arabera, 1.157 tona materia organiko jaso genuen. Horrek esan nahi du izena eman duten familien %25 bakarrik ari dela parte hartzen. Arazo horri aurre egiteko neurriak prestatzen ari gara. Horietako bat, edukiontzia irekitzeko txartel elektronikoa izango da. Horri esker jakingo dugu nork erabiltzen duen edukiontzia eta nork ez. Erabilera minimo bat ezarri nahi dugu. Aurreikuspenen arabera, aurten 1.500 tona jasoko ditugu. %41eko birziklatze tasa dugu. Beraz, hazten ari gara, baina askoz gehiago egin behar genuke.
Kontzientziazio kanpainak egin dituzue. Nabari da horien inpaktua datuetan?
Kanpainak oso prozesu motelak dira. Pentsaezina da kontzientziazio kanpaina baten emaitzak egun batetik bestera agerian gelditzea. Arrakasta gehien izan duena Merka2dasoa da. Materialak berrerabil-tzeko aukera ematen du. Urtean hiru aldiz antola-tzen dugu, eta edizio bakoitzaren ondoren, 4 tona hondakin gutxiago eraman ohi dugu zabortegira. Beraz, esan daiteke eraginkorra dela. Bestalde, irailean birziklatzeari buruzko informazio liburuxkak banatuko ditugu herritarren artean. Betikoa da, baina beharrezkoa da noizean behin gogoratzea. Urrian konpostari buruzko tailerrak egingo ditugu eskoletan.
Txikitatik landu behar da al ingurumenarekiko konpromisoa?
Ingurumen hezkuntza txikitatik lantzea ezinbestekoa da. Haurrek birziklatzearen edo ura zentzuzko neurrian erabiltzearen beharra ulertzea gakoa da, gero jarrera hori naturaltasunez mantendu dezaten. Guk hiru tailer antolatzen ditugu: uraren zikloarena, hondakinen kudeaketarena eta teknologiarena. Hirurak lehen hezkun-tzako, bigarren hezkuntzako edo helduen hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta daude.
Jaizkibel Mendia Babestu Dezagun plataformak salatu du Jaizkibelgo zundaketak justifikatzeko datuak faltsutu dituzuela. Zein da zure iritzia?
Ez dakit zertan oinarritu diren halakoak esateko. Datuak hemen daude, ni prest nago edozein herritarren zalantzei erantzuteko. Egin dugun guztiak du bere azalpen teknikoa. Araudian eta txostenetan oinarrituta hartzen ditugu erabakiak. Edonola ere, ni gerente naizenetik ez dira bulegora etorri, eta ez dut haiekin kontakturik izan. Eskutitzen bat edo beste trukatu dugu, besterik ez.
Zein erronka edo helburu izango du Txinzerrek hastera doan ikasturterako?
Urari dagokionez, zaharkitutako hodiak eta biltegiak berriztatu eta ihesak murriztu nahi ditugu. Hondakinei dagokienez, birziklatze tasa handitzea da helburua. Horretarako, Ingurugiro Hezkuntza eta Kontzientziazioa landuko ditugu. Bestalde, inbertsioen txosten berria prestatzen ari gara, 2015-2025 hamarraldirako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude