Luis Marianoren mendeurrena

Angel Pazosekin solasaldia

Abeslari lirikoa eta Luis Mariano Lirika Elkarteko kidea

lm arrangoitzeear0006

Mariano Eusebio Gonzalez Irunen jaio zen 1914an. Ahots eztitsuko gazte apal hark 1943an ziztu biziko ibilbide artistikoa abiatu zuen, harik eta mundu zabalean egundoko ospea lortu zuen arte. Bereziki Frantzian miresten zuten, non “operetaren printzea” deitzen zioten. Film andana handia ere grabatu zuen. Ezagutu zutenek ondo zekiten herriminez bizi zela.
Aurten jaiotzaren mendeurrena ospatuko da.

– Zein izan zen egundoko ospe haren gakoa?
Ahots aparta zuen, baina, horretaz gain, artista erabatekoa zen: dantzaria zen, antzezlea… Bere fisikoak ere ederki lagun-tzen zion, gorpuzkera ederrekoa eta irribarre erakargarrikoa baitzen.
Ahots lirikoa “varietés” generoari egokitu zitzaion. Halaxe, kantu batzuek eskatzen zuten goiko tonuak bikain kantatzen zituen eta, aldi berean, ahots eztitsua zuen. Interprete handia zen; alegia, kantuen hitzak bere ahotsaren ezaugarrietara moldatzen zituen.
Operetarekin arrakasta izugarria izan zuen. Arrazoia da gerra ondoren frantsesek ez zutela operarako gogorik, asko eta asko dramatikoak zirelako. Opereta dibertigarriagoa da eta, gizarte harentzat, botika.

+ carmen sevilla lm 049
– Zergatik ez zuen Frantzian adinako ospea lortu Espainian ?
Familia errepublikarra zen eta Gerra Zibilean Irundik ihes egin zuen; beraz Espainian sartzea debekatuta zuen.
1951n El sueño de Andalucía filmatu zuen Espainian, opereta baten estreinako zine-bertsioa. Baimen berezia eman zioten. Nola ukatuko zioten, bada, Frantzian sekulako laudorioak jasotzen zituen espainiar bati! Espainiar giroko pelikulak egiten zituen eta hori, noski, Francoren gustukoa zen.
Espainian zarzuela zen garaiko genero arrakastatsuena. Hori dela eta, opereta bakarra estreinatu zen.
– Nolako harremana izan zuen Euskal Herriarekin eta Irunekin?
Irundar izateaz beti harro agertu zen. Dena den, kontuan izan muga igarotzea debekatu ziotela hainbat urtez. Iparraldean zegoenean Biriatura joaten zen, handik Irun ikustera. Ahal zuen guztietan etortzen zen eta lagunekin harremana mantendu zuen.
Bere lurraldea maite zuen. Ahal izan zuenean euskal kantuen diskoa grabatu zuen.
– 50ekoen hamarkadan Irunera etorri zenean denek ez zuten begi onez ikusi.
Pentsa gazte xume bat zenean joan zela eta txoferdun auto dotore batean itzuli zela. Caniche bat zeraman eta makilatzen ziren artista horietakoa zen. Hura guztia artean herri txikia zen Irunen oso arraroa zen. Batzuek mespretxatu zuten.
Gero eta gehiago harritzen nau erdietsi zuen famak; baina, behar bada, Irunen ez gara jabetzen. Number 1 izan zen, garaiko David Bisbal.

alardeanear0004
– Luis Mariano Lirika Elkarteak 10 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du?
Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemugetan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra eta abesbatza eratu ditugu. Jakingo balu, asko poztuko litzateke.

Mendeurreneko ekitaldiak

Luis Mariano Lirika
Elkarteak antolatutakoak

AMAIA KZn
– Otsailak 9
EASO ABESBATZA. 20:00etan.
– Martxoak 15 eta 16
Opera. MADAMA BUTTERFLY. G. Puccini. 19:00etan
– Apirilak 13
Errezitala. JUNE ANDERSON sopranoa.
– Ekainak 27
ZARZUELAREN ANTOLOGIA.
– Irailak 20
Opereta. EL CANTOR DE MEXICO. F. López.
– Azaroak 15 eta 16

Udal ordezkaritza batek eta entitate kulturalek osatzen duten Batzordeak antolatutakoak

. Entzunaldi zikloa
Kantuak et argazkiak. Amaia KZn. Hilean bi asteazkenetan.
Otsailetik maiatzera eta urritik abendura.
. Zine Zikloa
Zazpi filmen proiekzioa mar-txoaren 6an hasita. Bost Amaia KZn eta 2 kalean udan.
. Dantza Eguna
Apirilaren 26a, 18:00etan, dantza akademiek prestatutako koreografiak.
. Erakusketa.
Amaian uztailaren 2tik abuztuaren 31ra. Luis Marianoren figura artistikoa erakusteko argazkiak, jantzi orijinalak, kartelak eta abar baliatuko dira.
. Luis Mariano Nazioarteko kantu lehiaketa
Amaia KZn, uztailak 9-12. Kantu liriko lehiaketa.
. “Luis Mariano herrikoia”
kontzertua.
Uztailaren 19an, 22:00etan. Irun Hiria Musika Bandak Irungo abesbatzekin jardungo du mikrokontzertu batean. Luis Marianoren kantuak interpretatuko dira lehen aldiz koru-bertsioan.
. Euskal Jira: Luis Marianoren omenezko gurdia. Abuztuak 9.
. Luis Marianorekin paseoan. Abuztuaren 13an, 20:00etan, historia birsortzeko jardunaldia. Lau eszenatan garatuko da artistarekin harreman handia duten hiriko lau gunetan. Hiritarrek parte hartu ahal izango dute. Bukaeran, El cantor de México proiektatuko da kalean.
. Abuztuko kontzertua
“De irun al mundo.” Abuztuaren 16an, 22:00etan. Luis Marianoren bizitzari buruzko opereta biografikoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude