Luz de Putas: Japonian jai giroa zabaltzen

“… Ska festazalearen eta Riff dantzagarrien pisu osoarekin salto egingo dute; dantza zurrunbilo melodikoak metalezko haizeetatik skapatuko dira eta tablatu gainetik emozio litroak ihaurriko dira oso.” Hona Luz de Putas talde bidasoarrak bere kontzertuekin jada gozatu ez dutenei agintzen diena.

Oraintsu, euskal agertokietan lortutako arrakastaren oihar-tzuna Japoniaraino iritsi da. Bertan ibili dira 8 kideak biran. Bizipen txol polita!

– Japonian zeharreko 10 eguneko biratik iritsi berriak zarete. Nolako bira egin duzue?luz3112_044f26e03c_o
Duela hiru urte Skaff-Links talde japoniarrarekin jo genuen. Kontzertu hura kari, Japonian bira txiki bat egiteko eskaintza egin zitzaigun. Hiritan zein herritan ibili gara, tartean Kamazawan eta Nagoyan. Jakina, Tokion ere jo dugu. Guztira 6 kontzertu. Oro har, areto txiki nahiz kontzertuerako egokitutako tabernetan jo dugu.

– Lehendabiziko bira hau nolako esperientzia izan da?
Oso esperientzia polita izan da; bai taldearentzat bai gutariko bakoitzaren-tzat. Pentsa lagun baten etxe txiki an ostatu hartu dugula: 8 metro koadro inguruko logela batean 6 lagunek lo egin behar genuen!! Elkar ezagutzeko esperientzia guztiz baliagarria izan da; areago, taldea indartua atera delako ustea dugu.
Bestetik, talde ezagunekin jo izana -Skaff-Links, Tex & Sunflower Seed…- musikalki ikasteko biziki ona da. Gainera, Turtle Island-en kontzertura joateko parada ere izan genuen.

nagoya0414– Euskaldunak euskaraz Japonian. Nolako harrera izan duzue?
Gu mugitzen ginen giroko jendeak Euskal Herriaren inguruko erreferentziak ditu. Bitxikeria gisa, furgonetako arduradunarekin gertatutakoa: hori sorpresa hartu genuena euskaraz erantzun zigunean.

– Izaera isilekoak eta ikaragarri diziplinatuak omen dira japoniarrak. Dantzarazi dituzue?
Bai, lortu dugu! Kontzertuera joaten direnak oso irekiak dira.

– Zein proiektu duzue?
Abesti berriak lantzen ari gara. Udan kontzertu dexente izango ditugu eta negu parterako zerbait berria prestatu nahi genuke, baina ikusi beharko, Japoniako biraren ondoren gure patrikak hutsik geratu dira eta!!

– Euskaraz abesten duzue, letra asko erreibindikatiboak dira eta musika dantzagarria egiten _luz de handiaDSC0240duzue. Hara hiru ezaugarri nagusi.
Euskaraz abesten dugu naturalki ateratzen zaigulako. Gauza bera gertatu zen taldearen izenarekin: hala suertatu zen, hizkuntzari erreparatu gabe.
Letrei dagokienez, aipatzen ditugun erreibindikazioak sentituak dira, jai giroko musika taldea izateak ez du esan nahi, adibidez, jendea mugiaraztera edo esna-tzera bultzatu behar ez dugunik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude