M8 Asanblada Feminista Bidasoak erabat gaitzetsi du Bilbon gertatutako hilketa matxista. Hain zuzen ere, gaur, irailaren 13an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzea egingo dute Irungo San Juan plazan, “Eraso matxisten aurrean tolerantziarik ez” lelopean.
Beste behin ere, emakumeek sistematikoki erasoak, bortxaketak eta hilketak jasaten dituztela salatu dute, legeek eta erakundeek jasaten ari dituzten eraso patriarkalak geldiarazi ezin dituztelarik. Asanbladatik besarkadarik sentituena bidali diote biktimaren familiari. Hortaz gain, elkarrekin “ezta bat gutxiago ere” oihukatzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute, beste biktimarik egon ez dadin.



