Maileguen alde iluna

ACUBI kontsumitzaile elkartearen kolaborazioa

Gizartean gastuei aurre egiteko beharra sortzen denean finantza-erakundeek haien produktu finantzarioak saltzeko aukera ezin hobea aurkitzen dute. Telebistako iragarki erakargarrien bitartez era azkar eta errazean eskaintzen dituzte haien produktuak, tartean bete beharreko baldintza gutxi ipiniz. Kasu askotan, irtenbide itxaropentsuaren atzean, ordea, interes-tasa izugarriak ezkutatzen dira, etorkizunean bezeroari buruhauste handiagoak eragingo dizkionak. Iruzurrak saihesteko, ACUBI kontsumitzaileen elkarteak eta Irungo Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak honelako egoeretan kontutan izan beharreko jarraibide batzuk proposatzen ditu:

1. Eskaera egin aurretik, ondo hausnartu eta kalkuluak egin. Beste maileguen ordainketan sarturik egonez gero, ahal den neurrian, mailegu berriek eskatzea ekiditea. Bestela, kantitate minimoa eskatzea, zorpetzea gehiegizkoa izan ez dadin.

2. Zein izango da kasu bakoitzean mailegu motarik egokiena? Baldintza eta gastu gutxien eskatzen dituena eta kasu konkretu bakoitzeko beharretara hobekien egokitzen dena.

3. Soilik telefono bidez gestionatzen diren maileguak saihestu. Eskainitako zerbitzuak eta baldintzak idatziz biltzea, kontratu bidez dena formalizatzea eta dokumentazioa zein publizitate iragarkiak gordetzea, badaezpada erreklamazio bat jartzea beharrezkoa balitz.

4. Kontratatu nahi den produktuaren interes-tasak kontutan edukitzea. Kasu askotan, interes-tasa altuen ondorioz, gerta daiteke itzuli beharreko zenbatekoa hasieran eskatutakoa baino altuagoa izatea. Beste finantziazio aukerak aztertu eta kredituren eskatzea erabakitzen bada, eskuragai dauden aukeren artean alderatu.

5. Gainera, maileguaren eskatzailearen aldetik ez ordaintzea gertatuz gero, ondorio larriak paira ditzake, adibidez, bahiturak, berandutzeak sorturiko interes altuak ordaindu behar izatea edo errekarguak.

6. Salneurrien liburuxka kontsultatu, etorkizunean sortu daitezkeen ordaindu beharreko komisio eta gastuak zeintzuk diren ezagutu eta zein kontzepturi dagozkien ezagutzeko. Kasu honetan ere garrantzitsua izango da informazioa idatziz jasotzea, kontratu batean akordioa biltzea eta badaezpada dokumentazio guztia gordetzea etorkizunean erreklamazioa jartzea beharrezkoa balitz.

7. Gogoratu bitartekari finantzario batekin kontratu bat harpidetuz gero, 14 egun naturaletako epea dagoela zigorrik gabe eta arrazoia azaldu gabe kontratua bertan behera uzteko.

8. Edozein zalantzaren aurrean, informazioa bilatu. Edozein arazo edo gehiegizkoa den klausula batekin topatuz gero, Irungo Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegora edo kontsumitzaileen elkarteen batekin harremanetan jarri salaketa bat ipintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude