Aurten ere, Irungo Udaleko Hezkuntza arloak kontzertu pedagogikoen programa antolatu du. Aste honetan izango da estreinaldia, Donato Goyeneche hirukoteak DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako emanaldi batekin. Hitzordu bikoitza da, asteartean (otsailak 14) eta asteazkenean (otsailak 15) eskainiko baita. Irungo kontzertu pedagogikoen hogeita hamabosgarren edizioa da aurtengoa.
Ekimena Albada Antzinako Musika Taldearen proposamen batetik jaio zen eta, inplikatutako eragileen harrera ona eta lanerako gogoa eta ikastetxe eta maila guztietako musika-irakasleen iritzi ezin hobea direla eta, gaur egunera arte iritsi da.
Edizio honetan 9 kontzerturen hamalau saio eskainiko dira, lau hilabetean, eta 3.500 ikaslek baino gehiagok izango dute musikaz gozatzeko aukera. Hiriko ikastetxe guztietakoak izango dira, Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak. Aurten, gainera, bada berritasun bat: COVID-19ari aurre egiteko protokolo sanitario guztiak bertan behera geratu dira, baita garraioari eragiten ziotenak ere.
Aste honetan perkusio-kontzertu bat eskainiko diete ikasleei. Hona hemen programa:
SARRERA
- DANTZA J. Brahms
RAGTIME R. Scott
CALIPSO D. Goyeneche
ARIÑ ARIÑ D. Goyeneche
TAMBORES DE SENEGAL Herrikoia
COMO LA LLUVIA D. Goyeneche
AIRE AIRE D. Goyeneche
BELL Herrikoia
FANDANGO D. Goyeneche
CARNAVAL D. Goyeneche
INPROBISAZIOAK IKASLEEKIN
El PIlar, La Salle, San Vicente de Paul eta Erain ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako 268 ikaslek eta haien irakasleek hartuko dute parte.
Gainerako eskola-programek bezalaxe, ekimenak zenbait helburu ditu:
- Garrantzitsuena, ezbairik gabe, zuzeneko musika entzuteko aukera da; gainera, zirkuitu komertzialetakoaz bestelakoa da, hau da, ez da ikasleak entzuten ohituta dauden musika.
- Musikaren alderdiak ezagutzea (musika-tresnak, historia, estiloak, soinuak), modu atseginean, zuzenean eta parte hartuta.
Kontzertu pedagogiko guztien artean, ia musika-estilo guztiak aztertuko dira: musika kultua eta popa, folka eta rocka, baita jazza ere, eta askotariko taldeak izango ditugu gurekin: taldeak, abesbatzak, hirukoteak, elkarte sinfonikoak, etab. Gainera, hiriko baliabideak erabiliko dira gehienbat.