Martxoaren 8an Kontserbatorioko Orkestrak emanaldia eskainiko du Amaia kultur zentroan

Martxoaren 8an, asteartearekin, Amaia KZn, Irungo Kontserbatorioko orkestrak kontzertu bat emango du, 2021-2022 ikasturteko bigarren proiektuaren barruan. Iñaki Etxepareren zuzendaritzapean, ikasketak iaz bukatu zituzten bi ikasle ohik bakarlari gisa akonpainatuta, Eneko Diéguezek eta Maitena Pailletek, 36 ikaslek parte hartuko dute taldeak prestatu duen emanaldian. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da, turismo bulegoan, Luis Marianon.

Santi Jimenezek, Musikako ordezkariak eta Kontserbatorioko Presidenteak, kontzertu hau “ospe handiko orkestra batekin” ospatuko dela azpimarratu du: “Udal Kontserbatorioak egiten duen lan onaren eta gure ikasleen maila handiaren emaitza da, eta ziur asko gozatuko dugula”.

Egitaraua:
CONCERTO Nº 5 – H. VIEUXTEMPS

Allegro non troppo – Adagio – Allegro con fuoco

Biolina / Violín MAITENA PAILLET LICEAGA

JUST FRIENDS – J. KLENNER

EVERY HAPPENS TO ME………………… M. DENIS

Saxo Alto ENEKO DIEGUEZ ARISTIZABAL

Sección rítmica: RAUL PEREZ (Piano)

LEDIAN MOLA (Contrabajo)

DANIEL PIMENTA (Batería)

SINFONIA EN RE – J.C. ARRIAGA

Adagio – Allegro vivace – Andante

Minueto allegro – Allegro con moto

ZUZENDARIA IÑAKI ETXEPARE

Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa (2021az geroztik, O.K.I Orkestra Kontserbatorio Irun) 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen, gradu profesionaleko ikasleei beren prestakuntza musikal orokorrerako funtsezkoa den praktika bat eskaintzeko helburuarekin. Formatuak Ganbera Orkestra, Mozart motako formazioa eta Orkestra Sinfonikoa izan daitezke.

Gaur egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Bilbon, Radio Televisión Españolan, Extremaduran, Malagan eta beste hainbat orkestra profesionaletan aritzen diren musikariak pasatu dira bertatik. Era berean, musika pedagogiaren aldeko hautua egin zuten beste musikari batzuk Euskal Herriko Kontserbatorio eta Musika Eskola ospetsuetako eta Iberiar penintsulako beste leku batzuetako irakasleak izan ziren, baita Mexikon, Brasilen, Bolivian eta Australian ere, besteak beste.

Bere ibilbidean zehar, OKIk sarritan jardun du Irunen eta bere eskualdean. Baina elkartrukeak ere egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Kantabriako, Lleidako, Valentziako Erkidegoko eta Madrilgo beste kontserbatorio batzuekin. Nazioartean, Orkestrak arrakastaz parte hartu du nazioarteko trukeetan, hala nola Alemaniako Gladbeckeko Musika Eskolarekin eta Suitzako Basileako Bottmingen-Binningen Musika Kontserbatorioarekin. Bere ibilbidean Raffaela Acella biolin irakasleak zuzendu du orkestra, eta 2021az geroztik OKI Iñaki Etxepare biolontxelo irakasleak zuzentzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude