Milioi bat eurotik gora bideratuko dira Irungo familiak laguntza sozialen bitartez babesteko

5 hilabete bete dira Munduko Osasun Erakundeak Covid-19aren pandemiaren berri eman zuenetik eta Irungo Udalaren Ongizate arloak hiriko familiek jaso ohi dituzten diru-laguntzen egoeraren berri eman du, Covid-19aren eraginez indartu direnak. Laguntza ekonomikoei dagokienez, urtean zehar 1.062.885 euro konprometitu dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Laguntza Berezien artean 400 familia irundarren eskakizunei erantzuteko, Covid-19ak utzitako ondorioekin lotura izan dezaketenak edo ez.

Cristina Laborda Ongizate arloko ordezkariak azaldu duenez, “ GLLak zein Laguntza Bereziak gizarte zerbitzuen bitartez familia irundarrak babesteko laguntza lerro nagusietako bat dira. Aurten laguntzen aurrekontua indartu da pandemiak eragin dituen ondorioak pairatzen laguntzeko helburuarekin, izan ere, Alarma Egoera ezarri zenetik gure lehentasunetako bat izan baita: gizarte zerbitzua mantentzea, kolektibo ahulenen laguntza lehenetsiz eta laguntza ekonomikoen kudeaketaren bitartez”.

Horrela, guztira, uztailaren 31ra arte1.079 Gizarte- Larrialdietarako Laguntza onartu dira, 398 familia laguntzeko. Eusko Jaurlaritzak finantziatuko diru-laguntzak dira, Irungo Udalaren bitartez kudeatzen direnak  eta 951.684 euroko aurrekontua dutenak. Banatutako laguntza hauen artean, zati handiena (495.915 euro) etxebizitzarako bideratu dira (alokairua, hipoteka kredituak, etab.) Zehazki, aurten 48 Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatu dira mantenurako Covid-19arekin loturik.

Laguntza bereziei dagokienez, Irungo Udalak finantzatzen ditu osotasunean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzek edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentak betetzen ez dituzten beharrak asetzeko. 203 laguntza onartu dira 111.201 eurotako aurrekontuarekin eta horietako 117 Covid-19arekin lotutako mantenu lanak dira. Ongizate arlotik nabarmendu denez diru-laguntzen kudeaketa lehenbailehen egin da familiek laguntzak lehen baino lehen jaso ahal izateko.

Adinekoak ez daude bakarrik

Covid-19aren ondorioz martxan jarritako baliabideekin loturik, pandemian zehar lehentasunezko kolektiboak babesteko hartutako neurriak gogoratu nahi izan ditu Ongizate arloko ordezkariak. Neurri horien artean, Irungo adineko pertsonak laguntzeko zerbitzuak martxan jarri ziren. Ongizate arloa bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako edo beste adineko pertsonekin bizi diren 6.000 pertsonekin harremanetan jarri ziren. Telefono dei hauei esker 81 pertsonen beharrak erantzun ahal izan ziren, horietako 8 pertsona laguntzeko bestelako laguntzak martxan jarri baitziren. Emandako laguntza kasu askotan  oinarrizko produktu (elikagaiak edo sendagaiak) erosketak egiteko edo zakarra botatzeko. Zeregin hau Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko boluntarioei esker aurrera atera ahal izan zen. Gainera, kontaktu hauei esker otorduen zerbitzua aktibatzea edo Etxeko Laguntza Zerbitzua martxan jartzea beharrezkoa zen kasuak antzeman dira.

Irungo Udalak gogoratu duenez, uda hasi zenetik eta indarrean dauden osasun neurriekin (pertsonen arteko distantzia errespetatzea, maskaren erabilera, etab.) Gizarte Ongizateko Abegi Unitateak aurrez aurreko zerbitzua berreskuratu du, lehenengo kontsultetarako aurretiazko hitzordua hartzea beharrezkoa izango ez delarik. Edozein zalantza argitzeko 943 50 53 57 edo 943 50 53 58 telefono zenbakietara deitzeko aukera izango dute hiritarrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude