Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek urteroko prebentzio kanpainari hasiera eman dio. “Udako enigma osasungarria”, Gipuzkoako hainbat herritan, 5 eta 13 urte bitarteko gazteekin burutuko den Scape Street-en izenburua da.
Kanpaina honen bitartez, txikienek ulertzea nahi duten mezuen helburua bizimodu osasungarria sustatzearen garrantzia da, baita udan ere, eguzki erradiazioaren aurrean zaintzea, aisialdi aktiboa bizitzea eta ongi hidratatzearekin batera behar bezala elikatzea.
Horregatik, kanpaina honetarako, elkarteak espazio itxiak utzi eta kalera aterako da “enigma” deszifratu nahi duten gazteen bila. Horregatik, Scape Street hau Hondarribiko, Aiako, Zarauzko, Irungo, Errenteriako eta Azpeitiko hondartzatzetatik, plazetatik eta frontoietatik gertu egingo da.
Jarduera horiek Hondarribin (uztailak 4 eta 5) hasiko dira, eta hortik kostaldeko eta barnealdeko beste udalerri batzuetara zabalduko dira, hala nola Aia (uztailak 8), Azpeitia (uztailak 11, 12, 13 eta 19), Irun (uztailak 15, 18 eta 22), Errenteria (uztailak 18) edo Zarautz (uztailak 26). Eguzki-babes on baten aurreko erantzukizuna, elikaduran aukera osasungarriak egitearen eta bizitza aktiboa izatearen garrantzia izango dira elkarteko profesionalek eta boluntarioek hainbat herritako haur taldeetan landuko dituzten gakoak.
Izan ere, gazteek elikadura onaren eta aisialdi aktiboaren garrantzia ulertzea nahi du elkarteak. Euskadiko biztanleriaren Osasun Inkesta Nazionalaren arabera (azken datuak 2017an jaso ziren), 2 eta 17 urte bitarteko mutilen %8k eta nesken
%5,7k obesitatea dute. Eta Euskadiko haurren %25 inguruk gehiegizko pisua dute. Horrek esan nahi du EAEko hiru haurretatik batek gehiegizko pisua edo obesitatea duela.
Kanpaina adingabeei zuzenduta dago, baina prebentzioa beharrezkoa da herritar guztientzat.
Kanpaina honetan, adingabeak dira elkartearen lehentasuna, baina herritar guztiei gogorarazi nahi zaie zein garrantzitsua eta beharrezkoa den eguzkitik babestea. Izan ere, azaleko minbiziak eragin handiena duen minbizia izaten jarraitzen du eta bakoitzaren esku dago hori prebenitzea. Urteko intzidentzia %10 handitzen ari da, baita Euskadin ere. Tumore hori eguzki-argitik edo beltzarantzeko oheetatik datorren erradiazio ultramorearen (UV) ondorioz agertzen da. Alteratu diren larruazaleko zelulak anormalki eta kontrolik gabe hazten direlako; horregatik, sarriago agertzen da eguzkiaren eraginpean dagoen larruazalean.
Prebentzioko profesionalek urte osoa daramate ahalik eta biztanle gehienengana iristeko lanean, prebentzio-ohiturei dagokienez. “Elkarteak urte osoan lan egiten du bizi-ohitura osasungarriak zabaltzeko. Eta guretzat ezinbestekoa da hezitzaileak prestatzea, udan hainbat eta hainbat haurren ardurapean egongo direnak. Horregatik, Hezkide Eskolaren laguntzarekin, neguan bi begirale talde osatzeko aukera izan dugu, parte hartzen duten kanpamenduetan teknika batzuk aplikatu ahal izateko. Osasuna guztion kontua da”, azpimarratu du Maider Sierrak, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko prebentzio-arduradunak.
Gainera, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek egiten duen informazio-lanarekin jarraitzea erabaki du, elkarteak Zarautzen eta Donostian dituen egoitzetako fatxadetako informazio-panelen bidez, Gipuzkoako elkartearen sare sozialetan argitaratutako infografiekin edo Aia, Eibar eta Elgoibarko igerilekuetan jarritako kartelekin.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-etik aipatu nahi dugu garrantzitsua dela erreferentziazko medikuarengana joatea, eguzkiak eragindako kaltearen ondorioz edozein zalantza sortzen edo larruazala aldatzen bada.