Otsailaren 15ean Kolonbiako emakume buruzagi indigenen itzuliaren barnean hitzaldia egingo da Irunen

Otsailaren 13, 14 eta 15ean Kolonbiako emakume buruzagi indigenen itzulia egingo da Gipuzkoan. Itzuliaren helburua “Kolonbiako emakume indigenak, subjektu politiko eta indarkeriarik gabeko subjektu gisa aitortuak” proiektuaren esparruan egindako lana ezagutzera ematea izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak finantzatutako ekimena da.

Otsailaren 15ean, 18:00etan, Bidasoaldeko Elkarte Feministarekin elkarlanean, Palmera Montero gunean, Kolonbian indarkeriarik gabeko bizitza baten aldeko komunitate estrategiei buruzko hitzaldia emango dute. Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte

Itzulian, Yeny Tascónek parte hartuko du, Chamí herriko emakume indigenak. Antioquiako Karmata Rua arbasoen lurraldean jaio eta hazi zen, Kolonbian. Antioquiako Erakunde Indigenaren (OIA) genero aholkularia da eta baita Bernandino Panchí Indigenen Landa Hezkuntza Zentroko irakasle indigena da ere. Bestalde, Yoana Acosta Zapatak ere parte hartuko du, Nasa emakume indigenak. Emakumeen eskubideen aldeko defendatzailea da eta baita Çxhab Wala Kiweren “Tejido Mujer”-en koordinatzailea ere, Iparraldeko Caucako Indigenen Kontseiluen Elkartean (ACIN).

Biek komunitate estrategiak partekatuko dituzte, indarkeriarik gabeko bizitzak lortzeko asmoz, emakume indigenen ahalduntze prozesuetan eta komunitateen sentsibilizazio prozesuetan oinarrituta. Egitasmoa Mundubateko Genero eta Feminismo Sailaren babesa du eta Bidasoaldeko Elkarte Feministak ere egitasmoarekin bat egin nahi izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude