Nerabeei laguntza eskainiko die “Gazteekin” programak

Zalantzak planteatzen dituen garaia da nerabezaroa. Arazoak ere sor ditzake batzuetan. Hori dela eta, “Gazteekin” laguntza programa antolatu du Irungo Udalak. Azaroaren 13tik aurrera, astero bilduko dira nerabeak taldeka. Bi multzo egingo dituzte: 12-14 urte bitartekoena, eta 15-17 urte dituztenena. Ostegunetan bilduko dira, esperien-tziak eta iritziak partekatzeko, eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Psikologo talde batek bideratuko ditu saioak. Jon Arruabarrena izango da horietako bat. Laguntza programaz eta nerabezaroaren berezitasunez hitz egin du Arruabarrenak.

adolescentes-identidad

– Zergatik eskatzen du arreta berezia nerabezaroak?
Adin berezia da. Ez gaztearentzat bakarrik, familia guztiarentzat baizik. Krisi garaia da, baina ez zentzu negatiboan soilik. Aldaketa momentua da, trantsizioa. Haur garaiko zenbait gauza a-tzean uzten dira, baina aukera garaia ere bada, heldutasunaren ateak irekitzen direlako. Dena den, kontuan hartu behar da nerabezaroa oso termino zabala dela, bakoitzak baduelako berea. Denboran luzeagoa edo laburragoa izan daiteke, gainera.
– Gurasoak konturatzen al dira nerabezaroaren berezitasunaz?
Gurasoek beldurra diote nerabezaroari, gizartearen eraginez konnotazio negatiboa daukalako. Beldur horrek gazteak ez ulertzera eramaten ditu. Gainera, nerabezaroan badago akziorako tendentzia bat. Gauzak zuzenean egiteko joera, pentsatu edo hausnartu beharrean. Askotan gurasoak ere sartzen dira dinamika horretan, baina beharrezkoa da tarteka gelditzea, distan-tzia hartzea eta pentsatzea.
– Nerabeak modu boluntarioan animatzen al dira laguntza taldeetan parte hartzera?
Gehienetan, gurasoek edo irakasleek gonbidatuta iristen dira. Lehenengo urtean behintzat, ez da ohikoa izaten gazte bat bere kabuz animatzea. Urtea pasata, batzuek taldea utzi nahi izaten dute, baina gehienek jarraipena ematen diote. Momentu horretan erabakia gaztearena izaten da. Beti gurasoen baimenarekin, noski.
– Zer nolako garrantzia dauka saioak taldeka egiteak?
Nerabezaroan gehien azpimarra daitekeen ideietako bat taldearen beharra da, pertenentzia. Horregatik planteatzen da taldeka egitea, nahiz eta multzo naturala ez izan.
Psikologook bideratzaile lana egiten dugun arren, taldea da kezka edo zalantza entzuten duena, eta erantzuna ematen duena. Taldearen iritziak balio handia du gaztearentzat.
– Nolakoa izaten da bileretako dinamika?
Saioak prozesu luze baten parte dira. Ez dira hitzaldiak; beraz, ez dira gai konkretuak lantzen. Lehen saioetan taldearen fun-tzionamendurako arauak eta minimoak aipatzen ditugu. Hortik aurrera, saio bakoitzean, gazteek txandaka hitz egin eta beraien ardurak eta galderak kontatzen dituzte. Ondoren, taldeak erabakitzen du zein egoerak daukan urgentzia edo lehentasuna. Talde psikoterapeutikoak ez diren arren, lorpenak gazteentzat lagungarriak izatea da helburua.
– Zein aholku emango zenioke nerabe bati?
Nerabe bati aholkuak ematea konplikatua da. Ematen ahal dizkiozu, baina zaila da berarengan eragina izatea. Eraginkorragoa da gazteari hitz egiten utzi eta arretaz entzutea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude