Nerea Bermejo, 2020ko Irungo jaietako kartelaren egilea: “Ezagutzen ez nauen jende askok idatzi nau egindako lana asko gustatu zaiela esanez”

Nerea Bermejo irundarra da jaiotzez eta 2020. urteko San Pedro eta San Martzialetako kartela sortzeko proposamena jaso zuen Kultura arloaren partetik. Pandemiaren ostean kartela hautatzeko ohiko lehiaketa berriro martxan jartzea ezinezkoa zela ikusita, egun Londresen bizi den Irundar honek jai inklusibo batzuk irudikatu ditu jai ezohiko batzuk iragartzeko.

Nola jaso zenuen aurtengo jaietako kartela sortzeko gonbidapena?
Sorpresa ikaragarria izan zen. Udaleko kultura arloko email bat jaso nuen niretzako proposamen bat zutela esanez. Deitu nienean jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa pandemiaren eraginez bertan behera gelditu zela azaldu zidaten. Ondorioz, jaien barnean ekintza gutxi batzuk antolatzeko asmoa zutela adierazi zidaten eta azken momentuan jaietako kartel bat aurkitu nahi zutela esan zidaten. Nire lana ikusi eta atsegin zutela ikusi ostean, ahobatez proposamena niri egitea erabaki zuten. Azken momentuko erabakia zenez, arkaz lan egin behar izan dut, baina, pozik nago lanaren emaitzarekin.

Aurreko urteetan zure burua jaietako kartel lehiaketara aurkezteko asmorik izan duzu?
Ez, ez naiz inoiz aurkeztu, honelako lehiaketekin gertatu ohi den moduan konturatu gabe izena emateko data igaro eta inoiz ez dute lehiaketara aurkezteko aukerarik topatu.

Nola bururatu zitzaizun aurtengo jaietarako kartelaren ideia?
Juncal Eizaguirre Kultura arloko ordezkariarekin hitz egin nuen egoera zein zen ezagutzeko eta antolatu behar ziren ekintzak azaldu zizkidan. Asko gustatu zaitzaidan ohiko kartel bat izango ez zela jakitea. Azken urte hau oso gogorra izan da, baina, egoera ezohiko bat sortu denez, aurtengo Irungo jaiak irudikatzeko aukera izatea asko gustatu zait.

Kartel bakar batean jaietako ekintza ugari irudikatzea lortu duzu?
Bai, alardeaz gainera, Irungo jaietan besletako ekintza asko antolatzen baitira. Lagun zein familiarekin elkartzeko egunak dira eta aurten zenbait ekitaldi antolatuko direla uste dut, buruhandi, erraldoi, sukaldaritza, musika, marrazki lehiaketa eta bestelakoak.

Jaietako ohiko ekitaldiez gainera, pandemiaren eragina islatzen du?
Kartelean agertzen diren pertsona handienak adineko gizon eta emakume bat dira, azken hilabeteetan zehar adineko pertsonak izan baitira pandemiaren eragina gehien nabaritu dutenak. Erdialdean haurrak ipini nahi izan ditut, haiek ere etxeko egonaldia pairatu baitute. Nire lanek mezu inklusiboa izateko ahalegina egiten dut beti, jendean bertan islatuta senti dadin. Kartelean pertsona gehiago sartzea gustatu litzaidake, baina, marrazkian pertsonen arteko distantzia errespetatzen saiatu naiz.

Jaietako karteletan kolore zuri, gorri eta beltza izan ohi dira protagonistak, baina, zuk berdea bezalako kolorea sartzeko apustua egin duzu?
Berde kolorearen bitartez natura irudikatu nahi izan dut, naturak Irun inguruko paisaian duen garrantzian agerian uzteko. Hortaz gain, kolore berdea jaietako kolore bereizgarriekin ondo elkartzen dela uste dut.

Behin kartela jendaurrean aurkeztu ostean, nolako iritziak jaso dituzu irundarren partetik?
Ofizialki aurkeztu aurretik, aitari bidali nion eta gogoko zuela onartu zidan. Udaleko langileen artean asko gustatu dela esan didate eta, hortaz gain, ezagutzen ez nauen jende askok idatzi nau egindako lana asko gustatu zaiela esanez. Familiaren barruan, nire izebek edo amaren lehengusuek egindako lanarengatik zoriondu naute.

San Pedro eta San Martzial jaiak ospatzeko etxera itzultzeko ohitura duzu?
Urtero ez, baina noizean behin, hau da, bi edo hiru urtero data horietan etxera itzultzeko aprobetxatzen dut. Azken finean, aitak etxean bazkari antolatu ohi du familia guztiarekin, beraz, etxera itzultzeko une berezia izan ohi da. Aurten adibidez, Irunera uztaila edo abuztu inguruan itzultzea pentsatuta daukat.

Londresen egonda Irungo jaien giroa islatzea erraza izan zaizu?
Bai, orain Londresen bizi arren, nire bizitzaren zati handi batean Irunen bizi izan naizelako. Hemengo jendeari Irungo jaien inguruan hitz egiten diodanean ez dute oso ondo ulertzen, oso folklorikoa iruditzen zaie, hemen inguruan ez delako antzeko ospakizunik antolatzen.

Hiritik kanpo harrapatu zaituen arren, polita izan da aurtengo kartela sortzeko proposamena jasotzea?
Bai, oso proposamen polita izan da. Nire ama artista zen eta Irun inguruko paisaiak olioz pintatzea atsegin zuen, beraz, nik lan hau egitea berarentzat oso berezia izango zela imajinatzen dut.

Nola ospatu ohi duzu San Martzial eguna Londresen zaudenean?
Zaila da hemendik ospatzea, baina, egun horretan aita eta senideek jaietako bideoak bidaltzen dizkidate edo telefonoz deitzen naute, beraz, urrutitik bada ere jaietako partaide naizela sentitzeko aukera ematen didate.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude