Ikastaro bat ematen ari nintzela, irakasle batzuek komentatu zidaten haurrari ONGI egin duela esan behar ez zaiola defendatzen zuen artikulu bat irakurri zutela. Ideia hau guraso eta irakasle anitzen pentsamenduan dagoenez, gogoeta egitea egoki iruditu zait.
Maiz haurra edo gaztea ONGI ETA GAIZKI dikotomian sartu egiten dugu. Bere jarrerak onak edo txarrak dira eta horrela ikusi eta ebaluatu egiten ditugu. Baina, ez al da hau juizio morala bideratzen duen epaiketa bat? Eta hezkun-tzak epaiketarekin lotuta egon behar al du? Heziketa jarrera epaikorra al da?
Nire ustez, ez!! Hezkuntzak batez ere haurra edo gaztea entzutean du abiapuntua, gero gure arau, muga eta erreferentziak ipintzen ditugu eta, azkenik, bien desioak elkarrekin jartzen ditugu kooperazioaren bidez. Heldua da hezten duena, baina haurraren nahiak ain-tzakotzat hartuz, bien artean eta bientzat baliagarriak diren bideak ezarriko ditugu.
Beraz, jarrera onak eta txarrak epaitzea ez da bidea, horrek pertsona txarrak eta onak bereizten dituelako. Berdintasunean oinarritutako balio kooperatiboetan sinesten badugu, gure ezberdintasunean oinarritutako pertsonak anitzak eta ederrak direla ohartuko gara.
Baina, balora daiteke, ONGI eta GAIZKI kontzeptuetatik at?
Noski bai!!! BALORAZIOA izugarri garrantzitsua da. Gakoa da NOLA BALORATZEN dugun. Balorazioa URGUILU emozioarekin lotuta dago. Emozioek hein handi batean gure jokaerak bideratzen dituzte, eta ingurura egokitzen laguntzen diguten heinean emozio bakoitzak bere funtzio propioa du. Zein da URGUILUArena? Arauak bete edo zerbait ongi burututa sentitzean sortzen da. Arauak errespetatzen jarraitzera motibatzen gaitu eta autoestimuan eragin positiboa du. Urguilua, kulpa eta lo-tsarekin batera, emozio sozio-morala da eta, ondorioz, arau sozialak betetzen laguntzen dute.
Haurrek, beren lana goraipatzeko, egindakoaz harro sentitzeko aitzakia eskaintzen dute. Ideia hau gogoan edukitzea oso garrantzitsua da. Askotan haurrei (edo helduei) gaizki egiten dutena azpimarratzen diegu, baina haien prozesu pertsonalean aipagarria dena ez diegu esaten. Baloratzea oso inportantea da, egindako lorpenean berriro saiatzeko motibazioa izan dezaten. Arrakasta profesionalerako eta pertsonalerako harro sentitzea klabea da, eta eskola-porrota saihesteko, oinarrizkoa. Bereziki, gehien nabarmentzen ez den haurren lana goraipatu behar da. Badira zenbait haur helduen arreta bilatzeko gauzak “gaizki” (edo desegoki) egiten dituztenak. Zer esaten diguten aztertu behar genuke. Hauengan iritsi gaitezkeela sentituz gero, motibazio eta urguilu iturri bilaka daiteke.
Balorazio positiboak bideratzeko moduak:
-Goraipenek zehatzak eta deskriba-tzaileak izan behar dute: izugarri gustuko dut logela alaitasunez jasotzen duzunean.
– Sentimenduak erregulatzeko arazoak dituela lasaitasunez onartzea: beste haurrak entzuten egon zaren momentua zaila egin behar izan zaizu, zorionak zure txanda itxaron duzulako.
– Haurrak animatzea beste pertsonengan gauza ederrak ikustera: izugarri gustuko dut pertsonen alde onak ikustea, denok sentitzen gara gustura besteek zerbait polita egin dugula goraipatzen digutenean, ezta?
– Pertsonalki hobetzeko edo ditugun zailtasunak gainditzeko egiten diren esfortzuak baloratzea. Ez duzu lortu buruketa ongi egitea, baina irakurketan egin duzun indarra gehiagotan erabiliz gero lortuko dituzu emaitza onak.
-Zailtasunaren kontzientzia eman eta saiatuz gero lortuko duen esperantzaren emozioa adieraztea. Oraindik ez dakizu itzulipurdia egiten, baina ahaleginduz lortuko duzu.
-Haurrak edo gazteak duen ahalmena eta balioa kontuan hartzea. Ez ikusi hutsak soilik, eta alde positiboak azpimarratu.
– Ez da komeni etiketak ipintzea. Ez da haur lotsati bat: lotsa sentitzen du eta ausarta denez, lotsa gainditzeko entrenatzen ari da.
– Haurra den bezala onartu eta maitatzea. Huts egiteak ikasketa-prozesuak dira, haiek konpontzeko edo bidera-tzeko estrategietan heztean dago gakoa.
Ez dira errezeta magikoak, baina hezi-tzaile garen heinean buruan izan behar ditugun ERREFERENTZIAK dira.
Izan zoriontsu!!!
MAPI URRESTI ORTIZKUTTUN AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA