Oiasso Museo Erromatarrak EHUren “Behinola, Erroma izan ginen” ikastaroa eskainiko du

Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eman dute Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan eman dadin UPV-EHUren udako ikastaro bat: «Behinola, Erroma izan ginen». Jardunaldiak Gordailuan (Gipuzkoako Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa) eta Oiasso Museoan izango dira irailaren 2an eta 3an. Bi egoitza horiek Irunen daude.

Erromako zerk iraun du gaurdaino?
Inperioaren ondare kulturala presente dago legeetan, hirigintzan, arkitekturan, gastronomian, higienean, arte eszenikoetan, etab. Gainera, maiz agertzen da telebistan, zineman, komikietan, eleberrietan edota aisialdi, bidaia edo turismorako baliabideetan.

Duela 15 urte egin ziren lehen aldiz udako ikastaroak Oiasso Museoarekin lotuta, eta urte hauetan askotariko gaiak landu dira, hala nola herri menditarrak, meatzaritza, komunikabideak, portuak, termak, harrobiak eta ikerlariek azken ikerketetan iragan erromatarrarekin lotuta aurkitu dituzten bestelako alderdiak. Aurtengo proposamenak ikuspegi antrolopologikoa izango du.

Ikastaro honen helburuak dira ikustea ezohiko gertakari historikoa izan zen Erromatar Inperioak utzitako legatuaren zer alderdik dirauten bizirik, gaur egun garrantzi eta presentzia handiena duten legatu horren agerraldiak identifikatuta eta Erromako herentziaren birjabetzearen adibide nabarmenenak erakutsita.

Horretarako, Antzinako Erromako aditu garrantzitsuenak izango dira gurean: Javier Arce, Mertxe Urteaga, Elena Torregaray, Antonio Duplá, Alfonso Álvarez-Ossorio, Santiago Castellanos, Jesús Barba edo Cartagenako Erromatar Antzokiko Museoaren zuzendaria, Elena Ruiz. Hizlari gisa arituko dira, halaber, Jacinto Antón, historian eta arkeologian espezializatutako kazetaria, eta Magí Seritgol, kultur kudeatzailea eta Tarraco Viva jaialdi erromatarreko zuzendaria.

Ikastaroa publiko mota guztiei zuzendua dago. Izena emateko epea irekita dago. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, programaren webgunera jo dezakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude