On line segurtasuna oporretan

Azkenean heldu dira oporrak, eta asko gara noranahi bidaiatzeko irrikatan gaudenok, eguneroko pablo uztailak 158_1280lanetik urrun.

Hainbesteko gogoa dugu ezen batzuetan gure nahia sare sozialetan ere kontatzen baitugu, eta maiztxo sareetan behar baino informazio gehiago ematen dugu.

Etxebizitzetan egiten diren lapurreten kopuruak %25 egin du gora azken urteotan. Izan ere, lapurrek biktimen joan-etorriak zelatatu ohi dituzte, kanpoan daudenean etxean sartu eta lapurtu ahal izateko.

Horrexegatik, oso kontuz ibili beharra dago Facebook, Twitter eta halakoetan sareratzen dugun informazioarekin. Gainera, halako mezuak geolokalizatuak egon daitezke: mezuari lotuta, gure kokapen geografikoari buruzko informazioa ere eskain dezakete. Areago, non gauden zehatz-mehatz esaten ez badugu ere, irakurlea aise konturatzen ahal da gure etxetik ehunka kilometrora gaudela.

Adibidez, Instagram edo Twitter erabilita (jarraitzen gaituzten pertsonak ezagutzen ez ditugunez eta mezuak guztiz irekiak direnez), denbora errealean Kordobako meskitan edo bestelako monumentu ospetsu baten aurrean egindako argazki batek gonbida ditzake ohoinak gure etxean bisita egitera.

Gogoratu seme-alabei ere zuhur jokatu behar dutela eta, adibidez, Tuenti edo oro har jende askok parte hartzen duen sareetan joateko edo etortzeko datak ez direla eman behar.

Hortaz, inoiz baino gehiago gomendatzen dizuegu segurtasun eta pribazitate aukerak zuzen konfiguratzea, geolokalizazio-gaitasunak desaktibatzea… alegia, inoiz baino erneago aritzea.

Oporretan segurtasuna bermatzeko bestelako aholku orokorrak Barne Ministerioaren honako web honetan kontsulta dezakezue: http://www.micasaasalvo.com/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude